Olerti / Etxaniz'tar Nemesi'ren olerkiak
Bide ertzeko belarra
Nemesio Etxaniz
(Dedu aipua)
Bidean ninjoala ikusi aut.
Ez iñudan gogoan:
aldapan gora nentorrela,
albora begira nian.
An engoan,
bide-ertzeko belar bakan,
madarikapen baten mendean,
lur zapaldu-elkorrean,
autsez zikindua.
Nork dik ire oroitzik?
Bidean dijoazenak
ez ditek ire errukirik:
ezpaiditek aintzakotzat
ire bizi erkin ori.
Amaika aldiz nerau ere,
igaro izan nauk albotik:
baña gaur arte, ez nauk oartu
ire etxe-aurretik
nenbillenik.
Larre onetako ardiak,
ez au bazkatu nai.
Ba-dik oberik mendian,
ziripurdika ardi ta artzai,
dijoazenean alai!
Ijito-asto ezur-utsen bat,
ba-ditekek ire gose:
baña ura ere, ire bizia
urratzeke, ezin dek ase.
Lore-biltzallearen esku-ordez,
erruki-gabeko gurpil batek
zapalduko au destañez...
Etxerakoan, biotz-ondoa,
astun nian ire miñez.
Nere erri gaxoa!
Belar bakan-zikiñak,
ba-dik ire antza.
Zapaldu induten su ta gar,
zikin aute gezur d'abar.
Arrazkero guk zenbat dantza!
Noan etxera! Illunak
mendi guzia, arantza!
|