Itz-Neurtuz
Kartzelakoa'ren ongi-etorria
Sagar-Erreka
Zutik doi-doi natortzu
gaur ni kartzelatik,
ezurrak agirian
eta indarrik barik
ez uste orregatik,
ez, ni aldatzerik,
kaztigatua gatik,
gogorki arturik,
burua oraindik daukat
nik, lengo lepotik.
Lenbiziko agurra
sendi maitiari,
guraso ta emazte,
seme t'alabari:
besarkada goxo bat
emanik danori
otoitz egin daiogun
gaur goiko Jaunari,
bizirik etorri naiz
eskerrak Berari.
|