L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Aupa, estropak!

 

Joakin Aldabe

 

Badijua uda aurrera

egualdi onarekiñ.

Laxter uda azkena

ego aiziakiñ.

Garayik goxuena

nai badezu jakiñ.

Nun nai emaitz mardula

gaztañ-sagarrakiñ

etxeratzeko gero

gogo guztiyakiñ.

 

Uda azken sarreran,

Agorra urbiltzian,

pixten du estropak

sua garai on-onian.

jende guztiya asten da

mar-mar armonian.

Auzo, kale, ziudade

ta erri bakoitzian,

ez da beste konturik

danon ezpañian.

 

Bañan... lengo estropak,

nolaz galdu dira?

Kopeta altxa eziñ dute

indarrez argira.

Jetxi ta daude bera

baliyoz erdira.

Erdi illian beraz,

ta laxter... obira.

¡Zenbateraño poza lenguak balira!

 

Arrantzale indartsuk

urrun atunetan.

Ez dituzte ibilltzen

eskuk arraunetan.

Trebetasuna galdu

dute gerriyetan.

Kelmen izpirik gabe

beren arimetan.

Estropak era ontan..,

ditugu azkenetan.

 

Estropak biar du arretik

bere prestaera.

Zailldu esku-gerriyak

ta ekarri onera.

Nola nai jun ezkero,

dezute galera.

Ez, arren, jun nola nai,

gaztek, jokatzera,

ez bada ustez betiak

Bandera ekartzera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.