|
Itz Neurtuz
Aitorren izkuntz zarra
Andonegi'tar Xiriako
Aitorren izkuntz zarra
nai degu zabaldu,
Mundua'ren aurrean
gizonki azaldu.
Baldin gure zañetan
odolik badegu,
Euskaldunak euskeraz
itz egin bear degu.
Zein izkuntza ederra
euskera guria,
inun ez det arkitzen
beste bat obia.
Usai gozo dun izkuntz
txukun ta argia,
Biraurikan ez duen
Izketa garbia.
Ez daukagu euskera
lotsaz baztertzeko,
Ainbat gutxio berriz
oñazpiratzeko.
Jainkoak eman zigun
euskaldunentzako,
Bere lege santuak
ez dira ukatzeko.
Etsaiak aurka dabiltz
euskeraren gatik,
guztiz aspalditik.
Len, orain eta beti
Lurperatu nairikan
antzin-antziñatik,
Ez dute ori lortuko
iñongo aldetik.
Amatxok esan ziran
eriotz aurrian
«Agur semetxo laztan!
Zerura artian.
Euskeraz otoitz egin
nere lur gañian
Euskeraz nai det entzun
Zeruen erdian.»
¡Ama! erantzun nion
zure lur gañian
Belauniko jarrita
otoitz egitian.
Euskeraz egingo det
goiz ta arratsaldian,
Biok zaudetelako
nere biotzian.
Goratu dezagun ba
euskera laztana.
Gure asabagandik
ikasi genduna.
Berdingabeko izkuntza
maitatzen deguna.
Biotz naigabetua
sendatzen diguna.
Gora Euskera maite
zoragarriena,
Euskaldunen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
izkuntzik aurrena,
¡Gora ta gora beti!,
gora gure EUSKERA!
|
|