Marta ta Maria
Irisarri
I
Lazaroren baitan Iesus ostatuz zen;
ta, etxeko andre zuhur antzo,
Marta bazabilan bizkor arata-unata
alako Iaunari iateko gertutzen.
Maria ordea iarririk Iesusen,
oinetara dago (aizparen zarata
alde bat utzirik) Ari begira ta
Aren itz eztiak gogotsu entzuten.
Ta Martak Iesusi ekin dio muker
«Iauna, eztakutsu, etxeko lanekin
ezin buruturik, zein estu nabilan?
Nere aizpa berriz or iarririk alfer;
ots, errozu bada ortik igi dadin
ta ni laguntzera unat datorkidan.»
II
Beldurtu bide zen Maria benetan
ez al zion bada lesusek erranen
iaiki zadiela ta ioan belaxen
aizpaa laguntzera etxeko lanetan.
Ain atsegin baitzen launaren oinetan!
ezin Arenganik aldegin zezaken,
Ari entzuteaz ezin asper zaiken,
zeruan bezala zagon lorietan.
Ta launak Martari: «Oi Marta, zertako
zabiltz orren estu, artega, sukartu?
zertako orrenbat lan ta ioan-etorri?
Gauza bakar bat da baita-ezpadako
Mariak puskarik onena du artu,
etzaio kenduko inoiz puska ori.»
|