L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

Ezpaia

 

Arantzibia

 

Neugana zentozan,

Zetan ez nekian,

Zetan ez nekian

Baina ba-zentozan.

 

Zu izketan nirekin

Ta nik ezin egin,

—Biotza taupaka—,

Nik erantzun ezin.

 

Zure itz gorrizka areik

—Maitetasun itzak—,

Dardaiak biotzon,

Dardai baltzizkeak.

 

Kukua mutua

Mutua neguan;

Ni be bardin nintzan

An zure aurrean.

 

Zer zinostan, gazte?

Zu izketan, ni ixilik.

Geuk dakigu dana,

Geuk ta zugatz areik.

 

Ta aldendu zintzazan,

Aldendu agurka;

Ta urrindu ondoren,

Ni pozez barreka.

 

Zu niri begira,

— Biotzaren poza! —,

Ni zuri begira...

— Txoriak txioka! —.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.