L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

Amazazpigarren gizaldian, Izurtzako Etxaburutar bat frantziskotar

 

N. Alzola

 

Benito Bizkarra, Leonardo Goiti eta Bixendi Irasuegi abade iaun agurgarriei eskeintzen deutziet nire euskerazko lenengo edesti edo koudaira lau au, esker-unez. Irun - Urantzu'n, 1957, Urtarrilla.

 

        ETXABURUTORRE.— Euskalerriko Aide Nagusikoen artean Ixurtzako Etxaburutarrak e'tziran azkenenguak izan. Aberatzak eta jatorriz entzute aundiko leñukuak. Euskalerriko, eta batez be Bizkaiko aberatzenakin eskontzen ziran (I). Castillan, Santanderren (2). Madrillen (3)..., Murzian (4) eta Ameriketan (5) be izan dira, eta orain be badira Etxaburu abixen edo apellidu au daroien fameliak.

        Aintziñetako liburu ta paper zarretan, Erromako Antonino Pio enperadore izan zanaren aldi-aroan egiña zala lenagoko gaztelutorre zarra, diñoie. Mutillak! beiñ aundiak botatzen asi ezkero... Baña ori ta Etxaburu torre zarrari buruz esan diran ainbeste ta ainbeste gauza be ipuintzat artu bear ditugu, benetakotzat ez. Zozokeri aundia litzake orrelango elezarrak kondaira bezela iintzat artzea (6).

 

        EGIZKO EDESTI EDO KONDAIRA.— Castillako Trastamaratar Enrike laugarrenak, 1454garren urtetik asi ta 1474garreneraiño iraun eban erregetzan. Errege onek, Euskal-erriko Aide Nagusikoen artean zebiltzen gudaketa amorratuei amaia emon nairik, emengo gaztelutorre geienak beeragotutzeko agindu eban. Etxaburukoa be lenengo bizitza-mallaraño moztu zuten, eta XVIgarren gizaldian, Etxaburu-jauntzakoa Estibaliz (Ibarguendar Lopekin eskondua) zala, berriztu egin zuten torrea. Ordutik gaurrarteraño e'tzuten ormetan-da bear barri aundirik egingo, noski.

        Durangotik Urkiolaruntz goiazela, Ixurtza erri polit-politean, eskumaruntz begira, atx-tontor aundi batzuen ganean dago gaztelutorre au, Mugarra-atxaren Urkulu azpiko Urretxa ingurutik datorren errekatxarkuaren ertzean. Aintzirretako gudaetan, gudarientzat gordeleku ona. Margolarientzat eta olerkarientzat be ikustaldi egokia; arrigarria be bai.

 

* * *

 

        XIV-gizaldiaren azkenaldian, Arandiako Lope zaldun jauna ikusten dogu Etxaburuko iaun da jabe. Zaldun au da agirizko naperetan aurkitu dodan lenengoko Etxaburuko jaunjabearen izena (7).

        1427garren urtean, Juanlope Etxaburuko jaun da jabe. (Juanlope au, Arandiako Lope-ren semea).

        Geroago, gizaldi onen amaieran (1496garren urtean), Otxoalope Etxaburuko etxagun; Errege Katolikuen mendeko zala be irakurri dot agirizko paperetan. Ziur-ziur jakin ez arren, Granada aldean baltzen etsai edo aurkeskari ibiltea, baliteke.

 

* * *

 

        XVgarren gizaldian Marina Perez, Etxaburuko etxalaba izanik Basozabalko Sanperu batxiller jaunarekiñ eskondu zan (8). Onek biok Etxaburuko abizen edo apellidua ta etxa guritzea benetan sortzaindu zituztenak. Bion semea Etxaburuko Perulopez (9). Au Zaldibar-gaztelutorreko sendikoa zan Konstantza Hurtadorekiñ eskondu zan. Andra onen eriotz-partida, Ixurtzako Nikolas Deunaren elizako jaiotza-ezkontza-illeen libururik zarrenean agertzen da (1602grrn. urtn.).

        Gazte lutorrearen urrengoko jaube: Juanlopez (Perulopez eta Konstantzaren semea). Entzute aundiko zalduna au Durango Merindade guztiaren Ordezkari edo Diputau Gernikako Batzarretara baten baño geiagotan; eta Gerediya (Gerediaga)-ko Batzar askotara, Merindadeko Diruzain baizan (10). Zurikarai-Martzanatarren Mariakin eskondu, eta amaika seme alaba jaio eskontza onetatik:

        Peru, Juan, Andres, DIEGO, Tomas, Jakobo, Felipe, Bartolome eta Simon (11), mutillak; Konstantza eta Maria, neskak.

 

        PERU, ETXETORREKO JAUN; JUAN, GUDARIBURU; TOMAS, ALMIRANTE; ETA DIEGO, FRANTZISKOTAR.— Peru, zarrena, Etxaburuko jaun ta jabe gelditu zan. Frantzezak Ondarribi aldera jo zutenean, Bizkai errietako gudamutillez bete zan Bizkaiko itxasaldea. Peru-Etxaburu, Lekeitiorako Eunburuko edo Kapitantzarako izendatu zuten. Etxebarriaiturbe-Larreatarren Ana Batistakiñ ezkondu. Ezkontza onetatik jaio zan alaba-bakarrarengan jarraitu eban Etxaburuko jabetasunak, gaurkoen arteraño (12).

        Juan Gudariburu edo Jeneral izateraño eldu zan. Flandesko gudan, eta gudaontzietako Almirantetzaraño. Tomas, Ixurtzan Aranatarrak egin zuten arrilanduzko jauregi ederrean gordetzen da Santiyau-Gudari-Ordenako kurutzedun zaldun sendo-sendo baten oleoz margolduriko antzirudi zar bat eta Juan Gudariburuarena dala esaten dabe (13).

        Neba-arreben artean, bostgarrena DIEGO. (Konstantza zan laugarrena), fraille egin zan. Frantziskotar. 1601 garren urtean jaio, Maiatzaren 24'n, Etxaburutorrean. Beren umearo ta gazte aroko barririk eztakigu. Frantziskotarren Jantzia noiz eta nun artu eban be'z. Frantziskotarren Edesti-liburu zarretan, 1638grrn. urtean aurkitzen dogu lenengokoz aipatuta: geroago Paraguaien Gotzain edo Apezpiku izango zan Gallastegi Frantziskotar ospetsuak egin zun aipamen au. Noiz eta nun Mezakotu zuten be eztakigu, orduko paper zarrak erre egin ziian-da.

        Ikasi aundietakoa eta adimen argikoa izan bear eban, fraille arazoetan ardura aundiko eginbearrak euki ebazan beren lepoan-da.

        1647-1650-ko urteetan Gazteizko Komentu Nagusiko Kustodiyo eta Idazkari edo Sekretariyo. 1650'n, Komentu onen Guardian (Komentuko Nagusi), 1653grrn. urteraño. 1656garreneko Agorrillaren 5'n batu zan Probintziko Kapitulu edo Batzarra, eta Aita Diego Lopez Etxaburukua izendatu zuten Nagusi Probinzialtzat. Kargu au zeukala, Toledoko Batzar Nagusira be juan zan. 1659 grrn. urteraño, Probinzial izan zan.

        Teoloji gaietan Irakaslari jakintsua. Bilboko komentuan zegola ondo erakutsi eban au, Kalagurri-Kalzadako Gotzañaren fiskala beren eskubidietatik kanpora zorroztxu sartu zalako Frantziskotarren Irugarrendarrakin. Aita Sanduaren Nuntziyuak, Aita Etxabururi emon eutson errazoia, Irugarren Ordenakoen Ikuslari edo Bixitadore bai zan da.

        Liburuen bat be argitaratu eban, baña gaur iñungo liburutegietan be ezia liteke aurkitu (14).

        Noiz eta nun il zen, eztakigu (15).

 

* * *

 

        Euskalerriko sendi aberatzen artietan be abade ta fraille onak izan dira. Euretatik bat, Etxaburuko Diego Frantziskotarra. Bizkaiko gizon ospetsuen izen-tartean sartzea merezi du. Alan uste nik.

 

OARRAK. Berri asko euki arren oar auetarako, laburtu egin ditudaz, idazlan au larregi ez luzatzearren.

(1).— XV gizaldiaren azkenaldean, Tabira (Durango orain)-koa zan Ixurtzako Abadea, Etxaburutar Bartolome. Ikusita daukat abade onek egin eban testamentua, eta andik dakit Zumarragatarren aidekoa zala. Tabirako Zumarragatarra zan Fray Juan frantziskotarra be (Mexikuko lenengo Arxapezpikua. Ý1548).

        Etxaburutarra Fray Agustin Agustinutarra be. 1650'3 il zan, «S. N. de Jesús» probintziko Prokuradores Generala ta Mexiku, Porac, Guagua, Lubao, eta Candaba'n mixiolari izan da gero. (Ikusi «Catalogo Río-Bibliografico de los Religiosos de la Provincia del Santísimo Niño Jesús de Filipinas desde su fundación hasta nuestros días», Aita Elviro J. Perez'ek idatzitakua. Fray Pedro Arginzoniztarrari ezkerronak emon bearrian nago, Billboko Agustiñuen Komentuko liburutegi ederrean Mañeriko Ellakuriaga ta Ixurtzako Unzilla ta Etxaburu Agustiñuen barriak artzen lagundu eustelako.

(2).— Ikusi Eskajero Salmón'ek argitaratu dauan «Linajes Montañeses» liburu jakingarria.

(3).— Madrillen, errege-jauretxean-da aurkitzen ditugu XVII gizaldian Etxaburutarrak.

(4).— Murziatarra zan jaiotez Jesusen Lagundiko Juan López de Etxaburu, Alcaraz, Spinola ta Baeza, Irakasle ta idazle ospetsua. (Murzian jaio. 1640'n; Madrillen il, 1691'n). Santiyau-Guda-Ordenako zaldun zan Gaspar Etxaburutarraren aideko urkua. Ixurtzako Nikolas Deunaren elixan dagon Errosariyoko Andra Mariyaren zurezko irudi ederra, Gaspar zaldun orrek bialdu eban, Portokarrero Kardenalak emandako barkamenakin.

        Ikusi «Espasa» iztegia: T. 19, 1ngo. orrialdean. — Julio Cejador Frauca'ren «Historia de la Lengua y de la Literatura Castellana», T.V., 298grrn. orrialdean. — Jesusen Lagundiko Aita Uriarte euskaldunaren

Bibliographia eta Aita Sommervojel'en «Bibliothèque des écrivains de la Compagnie de Jesus», T. III. Deustuko Ikastetxe Nagusiko Liburuzain dan Aita Arza Zeanuritarrak erakutzi eusten liburu au. Erkerronak Aita Arza'ri be, biotz biotzez, aiñ ondo artu nindudako.

(5). — 1516 garren urtean juan zan Ameriketara Etxaburutar Migel. Durangotarra zala esan eban, pasaje-txartela artze-orduan. Gausa bat euki bear da kontuan: añtxiñeko denboretan Durango-Merindade guztiko erritarrai «Durangotarrak» esaten yakien. Orain berriz, Durangotarra («Durengarra») Durango-urikuei bakarrik esaten yakie.

        Ikusi «Catálogo de Pasajeros a Indias durante los siglos XVI, XVII y XVIII» (1509-1534 urtekoak, Ingo. liburuan). Donostiko Delaunet jaunaren liburutegian ikusi dot liburu au.

(6). — Etxaburuko gaztelutorreari buruz asko ta asko idatzi da. Ona emen esagutzen dodan bibliographitik apur bat

        1: Iturriza eta Zabalatar Erramon'en «Historia del Señorío de Vizcaya»,

        2: Juan Ernesto Delmas'en «Guía Histórico-Descriptivo del Señorío de Vizcaya»,

        3: Iturriza-Rejil'en «Historia de Vizcaya»,

        4: Labairutar Estanislao Jaime'ren «Historia del Señorío de Vizcaya»,

        5: Trueba Kintanatar Antonioren idazlan bi irakurri ditudaz; «Leyendas Genealógicas» bata, (Bizkaiko Diputazinuaren Liburutegian); «El Valle de Mañaria» bestea, «La Ilustración Española y Americana» aldizkarian (Bilboko «Buenas Lecturas» Liburutegian).

        6: Carlos de la Plaza'ren «Fundación de la Torre de Echeburu». Boletin de la Comisión de Monumentos de Vizcaya» aldizkarian: 1913 grrn. urteko 55 grrn. orrialdean.

        7: Louis de la Lande'ren «Basques et Navarrais. Souvenirs d'un voyage dans le Nord de l'Espagne... Vieilles villes et vieux châteaux». (Paris'en, 1878 grrn. urtean).

        8: Florentino Amador Carrandi'ren «Estracto de los documentos del archivo de la Meriadad de Durango»,

        9: Etxegaraytar Karmelo'ren «Provincia de Vizcaya».

        10: Agirretar Elias'en «Etxaburutorre», «Euzkerea» aldizkarian; 1933 XIV Zn.)

        11: Ibarra-Garmendia'en «Torres de Vizcaya»,

        12: Irasuegitar Bixendi'ren «Ermitas y Casas Torres de Izurza», «La Gaceta del Norte» egunkarian, 1946-IX.

        13: Antonio Pirala'ren «Provincias Vascongadas»,

        14: «La Torre y familia de Echaburu, de Izurza», Javier Ibarra, Amadeo Delauret, Benito Bizkarra, Archivo Ibero Americano, Dario Areitio-en liburutegietan); «Izurzanos ilustres: El Almirante Don Tomas López de Echaburu» (Delaunet jaunaren liburutegian); «Cantabria Franciscana» (Aita Larrinaga'k bukatu barik itxi ebana); «Límites jurisdiccionales de Durango, Mañaria e Izurza» eta beste batzuk. Onek sei idazlanok, argitaratu barik dagoz oraindik.

        Nik esagutzen ezditudazan peste batzuk be aipatu bear dira, nai ta nai ez: Garzia-Salazar'en «Bienandanzas y Fortunas»; Ibañez-Ibarguen'en «Sumaria de la Casa de Vizcaya»; Peña eta Galdotxatar Gazpar'en «De la libertad de Vizcaya».

(7). — Ikusi Ixurtzako artxibu zarra. «Límites jurisdiccionales.. aitatukoan be ikusi liteke. Berdiñ urrengoko Etxaburuko zaldun jaunen herriak jakiteko be.

(8). — Ikusi Ibarra-Garmendia-en «Torres de Vizcaya». Ibarra jaunak nik baño obeto daki Sanperu batxillerraren barri, ba Artetxe-Ortiz de la Riva sendikuen artxibuan egon zan, da ni ez.

(9). — Perulopez onen barririk ezgenkien. Ibarra-Garmendia-en liburuan be ezta aipatzen. Madrillgo «Archivo Histórico Nacional»-en egon nintzanean aurkitn neban utsuna au.

(10). — Ikusi Garrandi'ren «Estracto de los Documentos...» aipatutakoa.

(11). — Simon gudaria izan zala, badakigu. Oraindik gaztea zala, Eunburuko edo Kapitan. Onen etorkikua zan Eskorialgo Ikastetxe Nagusiko Erretore ta «Urdaneta y la conquista de Filipinas» liburu egillea, Untzillatar Fermin Aita Irakasle ospetsua. Ikusi Artetxetar Joxe'ren «El primer biógrafo de Urdaneta» eta «Fray Fermín de Uncilla, hijo de Izurza» irakurgaiak, Donostiko «La Voz de España»-n lenengoa eta Billboko «La Gaceta del Norte»-n bigarrena (1952grrn. urtea).

(12). — Landazuritarrak Etxaburutarren urrengoko; Aranatarrak Landazuritarren urrengoko, eta Ortiz de la Riva-Aranatar Jertrudis, Buniel'ko Markesa anderea orain.

(13). — Ikusi «Indice de las Pruebas de Caballeros que han vestido el habito de Calatrava, Alcantara y Montesa desde el siglo XVI hasta la fecha» (1903 urteraño), Vignau-Uhagon idazlien artean egiña, eta Pedro Jose de Bitañoechebarria'k «El Bidasoa» astekarian (442 grrn. Zn., IX) argitaratu eban «Caballeros de las Ordenes Militares» irakurgaia.

        1637 grrn. urtean egin ziran Tomas Almirantea Santiyau-Guda-Ordenan sartzerako papelak, eta Madrilleko «Archivo Histórico Nacional»-ean gordetzen dira. Artxibu ortan ezagutu neban Palazio eta Palaziotar Joxe Mari, «Villareal de Alava»-ko Markes jauna, euskelduna odolez. Berari be eskerrona erakutsi bearrian nago, ain ondo laguntzen eustelako nik bear nituzan liburuak billatzen-eta. Luziano Huidobro Serna idazle jaunari, eta Muñoz-Cobos Komandanteari be eskerronak, eurekandik artu nituzan laguntasuna-kaitik.

        (14). — Ikusi Aita Larrinaga Frantziskotarren «Curiosidades Bibliográficas. Más impresos regionales de siglos atrás no registradas en las Bibliografías clásicas de nuestro país» (Boletín RSVAP., T. VI., (1950), 40 grrn. orrialdean).

        (15). — Zeanuriko Aita Egiluz'en bitartez ezagutu neban Gernikako Aita Larrinaga Frantziskotarra, «Archivo Ibero Americano» Komentuetxean, Tolosan ill baño illebete batzuk lenago. An erakutsi zidan «Cantabria Franciscana» eskuz idazten zeukan da oraindik amaitu barik dagon idazlan jakingarri aundia. Iru egunerako be itxi eustan, Fray Diego Etxaburukoaren barriak artzeko.

        Irungo «El Bidasoa» deritzan astekarian (493 grrn. Zn., 1955-1-22) argitaratu neban «Fray Juan, de Guernica» irakurgaia, Tolosan il da laister. Eskerronez gogoratzen dot Frantziskotar idazle bikain onen izen goraltzagarria. Berenak dira emen ipintzen dodazan Fray Diegoren bizitzako barririk geienak.

 

 

Etxaburu'tarren aikoa

 

Arandiako Lope XIV Gizaldian.

Etxaburuko Juanlope (1.427)

Etxaburuk'o Otxoa lope (1.496)

Etxaburuko Marina Perez: Basozabalko Sanperu Batxillerra

Etxaburuko Peru lopez: Zaldibarko Konstantza hurtado (1.602)

EtxaburukoJuan lopez: Zurikarai eta Marzanatar María

        Peru

        Juan: 1597'n jaio

        Andres: 1599'n

        Konstantza: 1600'n

        Diego: 1601'n

        Tomas: 1603-1649

        Jakobo: 1604

        Felipe: 1605

        Bartolome: 1606

        Simon: 1616

        Maria: 1619

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.