Itz-Neurtuz
Errekatxo gaizoa!
Arrutza eta Egia'tar Mikel Arrugain
Nora xoaz borren arin,
errekatxo gaizoa?
Nora xoaz, ur kaxkarin,
trokartetik sakostarte
zarraparra zoroan?
Goiko sorgu maitagarri
gibelean utzirik,
zein da xure poz-egarri,
zelairantza etortzeko
txurruaka, menditik?
Gera xaite, urriñean
dantzut, itsas orroa,
haren sabel illunean
galdu xeinke, bein-betiko,
xure izate osoa.
Aholkua entzun arren,
errekatxo han doa,
aldatz, muna, zelai barren;
alai, azkar, poz ta barrez,
eriotzan ondoan.
Azkenean galtzen zaigu
itsas-zabal kolkoan.
ONDORENA
Gaztedia honan dabil,
errekatxon antzean,
atsegiña dasta naiez,
griña txarrak bultz egiñaz,
ondamendi betean.
(Oarra: Aditzean «xoaz» eta abar erabiltzen dut. Nire ustez, elederrez ari garanean, «iketa» edo «itano» alde batera utzirik, era hau artu bear genuke. Lagunen batekin begirunez mintzatzen garanean, «zoaz», «duzu» eta abar, baiña adiskidetasunez, barrukotasunez mintzatzean, «xoaz», «duxu» eta horrela.)
|