Idazti berriak
Aldizkariak
EGAN. 1 zemb. Ilbeltz-Epailla 1954. Antonio Arrue: «Juan Bautista Aguirre». Artetxe'tar Joxe, «Bidez Bide». Tagore-Lagun: «Kartero gaiztoa. Odei ta uin. Deia. Nausitasun. Gizontxo. Txanpaka-lore». Euskeraz soilki idatzia, poliki datorkigu EGAN'en zenbaki au. Arrue iaunak Asteasu'ko Agirre izlariaren lana aztertzen digu Euskeltzaindiko 4'gn. solas-aldian. Izkera errexa ta ugaria Arruerena; itzaldi xarmant eta egoki gatzozpindua. Agirrerren irudia ta lanak ere poliki mugatuta datozkigu. Asteasuko apaizaren liburuak zearo akitu ziran aspaldi. Ondo egingo luke Arrue iaunak izlari ospatsu aren itzaldi bikañenak liburu berri batean bilduta emango balitu. Euskera maite dugunok esker-onena zor izango genioke. Artetxe'k iru olerkariren antzirudiak damazkigu, Elzo, Lizardi ta Jauregi'renak. Itzulariak zintzoki ta txukunki iantzi ditu erdel-idazlearen lan piñak. Nere ustez Lizardi'ri neurkoi baiño egokiago datorkio doi izenondoa, Olerkari Doia (Axular'ek ere badarabil doia izenondo bezela). Kulpituari arratza ere esaten diote Bizkaian, kupel itxura artu diolako erriak nunbait: «gure abadia arratzean arrantzaka». Tagore'ren arima xaloa ezin obeki euskerara digu Lagun'ek sei olerkitxo auetan. Aurtxoaren begi xeruak ederki datozkio gure izkerari. Ederki EGAN! Euskeraren onerako darabilkizun asmo berriak len-bait-len aragituko al dituzu, lengoei beste iru egatxo geitzeko. Aisago ibiliko zera.
LUBERRI (Lugin-aldizkaria). I'go urtea. Urrilla 1954. Donostia. Arkibidea: «Gure Asmoa».«Lurrari ongarria burubidez eta jakiñean eman». «Iru baserritarrekin izketan». «Zure olluakiñ, zer? Irabazi? Galdu?». «Aita Santua gizadiaren argi». «Zuk au jakin bear dezu». Ondoko idazlanak erderaz. Goraipagarria benetan «Euskalerriaren Adizkideak»en asmoa aldizkari au sortzean. Euskal-nekazariak bertanbera utzita geneuzkan aspalditik beren lanbidean iñolako laguntasunik emateke. Apain aski datorkigu aldizkaritxo au, tankeraz ta izkeraz. Ageri du euskal-sailla ez dagola nornairen eskuetan, norbaiten ardurapean baizik. Emetixik antz ematen diogu idazle azkar orri. Bizi luze bat opa diogu «Luberri»ri euskera ta nekazari maiteen onerako.
BOLETIN de la R.S.V. de A.P. 1° Ingurraztia 1954 Donostia. Aldizkari au erderaz dator, beraz gure arlotik landa. Ala ere irakurleek arkituko ditute euskerari urbiletik datxizkion gaiak Karl Bouda ta beste idazle batzuen lanetan. Luis Mitxelenak XVII'gn mendeko bizkaierazko dotriña zar baten textua damakigu linguisten ikaspiderako: mende artako apaiz alper-zuriren batek idatzia ematen du. Egokiak gaiñera dokumentu auek, Euskeraren Edestirako; alper zenbaitek izkera nola lardaxkatu ziguten ikasteko.
EUZKO-DEIA, Azil Gabonilleko zenbakiak Mexiko 1954. Tankera berriz datorkigu aldizkari au. Geroago ta euskera geiago dakar bere orrialde txukunetan.
BOLETIN del Ins. Americano de E.V. Urrilla-Lotazilla 1954 Buenos Aires. Gure lankide Garriga'tar Gabin ederki ari zaigu aldizkari ontan; gero ta euskera geiago sartzen. Irakurgarriak urrengo aren euskal idazlanak: «1854'gko urtea, euskeraren edestian' 'eta 1596'gko atsotitzen inguruan egiten ari dan azalpena. Eneko idazle argiaren idazlana ere iakingarria da.
URRUNDIK Euskal-Folklore Agerraldia. Txukunki irarria, euskeraz ere olerki ta lantxo ernegarriak dakarzki, Buenos-Aires'ko antzoki batean egin euskal-jai baiean egitaraua baizik ez izan. Zidorra ta beste batzuen baten egitaraua baizik ez izan. Zidora Buenos Airesko Euzko-Ekintzari.
ELGAR. Lotazil-Ilbeltza 1954-55. Aldizkari ontan ere euskerari ateak zabaltzen ari dira. «Lu pour vous» urrengo au irakurri dugu: «Euzko-Gogoa» de Guatemala. De très belles poésies, des études... dans un basque trés pur, etc. peut-étre un peu difficile». Ez ainbeste, Txefa; baliteke «Mendian» zer den ez dakitenentzat. Guk eta gure irakurleek aspaldi ikasi genun hori eta aisa gure aldizkaria irakurtzen dute eta ez dute ain «pur» ez eta ain dificila arkitzen. Dena den milesker zuri, Legarralde, egin diguzun aipamenagatik. Poliki dator zuen aldizkaritxoa eta atseginez irakurtzen dugu hemen gaindi.
EUZKO-DEYA.Azil eta Gabonilleko zenbakiak Paris 1954. Txintxo ari zaigu «Gazteiztarra» aldizkari onen «Euskal-Orriya»n lan sakon eta inguru-mari guztietako berriak ereiten. Zorionak eta aurrera.
GURE HERRIA 1954'eko BURUIL-Urrieta. Bayona Aurkibidea (euskerazkoak): Tauer, «Euskeraren alde». Agerre, «Euskualdunen hilerriak». XXX, «Dios te Salbe». Berrizarte (Leon apaiza) «Alegia deus ez». Azkaindarra (Elissalde) «Hirur Churio». Aipatu idazlan guziak biziki atsegiñak. Eztitan irakurri dugu batik bat «Dios te salbe» idazlan xoragarria. Pozik ikusten dugu berriz ere Aita Donostia bildu duzutela eta atsegiñez iaso ditugu haren musika berriak. Luzaroko izanen al da.
ZERUKO ARGIA, Urril, Azil eta Abenduko zenbakiak. 1954 Iruñe (Naparroa). Gogoz ari zaizkigu Aita kaputxinoak ixillaldi luze baten ondoren, euskeraren bidez zeruko argia zabaltzen. Berriz ere antxen ikusi ditugu antxiñako idazle zenbait len bezin gazte ta emankor: Jeuregi, Urtsuya. Nik uste Aita Donosti ere an ariko dala bere musika aderrekin, guk ezpaitugu Zeruko Argiaren musikarik iasotzen. Antxen ikusi dugu Intza Aita ere Iruñen izan dala. Ainbeste berri pozgarri iakin ditugu aldizkari onen bitartez. Gure atsegiñak zuentzat, eta luzaro iraungo al du zuen aldizkari politak geroazo ta bizkorrago ta mardulago. Bakoitza geure arloan beti euskeraren alde.
ANAITASUNA.Azilla 1954 Tolosa'n. Beti bezelako irakurgarri datorkigu aldizkaritxo au euskera goxoenean idatzita.
ARANTZAZU Azilla 1954 Oñate. Bi idazlan besterik ez ditugu aipatu nai aldizkari ontan, biak bikañak «Begion Lore» Gandiagaren olerkia eta P. Rezola'ren «Sortzez Garbia Euskalerrian». Beste idazlan guztiak, erderaz, gure arlotik landa dabiltz.
Oar! Utsune askotxo izango dira eman dugun aldizkari zerrendan. Gutxi batzu besterik ez dituzu iasotzen zuzenean, aldizkarikoek bialduta alegia, besteak adiskideen bitartez iasotzen ditugu. Beraz ez da arrigarri utsuneak izatea. Aldizkari egilleak: lagunduko al diguzute utsuneak betetzen? Bai... Igorri izkiguzute zuzenean beraz. Guk geuria bialiko dizutegu ordañez.
|