L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Euskeraren batasuna

 

Antonio Arrue

 

Gaurko itzaldi au nere gaiñ artu ta mintza-gai egoki baten billa asi nintzanean, bereala euskalkien, euskal-dialektoen batasun arloaz gogoratu nintzan. Euskal-arlo gutxi baitira, oso gutxi ere, au bezain ernagarriak.

        Gañera, nere uste apalez, egia izan arren egungo egunean, oraiñ urte batzuek baño euskerari buruz, askozaz geiago bai mintzatu ta bai idatzi egiten dala, mintzaldi ta idazki orietan erabiltzen diran gaizk, ez ote diran sarritan bear bezain onuratsu ta probetxugarriak, derizkiot.

        Adibidez, azkeneko aldi auetan, euskeraren jatorriaz makiñabat mintzatu ta idatzi da. Egia esan, euskera nondik datorren jakiñ eta erabakitzea, ongi iduritzen zaigu. Baña, ez aldu iñolaz ere ajola, ardura ta garrantzi aundiagoa, euskera nora dijoan sumatzeak?.

        Itz batean: gaurko idazleen artean batez ere, erabiltzen diran gai eskok zer-ikusi gutxi ote duten uste degu, euskeraren etorkizunarekin. Eta nere iritzi apala da, gure arazo nagusi ta lanbide berezienak, euskeraren etorkizunagan zuzendu bear genituzkela.

        Batek baño geiagok ezagutuko dezute noski, Rabindranath Tagore Indiatar olerkariaren
—Txori abeslariaren eskola— deritzan ipuia.

        Beiñola, Indiako aundizki batek txori bat zuan. Txit zolia ta oso ongi abesten zuana, baña ez buruz, baizik bere kisa. Gañerokoan, basati-samarra, ezjakiña ta ongi ezigabea omen zan noski.

        Egun batez, aundizkiak jakintsu batzuei deitu ta, ea txoria ezi ta eskolaz abesten erakutsiko ote zioten, erregu egin zien. Jakintsuek lendabizi urrezko kaiola apain batean sartu zuten txoria, ta ondoren, berealdiko liburu sailla idatzi ta gerturik, ikasteko eman zizkaten.

        Txoriak bereala asko aurreratu zuan kantu-lanean, baña gero, egan aztu, mututu, burutik-egin eta atzenean, il egin zan. Ta aundizkiak eskuetan artu zuenean, egaztitxo gaxoaren gorputz illak, liburu-paper-pelota batek estuturik aterako lukean alako karrask-ots bat egin omen zuan.

        Bildur izan, jaun-andreak, gure euskera maiteari ere olakoren bat gertatzea, gaurko euskalzale bakan batzuek eraman nai gaituzten bideetatik jotzen badegu.

        Baña, goazen arira. Esan degu, alegia, gaurko gure itzaldiaren gaia euskeraren batasuna izango dala. Baña ez uste izan, gai ortan asko sakontzeko asmorik degunik. Euskararen batasunaz oraindaño egotzi diran iritzi buruenai begiraldi arin-samar bat eman, eta gero auzi orrezaz gure uste apala laburki agertzea au da gure asmo berezi ta bakarra.

 

* * *

 

        Euskalkien batasun arloa, aspaldikoa degu.

        Arlo au ikutu duten euskalzale guziak, danak ao batez diote, batasun ori bearrezkoa dala, euskera beste izkuntzen mallara jaso nai badegu.

        Baña iritzi berezi asko egotzik dira, batasun au nola lortu genezaken gaiaz ez-ezik, baita alegia gaur dan egunean, batasunaren billa lanean asteko sasoi ta egokieran arkitzen geran edo ez, gaiari buruz.

        Ona emen batzuek:

        Resurreccion Maria Azkue-k orain ia berrogei urte zion:

        «Gure euskera zar oni, aintzinako izkera guztiai bezela, umetsua izateak beronen bizitzea erruz erkintzen dio. Bakarra izan balitz, Araba ta Bizkai ta Naparroako uri ta urisko askotan etzan ilko.

        Bakarra balitz, euskaldun geienok ezkenduke adiskide-artean erderara jo bear izango. Ezin bakartu dezakegu, batu bai. Beredin izkelgi-motaren gainean (Italian eta Alemanian eta Frantzian eta Inglaterran eta lurbira zabaleko erri andi geienetan bezela) oso ta nunnai zabaltzeko indardun bizi izango litzake, bat egitea eskuratuezkero».

        Luiz Elizalde berriz, garai artan onela mintzatzen zan:

        «La unificación dialectal, como la unificación fonética no se pretende para el uso vulgar, sino tan solo para el uso literario, y principalmente para el escrito. Tenemos hoy, para una población de medio millón de euskaldunes, tres principales dialectos literarios. Es evidente que esto no puede subsistir; es evidente que llegará un momento, y deseo que sea muy pronto, en que la fuerza de las cosas nos obligue a elegir un solo dialecto como literario; de lo contrario, nos vemos forzados a hacer triples ediciones de nuestros libros —lo que equivale a renunciar a toda literatura— a establecer triple sistema de escuelas, y a renunciar por tanto a toda labor educativa. La mayor parte de los vascos, por lo menos de los que han pensado algo en estas cuestiones, ven ya la necesidad de llegar a esa unificación, pero las divergencias de apreciación consisten en el modo de alcanzar la unificación deseada. Creen unos que la unificación deberá consistir en la preponderancia que uno de los dialectos adquiera sobre los demás, por evolución natural, si se nos permite decirlo así; por motivo del número y excelsitud de las obras literarias que ese dialecto privilegiado produzca, y que lo hagan imponer sin violencia a los demás. Y en apoyo de esta opinión aducen ejemplos conocidos de varias lenguas: el dialecto toscano en la lengua italiana, el castellano en la española, etc. En cambio, otros, sin desconocer que ese es el modo natural de selección de dialectos en circunstancias normales, opinan que el caso del Euskera se sale de esa normalidad, que es un caso verdadera y angustiosament urgente, que necesitamos tener muy pronto una literatura completa, muy pronto las escuelas, y que como estas dos magnas obras —producción literaria y sistema escolar— están condicionadas por la unificación dialectal la primera labor que se impone, y con mayor urgencia, es esta misma unificación.

        Personalmente, me adhiero a la opinión de estos últimos. Nadie niega la posibilidad de que surja un día de estos, en cualquiera de los dialectos vascos, un Dante, un Shakespeare, un Homero, uno de esos hombres que de golpe elevan un dialecto popular a la categoría de lenguaje literario único en su idioma respectivo; pero sería una temeridad, en nuestro caso, esperar tranquilamente a que se produzca tan improbable suceso. Lo mas práctico y acertado me parece proceder por convenio entre los escritores euskaldunes y las demás personas y entidades interesadas en este asunto y elegir desde luego el dialecto que mas ventajas ofrezca como único literario.»

        Severo Altube'k aldi artan bertan onela itzegiten zuan:

        «Len, idaztea ta irakurtea jakitunen zeregiña baiño etzen, baiña azkenengo gizaldixetan irakur-zaletasuna —ta beartasuna batez ere—, zabaldu da errixetan, eta gaur, eskola, liburu, izparringi ta beste irakurkizunen bidez, sokondo guztixetara eldu da aurrerapide ori, eta erri-izkeria ta idatz-izkeria, nai-ta-nai ez alkarren adiskideago egin dira. (...) Gauza jakiña ta agirixa degu bada: idatz-izkeriak, alegin guztixa egin bear dau, erri izkeriaz bardinduten. (...) Idatz-izkeriak errikoi izanez gaiñera, batetariko izan bear dau. Beti bardin ez, baiña aldi baten, oroentzat bardin bai. Aintziña izkera asko agertzen ziran orain gure au bezela, ezetariko batasun barik. Alemanitarren izkeria bera ere olantxe aurkitzen ei-zan orain sei-zazpi eun-urtekorarte; baiña utsune ori gora-bera, orduko munduaren bizi-moduak ez eutseen orduko izkerai oraingoak oraingoai besteko kalterik erakarten; gaurko munduko ikaste ta artu-emonak, il edo bizizko indarrez eskatzen deutse izkerai euron idazkuntza batasuna; ta geu euskaldunok, diñogu barriro ere, aurkitzen gara il edo bizizko dei orri jaramonik egin nai ezik, oeste izkera oroen azpixan. (...) Orretariko idatz-euskera lortzeko, ezta bear maitekeririk ezta bear biotzkeririk ez buru austerik, ez eztabaidarik, ez jakituri andirik. Entzun, begiratu, ikusi ta gaurko euskeriaren benetako bizitzia zein dan azaldu; beronen garmatika-eraki benetan sustraituak zeintzuk diran, beronen iztegi zabal ta sakon bizidana zein dan, beronen izkira, izki ta itz otsak eta ots-joskera jokerarik geixenez agertzen dituanak zeintzuk diran; itz batez, tokirik geixenetako euskaldun jator geixenen artean zabalen, sakonen eta sendoen sustraituta bizi diran izkerakixak zeintzuk diran azaldu, ikusi ta argitu eta eurok izan daitezela idatz-izkeriaren gorputza osotu dagixenak».

        Severo Aktube onekin, oraindik orain itzaspertu bat egin degu gai onezaz, eta esan zigun gaur ere orduan bezelatsu begiztatzen dituala egiteko auek.

        Campion eta Brousain'ek onela zioten sasoi artan:

        «O la lengua vasca se unifica, haciéndose capaz de expresar inteligiblemente par todos los naturales de Euskal-Erri, desde Zuberoa a Bizcaya, las ideas y los sentImientos de la cultura vasca, actual y venidera, mediante la fusión de todos los elementos gramaticales ad hoc diseminados por todos los dialectos literarios y vulgares, y mediante el trasiego léxico-dialectal y los inventos del neologismo o degenerando irremediablemente en patué, el euskera perece. Esta es la disyuntiva».

        Orixek orain ogeita amabost-bat urte idatziak dira irakurtzera goazen itz auek:

        «Lamentarse del exceso de dialectos y quererlos reducir a uno inflexible, formado sí, en cuanto al léxico, del caudal de todos, pero adoptando una morfología estrecha y matemática, es procedimiento antinatural, antiartístico y absurdo, incapaz de retener la ruina del idioma y muy capaz de apresurarla».

        Ta Julio Urquijo'k idatziak berriz, gutxi gora bera Orixe'k bereaek eskribatu zituan garaikoak, beste auek:

        «Unificación rápida y violenta me parece una utopía». Azkenik, ez dira oraindik ogei egun, Pierre Lafitte, Baionako Herria aldizkariaren zuzendari ezagunak, emeki-emeki jokatu bear degula euskalkien batasun arazo ontan, esaten zigula; bestela —zion berak— euskera, ez jaso, baizik ondatzeko arriskuan ipiñiko genduala.

        Dana dala, ezin uka txit egoki izango litzakela euskalkien batasuna zertutzea, beste izkuntzetan beren izkelkiekin egin duten bezala. Saill oni buruz ez degu aztu bear Euskalerrian ogei ta-bost-bat izkelki ta izkelkitxo ezagutzen dirala, berezi-bereziak sei-zortzi-bat baizik ez izan arren. Luis Luciano Bonaparte'k zortzi auek jotzen zituan buruenak: Bizkaikoa, Gipuzkoakoa, Goi-Napar-iparraldekoa, Goi-Napar egoaldekoa Lapurdikoa, Benapar-sortaldekoa, Benapar-sartaldekoa eta Zuberoakoa. Baña euskaltzale geienak lau bakarrik jotzen dituzte berarizkoenak Bizkaikoa, bat; Gipuzkoako, bi, Lapurdi ta Naparroakoa, iru, ta Zuberoakoa, lau.

        Jakiña, batutako euskera, literaturan bakarrik erabilli bearko litzake, ta ez edozein literaturan gañera, goiko mallako literaturan baizik. Bestela berpiztu bearrean euskerak ziurki illobirako bidea artuko luke-ta.

        Gañera, lur bakoitzeko berezitasunak asko gera txit atsegin eta gogoko zaizkigunak. Guk beintzat, beste baterako —ta barkatu antz-ordea—, Riojara, Cataluñara edo Burdeos-aldera joaten geranean, jan-edan-tokietan bertako ardo ta gazta bereziak geienetan eskatzen ditugu ta, ez markakoak.

        Ez oraingo idazleen lanegiñetan bakarrik, baita antziñakoenetan ere sarritan oartzen dira, era batera edo bestera, euskeraren batasun-ezak dakarzkien kalte ta nasketak.

        Axular aundiak zion: «Badakit, alaber, ezin eda naitekeiela euskarazko mintzatze-molde guztietara. Zeren anitz moldez eta diferentki mintzatzen batira Euskal-errian, Nafarroa Garaian, Nafarroa Beherean, Zuberoan, Lapurdin, Bizkayan, Gipuzkoan, Alaba-errian eta bertze anitz lekutan».

        Ta Mendiburu maisuak berriz: «Galdu dira, euskarazko librurik gabez, euskarazko anitz itz; eta gelditu diranak, ez dituzte euskaldun guziak aditzen. Badira Gipuzkoan, Nafartar geienak, euskarazkoak izanagatik, aditzen ez dituzten izketak. Baita Nafarroan ere Gipuzentzat berriak diruditenak, eta Gipuz-koako ta Nafartarren bazter batzuetan aditzen dira, beste askotan aditzen ez diran zenbait itzegite».

        Ta Aita Cardaveraz'ek, guziok Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako euskera bageneki, ain ederki batean, nola bestean, ta iruretan, boz, itz edo berbaz usatuta jokatuko gendukela, zion.

        Gauza ezaguna da, beste aldez, euskalki bateko liburuak beste euskalkietara bein baño geiagotan biurtu dirala, prantsesezkoak gaztelaniera, esate baterako, egiñ oi diran gisara.

        Onela Aita Añibarro'k, Axular'en Gero lapurdieraz idatzia, Bizkaiko euskerara aldatu zuan.

        Baño badira gai ontan au baño adibide arrigarrigoak. Orietako bat da, Gregorio Arrue'k milla ta zortzireun da larogeita irugarren urtean egin zuan Aita Mendibururen Jesusen Biotzaren Debocioa deritzan liburuaren itzulpena.

        Itzulpen onen azalak dio: «Jesusen Biotzaren Debocioa erakusteko Jesusen Compañiako Aita Sebastian Mendiburu'k Nafar euskeran atera zuan liburutik Don Gregorio Arrue'k Gipuzkoakora itzulia».

        Guziok dakizutenez, biak, Mendiburu ta Gregorio Arrue gipuzkoarrak ziran; Mendiburu, Oyarzuarra, ta Gregorio Arrue berriz, Ernaniarra. Ta alaere onek, bere erritarrak adi-zezaten, aren lana itzuli egin bear...

        Beraz euskeraren batasuna bearrezkoa edo beñepein erakoa dala, iñork ezin uka lezake.

        Baña, nola ordea batasun ori iritxi? Or dago... kakoa.

        Ia orain urte batzuek arte, euskalzale guziak edo geienak beintzat, gipuzkera jotzen zuten euskalki egokiena bere gain euskeraren batasuna egiteko. Gipuzkera, euskalki guzien artean errazena, arruntena, geiena itzegiten dana, beste guzien erdi-aldekoz, ta abar dala uste zutelako-edo noski.

        Euskalzale auek bazituzten beren irozgarriak, eta ez nolanaikoak gañera.

        Antziñako idazle ospetsuen lanegiñetan idoroak.

        Ona emen ezaugarri batzuek. Larramendi'k zion: «Hay un dialecto, el gipuzcoano, que comparado con los demás, puede decirse el mejor, más inteligible y gustoso, y pudiera dar testigos de esto en los otros dialecetos que asi lo confiesan. Este dialecto es el único que por todas partes está rodeado de paises bascongados, de Bizcaya, Alaba, Navarra, Labort, y por esto ha podido conservarse con más cultura y esplendor en lo hablado, ya que no en lo impreso, en que nos hace ventajas a todos el labortano». Eta gañeratzen zuan: «Se puede decir que este dialecto, el guipuzcoano, es el dialecto de más gusto, el que se entiende con más facilidad por cualquier vascongado, el que ha conservado mejor copia de vocablos y muy expresivos, gran multitud de frases y refranes».

        Aita Cardaveraz'ek berriz zion: «Gure izkera, beste bien erdikoa bezela, Nafarroan, baita Bizkaian ere, geiena aditzen da. Baña ez Nafarrak Bizkaikoa, ta ez Bizkaitarrak Nafarrena aditzen dute, ta bata besteagandik urruti ta bakoitza bere bidetik dabill».

        Mogel'ek berak, bizkaitarra mintzoeraz beintzat bazan ere, Peru Abarka-ren itzaurrean berba auek ezartzen zituan «Es muy regular que este escrito llegue a manos de algunos peritos guipuzcoanos, y que tengan por tosco el dialecto vizcaíno, aunque no le podrán censurar de corrupto y bárbaro; todos padecemos preocupaciones patrias. Un italiano acostumbrado a oir y hablar un lenguaje gracioso, delicado, halagüeño por no decir afeminado, imagina que el lenguaje castellano es brusco, y a la gravedad acusa de tosquedad y barbarie. Asi también un refinado guipuzcoano que se ha acostumbrado a un dialecto delicado y halagüeño, nota en el vizcaíno no sé qué tosquedad. No juzgaban así los famosos e imparciales Cardaveraz y Larramendi, los que hacían particular estimación del vascuence del pueblo del Doctor Peru. Se me ha ocurrido que sería muy útil el que en una página hablase Peru el vizcaíno y en la otra a su lado Peru el guipuzcoano; de esta manera se vería la variedad de ambos dialectos, su pureza y conservación; lo grave del uno y lo halagüeño del otro. Pero varias causas me han atrasado en esta empresa. Tal vez se hará en trabajo separado»

        Itz auetan, bizkaieraren alde jotzen da, baña alaere argi ta garbi ikusten da Mogel'ek Gipuzkoako euskerari zion begirunea. Beste adibide bat. Gerriko'ren Kristau Dotriña guztiaren Esplicacioaren Sayakera-ko sarreran, itz auek irakurtzen dira

        «Se da a luz este Ensayo, aunque todavía imperfecto, de la explicación de toda la doctrina de Jesucristo, repartida en ciento catorce platicas vascongadas, en dialecto guipuzcoano que entienden aún generalmente los Navarros, Vizcaínos y Alaveses, dirigidas a los pueblos vascongados para aliviar el trabajo de los Párrocos y catequistas», eta abar.

        Orixe'k berak orain urte batzuek zion: «El carácter se refleja en el dialecto, y en el guipuzcoano ha influido cierta especie de formalidad y cortesanía propios de su gente».

        Oraindik geiago. Euskalerriko idazleek ezezik, erbestekoak ere antziñatik onelatu mintzatu oi dira. Onela, Lorenzo Hervas'ek milla ta zortzireun da laugarren urtean, Catálogo de las Lenguas-en, el dialecto guipuzcoano se habla en Guipúzcoa, en la que por estar rodeada de paises vascongados, parece que debe conservarse el vascuence más puro», zion.

        Eta Madrid'en, milla ta zortzireun da berrogeita amalaugarren urtean, «Real Academia de la Historia»-k argitaratu zuan Manual Histórico Español-en, Bizkaiko euskalkiari, dialecto vizcayo o vizcaíno deitzen zaio; Lapurdikoari, Labortano, eta Gipuzkoari, común, dialecto común.

        Iñolaz ere, Azkue degu, bera bizkaitarra izan arren, euskeraren batasunari begira, Gipuzkoako izkelkiaren alde geiena ta sutsuena idatzi ta lan egin zuana.

        Txit ezaguna da bere Gipuzkera osotua.

        Lan au argitaratu baño urte batzuek lenago, Prontuario fácil para el estudio de la Lengua Vasca popular-ko itzaurrean onela zion

        «Parece llegado el momento de concertar los esfuerzos de los linguistas vascos en dar vida al dialecto geográfica y linguísticamente central: el guipuzcoano. Si, como hasta ahora, cada cual trabajase por su dialecto, y lo que aun sería más lamentable, por la variedad dialectal que por circunstancias de nacimiento o de residencia viene hablando, la lengua vasca, al cabo de una admirable secular resistencia, moriría pletórica de vocablos y dicciones, anémica por falta de unidad, por penuria de savia vital. No es ciertamente este dialecto ni más rico ni más filosófico que los demás; pero en él nos entendemos los vascos mas fácilmente que en ningún otro. Valgamonos de él en nuestros escritos y en las escuelas que hubiéremos de fundar, y la lengua vivirá».

        Ta, merezi duan baño gutxiago ezagutzen dan lantxo ortan bertan, Gipuzcoako Diputazioari itz auek zuzentzen zizkan «Jaunak Euskalerriaren erdi erdian Gipuzkoa ta izkelgi guztien muñtzat berarena jarri duanez geroztik, Gipuzkoak ar beza beste Diputazioak baiño ere gogozago, izkera batu oni bizibidea emateko ardura ta arloa».

        Eztago esan bearrik Azkue'k jarraitzalle asko izan zituala bide ontan, Gipuzkoatik kanpora ere bat baño geiago bai noski. Federiko Belaustegigoitia, adibidez. Eta Gipuzkoan bertan berriz jakiña, euskalzale guziak, edo geienak beintzat. Orain illabete batzuek, Buenos Aires'ko aldizkari batean Isaac Lopez Mendizabal'ek idatzitako lerroak dira auek:

        «El dialecto más difundido y el que más se lee es indudablemente el guipuzcoano. Es el que cuenta con más número de escritores e inclusive son varios de otras regiones los que lo han adoptado. Su situación central y el abundante léxico con que cuenta, lo hace el medio más útil para nuestra literatura. Si lo enriquecemos, además, con algunas palabras de otros dialectos, lo mejoraria sensiblemente, haciendo de él, el que, sin duda alguna, sería el más usado y comprendido sin dificultad por todos».

        Ez degu aztu bear ere Domingo Aguirre'k, bera ere gipuzkoarra ez izan arren, «Garoa», beiñere euskeraz idatzi dan irakurgai ikusgarriena, Pierre Lhande'k dionez, gipuzkeraz eratu zuala.

        Baña egia esan, len da batez ere egungo egunean, euskalzale batek baño geiagok jotzen dute lapurtarren izkelkia, euskeraren batasunerako egokiena. Aita Villasante-Cortabitarte, gaur euskeraren landan ari diran langille trebe ta saiatuenetako bat, eta Krutwig, adibidez. Aita Villasante'k, idazle lapurtar klasikoen izkera dala egokiena gure izkuntzaren batasunerako, derizkio. Ta esan ta egin. Bai Euskaltzaindiko Sarrerako itzaldian eta bai beste lan batzuetan ere, izkera ori jator eta dotore erabiltzen digu.

        Onela dio Euskaltzaindiko Sarrerako itzaldian

        «Lau euskera-mueta edo literatur-euskalki landu izan dira gutienez eta bat bedera bere idazle-molde berezi edo literatur-tradizino berarizkoari lotua bizi izan da.

        Berez, orai amets dugun euskara soil ori sorrarazteko, literatur-tradizino oitetik bat autatu bear da, literatur-euskara bakar orren erro eta ondope bezala izan dadin. Zein autatu, ordea? Gainerakoen artean buruen, nabarmenen eta gailen agertzen den literatur-tradizinoa. Au begiz jo ta artu bear lizatekela nabari da. Bai antxina-aldetik eta bai idazleen kopuru, bikaintasun eta denen artean osatzen duten batasun ederragatik ere, lapurtar klasikoak irudi du egikizun unetarako egokienik.

        Lapurtar klasikoa autatzearen gain, ordea, idazle batzuk eredu edo kanon bezala izentatu bearrean ere aurkitzen da literatur euskara, eken izkera molde jakina euskara zuzen jaso eta erabilli bear denaren ispillu bezala ar dadin eta gramatikak eredu oietatik idatz-euskeraren arau eta erregelak ditzen amoreagatik. Egikizun unen betetzeko Axular eta Etxeberri lapurtar klasikoaren idazle garaienak iduri dute aukerakoenak».

        Orixe'k berriz gaur Nafarroako euskalkiaren aldera jotzen duala dirudi. Euskaldunak poemaren itzaurrean dio: «Izkuntza berriz... or dago korapilloa! Ez da guzien euskera, guzien euskerarik ez baita. Izan balitza, ua emanen nizun. Geienik konpreni ditekena artu uste dut, asi Zuberotik eta Bizkairaño. Gañera bertsutan ari garalarik, obeki elkar aditzen dugu euskaldunok. Napar-euskera Lapurdin eta Gipuzkoan ez da arrotz egiten. Au baño au euskera obea danik, bearrago danik ez naiz asiko, baino gauza bat gogora zait: euskerarik alkartuena Ameriketan egiten dutela nago, ta erriak beure buruz ipintzen dun oiñarri au, ona dirudit diteken batasunerako edo diteken elkartasunerako».

        Len ordea, edo-ta beintzat orain ogeita amabost bat urte «Euskera» aldizkarian argitaratu zuan lantxo batean etzan gai onezaz oin argi mintzatzen.

        Begira bestela: «Todavia me sigue pareciendo más grave y acomodado para la sagrada cátedra el guipuzcoano, pero para géneros literarios profanos me parece más apto el labortano». Ta eransitzen zituan itz egoki auek: «Si Demóstenos o Píndaro hubieran hoy de escribir en la lengua de Aitor, escogerían el uno para sus arengas y el otro para sus vehementes odas el seco dialecto vizcaíno o tomarían de él la mayor dosis, sazonando su lenguaje con elementos de los otros en menor escala; si Lisias, Sócrates o Cicerón, se me ocurre que tomarían por base el guipuzcoano; si en fin Anacreonte, Luciano el Filósofo o Aristófanes sus gracias y sátiras, no concibo que hallaran base más apta que el pirenaico».

        Gure ogeigarren mende au baño len ere, euskal-idazle batzuek eta batez ere Gipuzkoa-aldekoak, jakiñez edo ez, oarturik edo oarkabez, euskeraren batasunaren alde gutxi-asko saiatu ziran.

        Ezagunak dira Mendiburu'ren itz auek: «Nonai adi ditezkean itzak billatu ditut alegiñean, bada liburua bazter guzietako egina da, ta itz guziak ez dituzte era batean bukatzen euskaldun guziak».

        Gañontzean, gauza jakiña da Ubillos'ek eta Lardizabal'ek, Juan Bautista Agirre'k eta Gerriko'k, laurak gipuzkeraz idatzi arren, beren lan-egiñetan erabiltzen zituztela beste euskalkietako itz batzuek ere, berariaz Lapurdi ta Bizkai-aldekoak.

        Juan Bautista Agirre'rengatik esan izan oi da, bere idaztankerak lapurtar-antz-apur bat baduala. Ta ala da noski. Nolanai ere Frantzialdeko euskalkietako itz bat baño geiago bere idaztietan erabiltzen dituala, ezin uka. Bere Erakusaldietako irugarren zatiko ogeita amargarren orrialdean, oar au dator: «Latiñeko itz onek: hospes, euskeraz esan nai du kanpotik datorrena, edo arrotza. Vide Larramendi. Ala itz au usatzen due Frantziako Euskaldunak, liburuetan beintzat». Ta onelatsu gertatzen da Ubillos, Lardizabal eta Gerriko'rekin ere. Batez ere Gerriko'k Bizkaiko berba asko erabiltzen ditu bere «Sayakeran».

        Ba da emeretzigarren mendeko beste gipuzkoar idazle bat, aomen aundikoa gañera, naiz-eta guk oso gogoko ez izan, euskeraren batasunean ordurako beñepein, aurrera-samar ibillia Juan Inazio Iztueta. Aitzitik, Frantzi-aldeko euskal idazleen artean, esan genezake oker aundirik gabe euskeraren batasunzale gutxi izan dirala.

        Alaere, bakan bat edo beste, oso sutsuak ez-baña, ta batez ere gure gizaldi ontan, badira edo izan dira: Jean Etchepare, adibidez. Irakur bestela bere Buruxkak deritzen liburutxo zora garria. Onek ez du esan nai, Lapurdiko, Benaparroako eta Zuberoako lengo idazleak —Axular'ek edo Ivan de Tartas'ek, esate baterako—, ta berdin oraingoak, beren euskalki berezietan bakarrik moldatzen dituztela idaz-lanak. Ez noski. Eskuarkiro, edo sarri-samar beintzat, beren idazlanetan euskalki bat baño geiago nasturik eta irabiaturik erabiltzen dituzte, baña euskalki oriek, angoak, Frantzi-aldekoak, izan oi dira beti.

        Ta goazen orain euskeraren batasun-arlo oni buruz, guk degun iritzi apala laburki azaltzera.

        Batasun ortarako, zabu egin gabe, euskalki bi artu bear gipuzkela oñarritzat, derizkiogu: Gipuzkoakoa ta Lapurdikoa. Onelatsu zioten orain ogeita amabost urte Campion eta Brousain euskalzaiñak, Euskaltzandiaren agindu bat beteaz tajutu zuten Informe sobre unificación del Euskera'n. Lan artan eskatzen zioten itzez-itz Euskaltzaindiari erabaki zezala: unificar el euskera sobre la base del dialecto guipuzcaono o del Labortano, o de ambos previamente combinados.

        Ta oraindik orain, Gillaume Eppherre Zuberotar euskalzaiñak esaten zigun, aren iritzia ere berau zala: alegia, euskeraren batasuna Gipuzkoako ta Lapurdiko euskalkien gain egitea izango litzakela egokiena.

        Baña gure ustez, xede ontarako, Lapurdiko izkeraren ganetik Gipuzkoakoari eman bear zaio aurreratasun gutxi bat bederik.

        Zeatzago ta dotorexeago esango degu. Gure aburuz, oñarritzat gipuzkera artu bear da, ta giltzarritzat berriz lapurdiera. Ta gero osatu gure itz-etxea beste euskalkiez, batez ere Bizkai aldekoaren giartasunaz. Gañerakoz, batasun-lan guziak Euskaltzaindiak zuzendu bear lituzkela derizkiogu, ta Euskera, Herria, Gure Herria, Euzko-Gogoa, Zeruko Argia, Egan eta beste euskal-aldizkarien bidez batez ere, saiatu lan orietan.

        Baldin orain arte bezalako arrera ona aurrera ere gure Egan-i, euskal-irakurleek egiten ba-die, denbora asko baño len zertxobait saiatuko gera, bear-bada, Egan-en orrialdeetan lanbide ontan. Ez gaude beintzat asmoa galduta.

        Baña, Pierre Lafitte'k ederki dionez, arazo ontan emeki-emeki jokatu bear degu, ta ez eiaka ta lasterka. Ta iñor minberatu ta ilduratu gabe, gañera.

        Sarritan esan oi da euskera gaxo dagoala. Ta, zoritxarrez, egia da, iñolaz ere. Baña orregatik beragatik lan auetan zogi-zogi ta arduraz ibilli bearrean arkitzen gera. Zer gertatzen da gaur gaxo batzuekin, esate baterako, sendagilleak zer gaitz-mota duten asmatzen ez diotenekin? Eman lasai gaur sendagai bat eta biar bestea, ta, azkenean, zer-da-ta, lurpera. Bear bada sendagaien erruz, gañera. Ta gero miñbizia-edo zuala esan, eta kito. Ta barkatu, sendagille lagunok.

        Arraisku au bera daukugu euskera gaxoarekin ere.

        Gañontzean, eta euskeraren batasun-auzia alde utzirik, iñolaz ere, ta era bat esateko, euskerarekin egin bear deguna da, gure uste apalez beñepein, gauza zar eta eder, maite ta balio aundikoekin egiten deguna. Gaur, esate baterako, antziñako jauregiekin egiten dana ber-bera. Berritu ta osatu noski, baña gañera, jakiña eroso erabiltzeko gisan ipiñi. Nola, ordea? Beren lengo zurajea, arrilandu ta ormak begiramen aundi batez eta ozta alik gutxien ikutu ta aldaturik.

        Gure aburuz, eta bertso zar-jatorrak ederki diotenez:

                «...au konsiderauko balitz,

                balioko luke anitz,

                buru gogorrik ezpalitz. »

        Dana dala ta esanak esan, eta batasunarekin edo batasun gabe, gure gaurko eginbide larri ta buruena euskeraz itzegitea da noski. Euskalki batean edo bestean, ongi edo... txarto, baña euskeraz. Egungo egunean euskaldun izeneko asko dira beti euskera gora eta euskera beera, begiak zerurontz zuzendurik, beren itzaldi eta idazkietan ari diranak. Baña erderaz, au da, gazteleraz edo prantzieraz.

        Guziok ongi dakizutenez, euskaldun itzak, euskera duana, euskera dakiana, euskeraz egiten duana, esan nai du. Beraz, euskeraz itzegiten ez dakian euskalduna, ez da euskaldun egiazkoa. Orrelako euskalduna ez da euskaldun osoa, erdi-euskalduna baizik. Edo-eta obeto ta zeatzago esateko, orrelako euskalduna da... sasi euskalduna.

        Kutxa zar batetik, antziñako oroikarri maite batzuek atera, maiaren gañean ipiñi ta begiralditxo bat eman ondoren, atzera berriz, galtzeko bildurrez bezala, kutxara biurtzen dituan baten antxera, urtero donostiarrok euskal-artean jendearen aurrean ipintzen ditugu euskera ta Euskalerriko beste berezitasun batzuek. Lengo urteetan euskal-astea igaro orduko esan genezake ostera kutxan gorde egiten genituela bai euskera ta bai beste berezitasunak. Ea aurten gorde gabe, baizik agirian erabilliaz, jarraitzen degun, eta urte osoa igaro euskal-aste luze bat balitz bezala.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.