L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

«Abe-Marikoa»

 

Egarin

 

Lander-tayua ar berri artan

ezin poztuz betartea,

igaz Bizkaian ondatutako

gudari abertzalea

Bidasoz-arontz doa yakin-min

nun darkikean pakea;

nun arki, etxa-lurrak galtzean

galdu zun bizibidea.

 

Zori oberik euskal-Aberri

gaixoak iritxi zezan,

Solluben, Lemonan naiz Artxandan

odol beroz yokatu zan,

Aro berri bat gerra-ondoren

elduko zalako pozan.

Ala bearrez, orra non doan

atzerri-bide nekezan.

 

Gazte gajoa: sendi gaberik,

erbesteko kale-zakur...

¿nora oake?, ¿non topa orain

erruki izpi baten ezur?

Piztientzako ez duk palta oi

nunbait ezur edo ezkur.

Bentzutuentzat, etsi zak beingoz,

ez arrazoi ta ez agur.

 

Begi lausoak ezker-eskubi

zabaldu ala iñoizka,

basetxe ederrik patxara osoz

noranai nabari zaizka,

baso artetik arpegi txuriz

poz ta zorion gañezka...

¡Aren paketsu nai zituzkean

Bizkai-baserri ta irixka!

 

Ogibiderik idoroko ote

aietakotxen batean,

begiluzeka bear min ortan

ziyoala iñularrean,

neska gazte bat artaldeakin

dakus etxera-bidean.

Arenganatuz urrats orronak,

urbildu zitzaionean,

 

—«Arratsaldeon deizula Yaunak,

(agurra zion zuzendu).

Auña-mendiko alaba ori,

arrotz ontaz biozmindu.

Baserri-lanik morroi batentzat

lurron yakingo ba'zendu,

eskar obean agian biar elkar

elkar oroituko gendu».

 

Beste gerrate sor-berri baten

nasteborraste ituna

adiraz zion topa-lagunak

—«Zeuk antz-damakezu, Yauna,

artzai nabillen alaba onek

norbaiten utsa dudana.

Anai bakarra Prantzian-gora

gudara dut eramana.

 

«Aberriaren alde gudari

anaia an dudan bitarte,

arko zinduzket artzaintzarako

gurean aretxen orde.

Laztan nindula yuterakoan

«arrebatxo, aurki arte»

esanda alde zan baña. Gaurgero

luzaro gabe datorke.»

 

             Gudariak:

— «Entzun deizula Yainko onak! Baño

bildur dizut okerrena.

Zurea letxe gudaritzara

yun yatan anai zarrena,

etxea ta ama nire zainpean

utzirik, Bizkai-barrena.

Zai gengozkion noiz itzuliko...

Gero yakin genuena:

illa zala ura. Ta aren ordean

neu dei ninduten urrena.

 

Aldegitean amari bai nik:

«laister natzaizu itzuliko».

Baña gajoak, bizirik ba'dut,

eman bide-du bost malko,

biotzak gauez dasaionetan

ni ere ez naula ikusiko.

¡Ene Bizkaiko egun ederrak,

berriz zakuskedaneko!»...

 

Izu-ikarak kukildu nunbait

nexka. Oargabekiro

bizkaitarraren beso-sorbaldan

buru etzan zun aunaro;

ta itzokin, noizbait, ixilla eten

—«Anai bakarra iltze ezkero,

¿nortxok zainduko ¡ene! ginduzke

ni ta «Intzagarai» gero?»...

 

«Intzagarai»ri beira sor ta lor

gel ziran nexka-mutillak.

Illunak zeukan. ¿Ez ote ere

zorigaitzaren urbillak?...

Laborripean bi momi zuti

zirauten gazte zurbillak.

Arrats illuna yabetu zala

dei zun artan gau-ezkillak.

 

             Gudariak:

—«Ezbearren bat ba'dakarkigu

gauak bere magalean,

Yesurengana begiak yasoz

itxaroz egon gaitean.

Izarñoren bat ez da faltako

fededunon zerupean...

¡Zorioneko, otoitz egiten

dakiana atsekabean!»

 

«Ai-Marikoa» dulun'ka ari zun

elizatxo urrutiak.

Barruratuta zitun orduko

arratsak bordan ardiak.

Ta asierako larrean tinko,

oi diran Agur-Mariak

otoitz esaten, itzaldu ziran

naigabe-gaupean biak...

 

1940

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.