—Itz-Neurtuz—
Aize-errota
Oianburu
Egi orota
aize errota...
egoa lagun e
galak zabal
mendi ororen gainean,
alea txetzen
pitin-pitinka
furundaren indarrean.
Aizea, aize
jolasgarri zaizu
errot-egaletan
murgil, magaltzea.
Aga negartiaz
txistua jotzea.
Zure eragite anpatuz,
ugariz fite darabiltzu
—jostailu bat bailiz—
muno gainko lagun
biraka gau t'egun
Errot-errota;
zuk ere badezu
aizearen bear...
zure entzunmenera
berri asko dakar.
Beste egietako
furunda igorri,
—kontu zarrak beti—
zer dion ureko
errota tristeak...
basoan barreia
atzen-albisteak...
inoiz berri zakar:
Itsas gudateak...
aldizka... zer dion
—era berritzean—
ilargi maiteak.
Goizaldez dakusten
aize-errot leiati,
—sendo, beso luze—
mendien gaineti
nire baitan, noski,
ero bear aundi
ez dut, zure iduriz
mamuren bat edo
—Kixotek bezela—
ikusteko beti.
Egi orota
aize errota...
dantzan dabiltz,
dantzan dabiltz
aizeak txistua jota.
Egi orokoak
dantza soka dute,
egunaren aipuz aizea dan arte,
— «Zer du zure bazterreko
aize errot zarrak?
Zergatik ozen jaurti an
aizeak negarrak?» —
— «Egal-zapirik ez,
(zartu da gaxoa)
aizeak ez gaitu maite
egalak austean
sasoia joatean» —
Barren-izketa
aizearekin;
onek galde egin
txistu furundarekin;
errotak erantzun
barrunbearekin
—ale negarrakin—
zein jolas gozoan
inunoko lepoan
biok alkarrekin...
Ikusi nuben bein
egi orota
mendiko islan,
— urre gainean
ilun kolorez
goizalde zan ta—
eize errota.
Ez nago —helas!
aztutzekotan.
1955.
|