Olerti
Markiegi'ren oroimenez
Iakakortajarena Txomin
Yesu'ren antz-aldatze egunakin,
Ire Yaunaren antzera,
Soiña emen utziz, gogoz igan aiz
Peli, antz-berri artzera
Yainkoa baitan, aren argitan Aingeruekin batera
Betiraundeko zorionean
Bizi berri bat astera.
Gure biotzak negar zotinka
Ain intzan maite-maitea
Neke bait-zaiguk ain lagun ona
Emen betiko galtzea.
Anitx geniken itxaro igandik
Ain intzan eta gaztea
Yaunak eskein dik emen ez uken
Zorionaren asea.
Ikus dizkiat baserritarrak...
Aien aurpegi goibela:
Muño barnetan burua makur
Eskuan estu tzapela
Eliz barneko aulki bezela
Atxur kirtena dutela
Semerik onen-onentzat noski
Peli i oroitu autela.
Ikus dizkiat lagun kutuna
Egiz ala irudimenez?
Ire sorterri-arrantzaleak
Kai eta itxaso barrenez,
Aurrik maitena, i noski, errian
Guztien seme aizenez,
Arraunak goi goi, malko samin bat
Ixurtzen ire omenez.
Guztiok iakin i izan aizela
Gogor uiñak yo aun aitza
Erautsi beltzak baso barnean
Iñarrosi aun artaitza.
Zalantzik gabe yasan bait-duk ik
Berdiñik ez dun ekaitza
Euzkadi'k noizpait ospaturen dik
Iru anaien garaitza.
Yel izan baituk, Peli maitea
ire biotz bidargia
Ikurritz ori aldezte arren
eman duk deken guztia.
Xamur izan duk zeruan noski
anaien goi abegia
Markiegi-tar sendiaz ez duk
Aztuko iñoiz aberria
Yel alde oro eskeintzearren
Yesukisto'ren bidali
Nausi onaren mastia zaitzen
Bizia bait-zaik itzali.
Ainbat malko min ik txuka dituk
Ireak beti estali;
Ire Yaunari eskein dizkiok
Bai ainbat ixil-igali.
Yel alde oro yokatze arren
Maite izan duk aberria
Ainbat euskaldun seme zintzoen
Odola gorriz onetsia
Or ba; maite dun biotzarentzat
Gogorra duk atzerria
Amar urtez ik aberritik at
Yan bait-duk negar-ogia.
Yel aldezteko maite izan duk ik
Biotz biotzez euskera
Zeru goinera yoan aiz naski
Andik obeki zaintzera;
Ire anai on Ariztimuño
Lekuona, Sabin bera
Mendikute ta Iturrikastillo
Ainbat Yelkide artera.
Euskera goxoz abestutzeko
Peli gaur ire izena
Bear genikek yoan zaizkigun
Olerkarien almena.
Yel alde danak yoan ituken
Emen geldi duk aulena.
Ele maitean ar zak biotzez
Euzkotar danon omena.
Argentina'n
|