Itz Neurtuz
Jaupalgo-lili
Ilaunbe
Ekaldetik udalen,
jantziak argi-izpiz blei-blei;
lorak lirain baratzen;
muño, zelaiak, lili eztei.
Lili-ikusmin naiez il
baratz aldera naiz irten;
nonai eder dut bipil;
usai biguna bilalden.
Lenen, bidertz-edergalu
larros mardulak, ugari;
arpegi gorri sugartsu,
ene begi-betegarri.
Urrera naiz maltzurka
ta... txart... ebaki txurtena;
t'otartxoan artuta
ba'noa baratz aurrera.
Aurki, aruntxeago
bidetik zerbait urrun,
usai gozoen ao,
garbitasunaren lurrun,
Zitori-landa zuri,
aidean elurrantz tente...
Ausi det aiduruki
t'otartxo zitoriz bete.
Oino, begi-ikusgarri,
baratza apain beste lorez...
baña, au bai negargarri...,
otartxoan lekurik ez
Zergatik dagik negar,
ene biotz saminbera?
Beste lore dut bear zitori:
zitori maspil batera.
Zure lili, biotza
ezta arkitzen baratz ontan;
(maiz izan oi da izotza)
baizik gogo-alorretan.
Atoz ara nerekin...
Ikus sail oro beteak
ia geiago ezin...
Zabaltzer daude besteak.
Goititar dabil ori,
Jesu'k berak ekarria;
benetan lili jori...
bere izena: «Jauparia».
Larros mardulen eran
maitasuna du gorritzat;
ta bere gogo-bera,
zitori-antzo, zuritzat.
Azi oso ugaria,
berez lili ernebera;
jarraiki azten dira:
egunero amarreunka.
Begira iru begimin,
usaitsu, oraintxe erneak:
Ildebontsa, Augustin, Lin,
iru jaupari gazteak.
Lili mardul, bikañak...
Nekalditarrenak dira...
gurutz-itzalpen aziak;
kioa dute zabal berria.
Bai irukoitz zoragarri...!
non ote olako bipil?
Ez lurren edergarri...
Gotzonei zaie txorabil...
Deusto'n 26-III-47
|