Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Etxaniz'tar Nemesi'ren olerkiak—

 

Euria

 

Nemesio Etxaniz

 

Aterkia tellatu,

euritan ba-noa;

oñak lurrean, goian

amesen ur-loa.

Aterkiz yasango det

euri-erasoa;

gogoak ezin uxa

barneko lañoa.

 

Zeru-sapaian milla

txulo sortu dira;

andik millaka ari

datoz lur bustira.

Aterpe au kaiola

da nere begira;

burni-ari bustiak

nere jira-bira.

 

Ala noa bizitzan

loturaz betea,

biotzaren lokarri

gurari-katea.

Nai ta ezin zabaldu

amesen atea;

nere baitan bai-dizut

gogo-espetxea.

 

Eguzkiak urra du

zeruko goibela.

Aterkia batuta

argi det txapela.

Gora igesi doakit

bulkoen txanela.

Ames egin det berriz

nere esku naizela!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.