Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Arantzibiaren olerkiak—

 

Aspaldikoa

 

Arantzibia

 

Beti olan, pozik gabe,

Bizitza dan ituna!

Barre-irrik ez ezpanetan,

Ezta abesti biguna.

 

Entzun ezinik mendian

Orbel-otsa oiñetan,

Neroni pa-emon nairik

Udagoi-arratsetan.

 

Zenbaten gura izan neban

Azkatasun-bidea,

Txakur mutur baltz arekin

Bakean bizitea!

 

Baiña abots batek ziraustan

«Alan nai zeuke bizi?

Kontuz! Loren ondoan ba

Arantzak dira ikusi».

 

Negar, itxaron, nai izan

Zorunezko geroa;

Auxe zan luzaro nire

Amaibako leloa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.