L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Laztana!, neurea!

 

Arrutza eta Egia'tar Mikel Arrugain

 

Zelai zabal haretan

kabirik txukunena

neukan aukeratuta,

laztana, xeurea.

 

Urretxindor alaien

txintatxo gozoenak

entzuten ziran bertan,

goizetik gaubera

 

Galeperrak ostera,

beren pospolinketaz

alaitzen zuten usu

zelaitik, etxea.

 

Belardi loratsuak,

errekasto bizkorrak;

ludian izan zeinken

ames eztiena.

 

Hantxe bizi giñian

bakean ta jozkiro;

hantxe dastatu nuen

eztizko abea.

 

Berton igazi nuen

aldirik samurrena;

berton erraiten nixun

Laztana!, Neurea!

 

(Oarra: «Nixun» erabiltzen dut «nizun» erabili bearrean. Nire ustez elederrez ari garanean, «iketa» edo «itano» alde batera utzirik, era hau erabilli bear genuke. Lagunen batekin begirunez mintzatzen garanean, «nizun», «duzu» eta abar, baiña adiskidetasunez, barrukotasunez mintzatzean, «nixun», «duxu» eta horrela).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.