L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Epaila-Iorraila) —<eugo2932>




 

 

—Irakurlearen Txokoa—

 

 

Irakurlearen txokoa

 

Azkenengo zenbakia dala-ta, irakurleen iritziak bitara datoz zenbaitzuk, lengo antzerako egitamua naiago lukete. Geienek, ordea, gure aldizkaria orain ematen dugun araura laztanago dute. Gure artean, beti izango ditugu buru ainbat aburu, aldez onuragarri, aldez galgarri. Dana dala, ona emen zenbait iritzi iakingarri ta zirikagarri, ta idatzi diguzuenoi eskerrik asko biotz-biotzez

        LOGRONO'tik Z.'tar P.'ek: «Euzko Gogoa atzo bertan jaso nun. ¡Ura nere poza!... orain eskuetan dut azkeneko zenbakia, itxuraz berri berria ta barnetik betikoa: Elerti itz neurtuz eta itz lauz. Ederki. Auxe dugu gure aldizkaririk ederrena... Itxura berria eman diozu ta egoki-egokia benetan. Lengoa aundiegi zenun, nere ustez. Orain, ordea, oso egoki, baita polita, oso polita ere. ¡Aurrera beti! Zorionak zuri. Euskaldun guziek poz aundia artuko dute iasotzean, eta gure itxaropena berri ta aundiago diguzu. Sakelean beti eramateko, egoki dugu orain gure Euzko Gogoa».

        BIZKAI'ko E'tik K'tar I: «Egunak dirala artu neban «Euzko Gogoa» barria; polito ta ederto dator. Pozik ikusi genduan dakarren itxura barria.»

        BURRIANA'tik U.'tar E.'k: «Ondo jaso dut zure aldizkaria, soineko berri txukunez jantzia. Maite-errira bertaratu ezkeroz lirain azaldu nai. Jantzi berriaren azpitik; baina, len bezin eder, mamitsu, giartsu ta trinkotasunez gainezka datorkigu».

        GIPUZKOA'ko A.'tik I.K.'k: «Euzko Gogoa jaso degu. Oso poliki dator. Len baino obe, azalez. Neri, beintzat, lengoa baino atsegingarriago izan zait: neurri obeagokoa, txikia, «Selecciones» bezelakoa. Oso atsegin biziz ikusi eta iragurri dugu. Oso bide ederretik zoaz».

        NAPARROA'ko I'tik A.'tar I.'k: «Pozaren pozaz artu det zure ta gure «Euzko Gogoa», gugan ere ain da barnatua arenganako leia»... «Beti ere zorion-mezu beroa dizut, ber-agertu au dela-ta; euzkeraren onerako izan bedi. Gaiok ez dira aiterrezenik: bainan gogoan euki behar da ikastunentzat direla. Lote bat gauz eginkizun daude, oen artean «elite»en eragilagoko ainto baten sortzea Euskalerrian. Agian, peitu untarik datorkigu geieneko kaltea. «Elite»-ok azkarrak diren tokietan, oroen bilera da eraginduago. «Elite»ok ez dira araukatu behar peko neurriz pikukoez baino.

        GIPUZKOA'ko M.'tik B.'tar T.'k: «Jaso det «Eusko Gogoa», aurtengo ilbeltza-otsailari dagokiona. Bejondaiola bere zuzendariari; eta Jaungoikoak luzaro gorde dakigula orain bezin baikor eta kementsu euskeraren alde lan egiteko».

        ESPANI'ko IRAKASLE ARGIENETAKO DAN TOVAR IAUNAK: «...vayan mis deseos de que la revista arraigue y crezca y sea un elemento de pervivencia de la lengua vasca. Ya veo en el primer número cuán varios campos cultivan y cómo hacen traducción de los más variados temas, sin olvidar la filosofía».

        PARIS'tik MIRANDE'tar JON'ek: «Itxuraz den bezanbatean, asko irabazi du aldizkariak, nire aburuz, format ttipiago batean eginik izaiteaz; bertzalde iruditu zait irar-utsak —aitzineko banakoetan hain ugari izan ohi zirenak— urrituz doatzala... zorionak irarkolako langileei! Idazlanak, berriz, jakingarri eta ernagarri izan zaizkit, gehienak behintzat. Atseginekin irakurri ditut philosophiazkoak: «Platon eta Sokrate» eta Ithurralderen «Spinoza», eta azken honen jarraipenaren haiduru erpai nago. Aiphamen berhezi bat merezi du A. Villasantek Añibarroz egin duen istudioak: euskal-idazlearen ingurumeneko zeren berri xehea emaitea gauza berria da, ederki laguntzen bait gaitu haren euskaltzaletarsunaren zioak ulhertzera, — eta guhauren euskalzaletarsunarenak ere aldabatera, naiz bertzelako diren. Sail hortako bertze lanak ere balio handiko irudi zaizkit; eta Bereziartuak behin Ortega y Gasset'en gogamenaz lan hedatuago bat eginen duelakotan nago, ene ustea baita espainitar oldozle hau izan dela, O. Spengler'en ondotik, XX'garren mendeko Europaren ongi-ezaren kausak hobekien ikertu eta ikhusi dituena».

        CARACAS'tik IBINAGABEITIA'tar ANDIMA'k: «Banako bikaina, alde guzietarik okitua. Zorionak bildu dituzun idazle garai eta trebeen gatik ere. Alde ortik, ez du aldizkariak galduenik beintzat. Laffitte'ren Spinoza, orain arteko atalean beintzat, zoragarria duzu. Ez dakizu zer nolako ioranez irakurri nuen. Villasante'ren Añibarro'rena ere, bete betea, aldizkari bat gaindegietara iasotzeko egoki-egokia. Zer esanik ez betee lanak ere. Olerti sailla arkitu dizut apaltxoagoa... Bear bada, emengo giro onek olermena ito edo egin dit, eta orregatik ez dizut dastatu ahal izan bear nukean gogoz. Zure neurtitzak, xotil eta sakonak irudi zaizkit. «Sokrate ta Platon», berriz, philosophian igari dabilen idazle atin baten uzta iori ta umoa. Ez da makala gure euskerak sail ortan egin duen aurrerapena E. G.'ri eskerrak. Mirande'ren ipuia ere benetan miragarria. Itz batez, ez duela lengo anditasunik gure aldizkari maiteak galdu: orra egin nezaioken laudoriorik ozenena».

BIZKAIA'KO A.'tik A.'tar B.'ek: «Ondo el zaidan «Euzko-Gogoa» eta poz pozik irakurri dut. «Atarikoa» ezin obea. Olerkien artean orbel asko. Atseginen zeure «Erio dut lagun». Kadentasun samin eta samur batek laztandu zidan biotza irakurkeran. Etxeratzean Aberri ta izkuntzaren egokera negargarriak eman zizun gotargiaren kumea dirudi. Idazlanetan pozen irakurri dudana «Platon eta Sokrate».

 

 

Oarra

        Aldizkari ontako idazle bakoitzak bere gain artzen du berak idatziaren erantzukizuna: ontaz, zuzendariak bere burua xuritzen du bein betiko.

 

 

Eguberri zorion

        «Euzko-Gogoa»k bere idazle, arpidedun, irakurle ta adiskide guziei Eguberri, Gabon zar eta Urte Berri zoriontsuak opa dizkie biotz-biotzez.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.