L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Il-obian

 

Orixe

 

Nor zaitugu, gorpuz eder? Nor zeran'ka naiz asi.

Zein asten zaio mintzatzen ilaren gorputzari?

—Naigabean bere aurra aitari naiz amari—;

baña ni, Iauna, zoroan ez naiz izketan ari.

 

Etzera Zu gorpu zurrun beste denen antzera;

anima bakandu arren, Iainkoa or da gera.

Nortasunaz bat egiñik Iainko-gorputza zera.

Emen nator Norbait dugun Iainko au iaurestera.

 

Dabid'ek esanik dakit, etzera ustelduko;

Zeuk esanik, etziramon tiñel zera piztuko.

Gorputzari lo ederra au azkenez sartuko;

pizturik, etzera ilgo, etzau loak artuko.

 

Piz-bear ok il-obian sar gaitzazu Zurekin.

«Il gera, baña bizi au or dago Kristorekin».

Nagon or beti izkutu. Zu piztutzearekin,

itzaropen dut nik ere betiko piztu nadin.

 

Esna zaite, piztu zaite, gu ere piz gaitzazu.

Abran'degitik anima deitzea naiko duzu.

zildaiez itxi zaitute, gudariz inguratu.

Arkaitza zulatu gabe, obia uts dukezu.

 

Agur, Iainkoaren gorputz, oinbeste min iasana,

Betor anima lenbailen gorpu zurrunagana;

guri bizi emateko abean il zerana!

emaiozute alkarri biziaren laztana!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.