Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti berriak—

 

Arantzazuko Amari poz-jarioak

 

A.

 

Etxaniztar Nemesi. — ARANTZAZUKO AMARI POZ-JARIOAK. Donosti A.'ren eresia. Zarautz 1954.

 

Egilleak biali digu apainki irarritako laurki au: Gaiñean Arantzazukoaren irudia ageri da arantzez eta bildots txuriz inguratua. Laurkiaren beste iru alderdiak ere elorriz iosita daude. Ederki antolatutako irudi orren erdia Etxaniz'ek Arantzazuko Amari abestu poz-jarioak datoz.

        Euskalerriko olerkari ta bertsolariak gutxitan ibilli zaizkigu pozjarioka, erdalerrietakoak ordea, poz-jario gogorrak izan dira; Amabirgiña ta santu guztien ohoretan idatzi oi zituten poz-jarioak. Katalunyan ere ortarako joera aundia izan dute, an ordea, olerkari garaiek ere orta ari izan ziran. Ezagunak dira «Goigs a la Mare de Deu de Nuria» Verdaguer'ek eman zitunak. Geienetan gozo oiek, xalo ta apalak izan oi dira katalandarren artean ere, Verdaguer'enak ordea, olerkari garaiaren ikutua dute. Ez zitekean bestera izan ere.

        Gure artean ez nun poz-jariorik ezagutzen. Iñoiz txikitan San Antonio'ren omenez erderaz nere errian kantatzen zitutenak entzunik nago ala ere. Beraz Etxaniz'tar Nemesi olerkari aipatua asi zaigu lenengo poz-jarioka. Amillaitz'ek badu antze, badu idurimen, badu jario. Baiñan poz-jario oietan elkorregi deritzat. Arantzazuko gertari eta edestiari lotuegi dabilkigu. Asketxoago bear zukean idurimenari zabalune geiago emanaz. Gure erriari ere atsegin zaizkio irudimenaren ateraldiak, antzetsuki ta egoki antolaturik daudenean batez ere. Ala ere euskera txukun eta argia darabil eta gure errian atsegiñak eginzo ditute poz-jario auek. Euskalerriko ia Andre Mari guztiak urrez ta arri dirdaitsuz koroatu dizkiguten garai ontan orra olerkarientzat ioko polita; Amatxo guzti oriei pozjarioak egin euskeraz.

        Aita Donostiak eresi politez iantzi ditu; zahar-kutsua ta berri-kutsua elkartu ditu bere musika xotillean, berak dakian antze ta trebetasunez.

        Gure atsegiñak Etxaniz eta Donostirentzat. Erriak ikas bitza poz-jario eztiok.

                Argatik gaude kantari

                Arantzazuko Amari.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.