Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera / Euskerari nola eutsi—

 

...Euskera urkatzen!

 

I'tar A.

 

Idaz-buru onek bi itz guren bear zitukean aitzinean; eliz ama. Lotsatu egin naiz ordea, idaz-lan ontan itz ain gurenok elatz aundiz ezartzen, darraizkion ez ain gurenen aitzindari. Lotsatu eta beldurtu, irakurle, elizari beti arrika ari naizela esan ez dezaten.

        Eliz Ama begikoen bear litzaiguke, maiteen. Baiñan Ama amorde gaizto billakaturik ikustean, neke da egizko amari bezelako maitasun aratz eta semekoia erakustea. Eta egia esan, egun gure Bizkai ederretik iaso ditudan berri samiñak ez dira bat ere eliz-ama deunarekiko maitasun itsua pizkortzekoak, ez alaiainkoa. Eta berriok, egi-egiak dira. Ondoren iarriko ditugunetan ez dago gezurraren itzalik ere, ezta elizarekiko errakuntzarik, gorrotorik. Eliz-seme baten biotz samindu eta zaurituak darizkion itz garratzak dira, baiña benetakoak, zintzoak, ziñak. Bestela ez genitun aipatu ere egingo emen.

        «Euskerari nola eutsi» gure txoko berri ontan ipintzen ditut. «Euskera nola ondatu» sail berri bat sortu bear genukean bidez. Baiña sarritxo esan dut gure aberri-izkera ondatzeko darabilzkiten bideak, iasotzeko ere erabil ditezkela, itxulasturik, aldaturik, atzekuz-aurrera apiñirik, erdera dabillen lekuan euskera ezarririk. Orra zergatik dioan sail ontan.

        Ondo dakit batek baiño geiagok sostean iaurtiko didatela: «ene gizona; nork egin du apaiz eta lekaideek baiño lan geiago euskeraren alde? Beraz; nork Elizak baiño geiago iaso du euskera?» Bi galde oien arteko lokarria, gaizki dago. Apaiz batzu eta lekaide batzuen lanek ez dezakete eliza, eliza dan ber, zuritu edo beztu. Apaizez landa baditu elizak gotzai, kardinal ta Eliz-purua: oiek osotzen dute Eliz Ama, kristau-erri xea eliz-lege ta aginduen arauz iaurri ta zeruko larre goxoetara eramateko.

        Esan bearrik ez eliz-legedia zuurra, iakintsua danik. Ius-kanoniku orren aginduak erabat betetzen ote dira Euskalerrian? Erdizka ere betetzen ote dira gero? Iñoiz bete ote dira?

        Zoritxarrean sortu zan Euskalerri elizaren alaba oparoena izateko. Zein errik eman ote dizkio ainbeste mixiolari, lekaide, apaiz eta seme zintzo? Eta gureak baiño, zein izkera ta erri erabilli ote ditu Elizak erdeñatuagorik, ostikopetuagorik, lekaretxe, ikastetxe ta seminarioetan?

        Gaurko txosten ikaragarria eliztar zintzoenaren biotzak erabat laztekoa da. Erne ordea: ez naiz ari eta ez gera ari politikak eraginda aipatu txostena argitaratzekoan, ez orixe. Euskera ez da iñoiz politika izan: iainkoak emanak eta egiñak ez dira iñoiz politika izan eta izango. Euskeraren maitasunak eraman gaitu egi oiek billuizgorri, iñolako estalki gabe ialkitzera.

        Askotxok gure aldizkaria ur-ardo txepel nai lukete; «oiuka euskerarik ez dala salbatzen» idatzi digu batek. Baiña euskeraren bizitza iokoan dagonean ez dago ur-ardorik, gure aldizkariaren io-muga euskeraren osasuna ta bizitza bait dira. Ez gera jaio euskera ito nai digutenei loxintzak egiteko. Euskeraren itotzalleak ezker-eskubi astintzeko baizik.

        Munduak entzungo al du Bizkai saminduak darion oiu latz au; entzungo al du urkabetik zintzilik daukaten gure aberri-izkeraren erio-asperen au.

 

* * *

 

        ...Baña mingarriagorik eta askoz kaltegarriagorik badago, neure ustez eta erriaren ustez, ba erriak be aitu ta ikusten dau. «Elizia, euskeraren ererio ta ondatzalle lenen: eliz-bizitzatik iaurtitzeko alegin otz ta motzak egiten. Gotzañak erbestekuak ez-eze maketuak, batez be guria. Gure erki ta «goterkia» machote ei dira. Agaitik alako jaurlari ta gotzaña. Oneik ez aitu ez maite gaituez. Ez deuskue ez aita ez ama biotzik; arako Salomonen auziko ama etzanari iñoren semia iltziak ez eutsen miñik egiten. Ez oneiri be gure euzkeriaren eriotziak. Eurak aituten eztabena, eurena ez dana ta orma ta esi antzera beste erri ta enda egiten gaituana, eskubidebako biurrikeri, atzerapen ta goituka menperatu biar dan lur erizten yake, ta aurretik kendu ta lurperatu gura dabe, eurenez ta agintarien aginduz, goi-goitik. Erbestaldian nengoanean lekaide batek, ango jaupari askoren aurrean auxe esan eustan: «Cuando acabarán ustedes los vascos de enterrar su vascuence por la unidad de España!» Erri-agintariak onetzaz egin dabena badakizu.

        Eliz-agintariak, dirudinez, gu kistartutia baiño lenagoko dabe euzkal-izatia kentzea. Ta gaur euskal-izatearen agiriko ezaugarri bakarra euzkeria dan ezkero, auxe iltia. Jaupalburu guztiak, erri azitxuetako txaunburu guztiak, erri txikietako asko —ta laster danak—, ta erri azietako txaunburu-lagun asko, erbestezale ta euzko-areriuak dira ta arein asmoa ta lana azerikeriz, satorkeriz, ezetariko begirapen ta lotsa barik euzkera elizkizunetatik baztertutia da. Alperrik da onetzaz ezer gomutarazotia: «len au olan egiten zan» ta abar. Sor, gor eta gogor edo jaramonik bez ta aurrera, edo bestela zematu erri agintariengana auzia eruango dabela esanaz.

        Kistar-ikasbideatzaz izan zan goterki-batzar batean Bilbao'ko Nikola Deuneko Kistar-ikasbide artezkari Jesús González'ek agertu eutsen lan baten, euzkera egiten zan errietan euzkeraz irakatsi biar zala esan ei eban. Baña lan ori baztertu eben eta gaur euzkeldun erri aundietan (Lekeitio, Durango, Gernika, Bermeo, Ondarroa, Amorebieta, Markina) ta baserri askotan, erderaz artzen da kistar-ikasbidea. Urteroko txapelketara erderazkuak baiño ez dira agertzen (igaz Mungiakua txapeldun, erderaz) ta euzkerazko «emperador eta emperatrizik» ez dago.

        «Errietako gotzaiñ-ikerraldian, baserri azitxu baten, kistar-ikasbide itaunketa asi aurretik gotzañaki esan eutsanean txaunburuak «Emen euzkeraz dakie», sakristian geratu zan, ta gure arerio itsua dan Aurtenetxe idazkariaren eskuetan itxi eban arazo ori. Au, beragaz onetan ebillan txaunburu-lagunari ao betean esaten asi yakon: «Euzkerazko kistar-ikasbidea gatxa da umientzat». Erantzuna «Askoz gatxagua erderazkua. Euzkerazkoaren itz guztiak irakurriaz edo entzunaz beste barik aituten dabez. Erderazkua ez. Itandu «examen de conciencia es hacer las diligencias conducentes...» zer esan nai daben. Gauza ondo egitekotan, etxean eta kalean euzkera egiten dan errietan, ikastolan eta elizan euzkeraz ikasi biar litzake kistar ikasbidea. Irakasliak be euskaldunak balitzakez umiak ariñago ta obeto ikasiko leukie."        Jazoera au zabaldu edo zan eta ixilleko orri batzuk be ibilli edo ziran azpitik. Orretzaz «Boletin Oficial»en gotzañak «que los menosprecia» idatzi eban. Eta olan doiaz gauzak aurrera.

        «Erriak, or emen, onetara aretara batasun eta eralben barik aurka egiten dau: euzkeraz erantzun edo abestu, erderaz dabiltzanian; urten elizatik, juan ez: «urkatu gura gaituan Elizari txakur txikirik bez», eliz-batzarretan sartu ez edo urten ta abar. Baña ez aldraka ta osuan. Batzuk baiño ez. Ori askok batera, toki guztietan, eraz ta zuzenduta egingo baleukie... baña ez da errez. Ganera edozelako bizibidietarako eliz-garbitasunak eskatuten dabez ta orra eliz gizonakaz ze ikusia ta...

        «Jaupariak errietan euzkera irakatsi biar leukiela esaten zenduen zuen aldizkingian. Bai eta zenbatek poz-pozik artuko leukie arazo ori. Baña ez dakit iñor orretan asiko danik, erri txikietan beintzat. Bat edo besteri beren etxian bai, baña euzkera irakasten dabillela esan barik. Bestela laster izango leukie andik edo emetik beaztopa ta burukomiña, susmo txarrez be.

        «Umiei kistar-ikasbidea irakasten diarduenak be, lan neketsua dauke. Erri ikastoletan erderaz irakasten dautse Eliz-ikasbidera datozeneko nekatuta dagoz ta luzaro be ezin euki, alperrekua izango litzateke-ta. Bigarrenez eta beste kistar-ikasbide bat ikastia neketsu egiten yake ta naiago ez ta «zetako bi?» ta «ume koitaduak» eta esaten dabe gurasoak be. Guraso ustelak, jakiña. Baña gaur umerik geienak aldatzbera azten dabez, alper, aukeraz bigunegi. Badira orraitiño, erderaz irakasten dan errietan etxean euzkeraz irakasten deutsenak. Alan da guzti be, badira euzkeraz ondo dakien umiak, eta artuko baleukiez, urteroko Bilbo'ko txapelketara aurkeztu leikezanak. Baña goterkian ez dabe euzkeldun «emperador eta emperatriz'ik» nai, Aberribatasuna ukatutzia litzake, edo beste aberri baten agerpena.

        «Goterki agintariak (erri-agintarien ariora jokatuaz) erdera utsez irakastia, nai dabe Eliza ta ikastola batera ioan daitezan... baña erderaz. Ikastolan erderaz ba'da elizak euzkeraz gatx dabela ta eziñezkoa. Jaupari alperrak eta... errezago dabe; nekatu biarrik bez, ta olako jauparientzat dira agintaritzak eta lemak al dan bestean eta laster danean. Euzkeraz irakatsi dan errietan (Gernika'ko errietan edo) gotzañak berak esan ei dautse erderaz irakasteko. Agindu ez baña. Beintzat beste erri batzuetan ez da orixe esaten be asartu.

        «Badakit «Kistar-ikasbidea Bizkai'ko euzkeldun errietan» izeneko idaztiño bat norbaitek, argitalduteko asmoz, aspalditxuon eskuartean darabillela. Euzkeraz kistar-irakaskintza eratuteko bidiak eta ereduak ditu ta urte-aroa (cursoa) lau bost jaien orpoetan darabillena: Umien eguna (Gabonak), Amaren eguna (Garbikundez), Aratustiak, Zelai-eguna, Txapelketa, Mendi-eguna. Jai bakoitzerako euzkel-abesti txortatik ainbat euzkel-abesti (izkia aldatuta batzuk) dakazana. Argitalduko ete dabe? Baimenik emongo dabe? Askok, diranak diralako, ez dabe aintzat artuko. Lurra artuko ba'leu, euzkeriak indarra artuko leuke jai polit orrekaz ta abesti barriak, barrien barri be geruago ta geiago egingo litzatekezala uste dot.

        «Baña gotzañak Kistar-ikasbide arazoa A.S.C.E.A.'ren eskuetan itxi dau. Sortu ebenak gure adizkide ziran ta beste asmo batzukaz sortu eben. Gaur «sic vos, non vobis mellificatis apes». «Jaungoiko-Zale'ren» aztarnak be galdu nai dabez. Erdi jauntxukeriz erderazko kistar ikasbide txapelketarako, eurak argitaldutako laurki-irudiak azaldu biar dira. Besterik ez.

        «Erdera alde ta euzkera aurkako neurriak gogortu, geitu ta goterki-lege biurtuta ikusteko zorian ei gagoz. Jaupari barriai, lenengo bost urtietan, udaro, ogeibat eguneko ikastaroa emoten yake goterki onetan (Flaviobriga'n). Igazko udakoan gotzañak agertu ei eutsen goterki-elizbatzarra (sinodo) gertuten ebillela. Aurretik gertuko zala dana, ta batzarra bera, «bai edo ez» esateko baiño etzala izango. Baña nai bai esan, nai ez, bera zala legeak egiteko eskubideak eukazana ta... bestiak ez eukela ezetarako eskubiderik. Orrez ganera, emendik txaunburu gitxi dagoz, «economuak» dira geienak. Orreik be gaur, geienak aldekuak ditu: «nagusiaren abotsa». Agaitik errez da esatea: txaunburuak au ori ta bestea diñoe, nai dabe, esan dautse... Ortik itzaldi, Kistar-ikasbide, Elizabesti, elizkizun, bederatziurren ta abar goterki legez erabagi leikez... ta gero, batetik ona urtero 17.000 maketo ekarriaz; bestetik euzkera eliz-bizitzatik baztertuaz, «Concurso de Curatos libre» ipiñiaz, erdel jauparien eskuetan ipiñiko dabe len euzkaldunena zan erria, euzkaldunak maketuak baiño gitxiago izango garialako. Gaur Bizkaian 75% euzkaldun gara ondiñoko.

        Orreik ei dira Madrilleko asmuak. Gotzañak Madrilleri lagunduteko dagoz. Lenengo gotzañak maketuak diralako ta maketo izanaz euskalduna zelan ikusten daben gorago esan dautzut. Bigarren euzkaldun-usaña ta abertzaletasuna kendu nai deutselako euzkeldun-ustelak be. Lauzurika'k esandakua: «Euskadi izparkariak euzkotar guztiak pozoitu eta zoratu ebazan. Idea orreik erriaren burutik atara biar dira, ortarako bide guztiak erabilliz». Irugarren Erroma be orretan ei dago «euzkaldunak katolikotasuna España'gaz alkartuta azke baño obeto jabongo dabelako». Antzak orrenak dira. Nai daben guztia egiten dabiltz otz ta motz elizetan, ezeren lotsa ta bildur barik, bizkarrak Madrilletik eta Erroma'tik jabonda baileukiezan. Gure erria otzituaz doia ta askotan «Aita Santua be diktadore zalia; Konkordatua be emon; «Obi Deun» omena be emon. Nor juango da elizara? Jaupariak eta eliza Madrillaldekuak, gure areriuak-ta abar, parra parra entzuten dira.

        «Zer egin leikean. — Emendik esan deutzut zer egiten dan. Baña egiten danari eutsi ta indar emoteko, erbestetik zeuek egin biar dozue didar. Emengo esaneri ta asarriari ez dautse bildurrik. Ito ta kito: izparringiz ta irratiz eurena baiño ez da entzuten. Baña orraitiño, erbestian esaten danak asarre bizia emoten dautse. Zenbat eta esaten dabenak (izparringi edo gizon edo irrati) izena aundiago, asarriego. Zelan egin? Esaten dautzudazanak zeuen aldizkingian leiotik astindu, bein ta askotan. Dei egin euzkeldun erri bakotxari. 1936'tik ona eliz-bizitzan (itzaldi, abesti ta abar) euzkeriari zenbat kendu yakon ziatz esan daitzuela ta estadistika batean «Eliza Euskalerrian euskera ondatzen» izenagaz sarritan agertu, orriak atara ta zabaldu, ortik eta emetik.

        «Otoiz be egin biar da egiten dan baiño geiago. Badira onen antzeko otoitza egunero egin oi dabenak:

        «Otoitz be egin biar da egiten dan baiño geiago. Ba-ori! Euskadi gure maiteaz errukitu. Eio, galdu ta il gura gaituen arerio ankerren amurrugorrotozko asmuak apurtu. Lur zabaleko beste aberri-artean, sinistez sendo, Jaungoiko-zaletasunez bero, oituraz garbi, artuemonetan gizon ta zindo bizi gaitezan. BIZI JAUNA BIZI, EZ IL. Olantxe."

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.