Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Aurraitz'en olerkiak—

 

Baitegiko-gaua

 

Aurraitz

 

                                (Dedu-aipua)

 

Baitegiko ormatzarrak gau baltzean izerditan otz,

zazpi burdin-atez-barru bost milla abertzale mingots;

illerri zirudin negu gogor-erdian izotz;

bizkar errugeetan baitegi-zaien zigorrak zorrotz.

 

Gabaren sakon itzalean isil isilik dana,

gorrotoaz lagun dabil erio ara ta ona.

Neke gogorren artean zaurituta osasuna;

Abertzale izatea bakar, etsaientzat ogena.

 

Otoian amildurik, bee gogorrean, lorik ezin,

berein eriopetu artega ordu latzaren zain.

Euren biziak gaizkatzeko ezin ezertxu egin:

Errurik ez, aldezkari barik il bearra dute min.

 

Zaien oskiak noizpenka mintzen dute isila «kriz-kraz».

Ziega askoetatik iges, gau-bide illunetaz,

azken oldozkunak etxerantz larri-larri doaz:

«Amatxu... aita, enpaiduak...eztakiten ezer nitaz».

 

Gogorregia zan neke ua negarrez arintzeko;

txede baten kemenean gogoen indarra tinko;

burruka gogorrez giroturik egozan orduko:

etxe ta aberriaren zoritxarra biotz-zimiko.

 

Zemailari ta itzal gauerdia biotzen ganera,

atsekabez ta urduri ioiazan orduak aurrera;

orenaren dangadak samin gogo-zaurietara.

Baitegi-zaiñen dei ankerrak laister elduko dira.

 

Arnas-ots luzeak irtetzen dute bularretatik,

«Dan-dan»...Ots itun bi yaus dira urreko eleiz-torretik.

Ua zan sastakadea isillaren sakon barrenetik!

Munduak eztu izan iñoiz alako lipar larririk.

 

Bi ta erdiak...Biotz taupadak entzuten dira soil.

Erio, orduaren zain baituen artean dabil...

Etsaiaren iskillu zorrotzak atzetatik urbil.

Baitegi-zaña asi da ara onaka bildurti, zurbil.

 

Sarguko ateetan giltz-otsak eriotz iragarle;

ogeitamar iskilludun sar dira arroputz bat iaurle;

iskillazkarrez zokondo guziak bildur-irule;

den-denak, etsaiak ordaindurik, oldezko eraille.

 

Gelarik gela asi dira deika izen pilla eskuan:

Urleia emen, Zendia an, Berendia andikoan...

Otso gaiztoak bildots-billa, gorrotoa kolkoan.

Bultza-bultzaka daramazkite izkilluen erdian.

 

Azken agurra egin die lagunei biotzez,

idazki, itz ta besarkadak etxekoentzat samiñez;

Abertzale kementsuak zirala, beste errurik ez;

buru-makur dioaz, biotza maitasun uts-utsez.

 

Illaurreko gela itzalean sartu dituzte danak.

Bestalerako gertatzen diardue euren gogoak.

Atitortu dira guztiak. Ene! Zelango aitortzak!

Ez dira ilteko bildur. Yauretxe dituzte biotzak.

 

Eldu da odolezko goizalde itun-negartia.

Adorez dioaz dan-danak; ur dakuste saria.

Euzko mintzura aaltsuak zeartu dute baitegia:

«Gora Euzkadi Azkatu-ta!!! ta, Gora gure Erria!!!

 

Etsaien gorroto ankerra piztu zan bereala,

yibitotsean asi ziran guztiai emon-ala:

besoak apurtu... batzuk oinpe il bear... Ua Itzala!

Asetu zuten apur bat euren gorroto zitala.

 

Abere antzo daramazkite belbil ertsi batean,

oin ta eskuak loturik, mendi oste batera ilten.

Espa txikienik eztu bidean batek be egiten;

gogoaren sakonean egozan danak oldozten.

 

Gerotxoago kanta aberkoi bat erdi apurtu-ta,

samurki eldu zan illaurreko isillari igesi-ta:

Aberriaren zotiñak opagaiak oguzi-ta;

neke-oro zebiltzan gure Erri zear alkartu-ta.

 

Etsaiaren iskillu-aurrean bildur gabe dagoz...

«biotzez barkatzen dizutegu» esan zien gogoz.

Iskillazkarrak ustu ditu berun guziak beingoz.

Aberri apurtuan, elurtzan aratin eun illotz.

 

Edur-zuri gaiñean, gorri Euzko-odol orbangea...

Itsasoa orroaka asi zan, zemai asarrea.

Odein pitzatik begira zegon illargi betea

erailtza izugarrienaren salatari ikuslea.

 

Minbera agertu zan eguna baitegiko leiora.

Kate-artean biotz-mintzen ari zan latzikara.

Goaitariak terreapenak pozturik, ostera,

biotzgabe ataldean kantari, irri eta algara.

 

Goizaldeko itzal ezkutuan españarren gorrotok,

berein euzkotar il zitun samiñez utzirik denok.

Arrezkero ez du gure errian pozkidarik iñork:

kate ta oñaze artean gabiltz abetzaleok.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.