L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Ilbeltza-Otsailla. 1-2 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Irakurlearen Txokoa—

 

Irakurlearen txokoa

Berri, eskutitz, iruzkin

 

Arantzibiak, idazten digu: «Nire ustez neurri txikiagoak euki biar leukez gure aldizkarijak, esate baterako 23 x 15 obeto litzakijo: batetik bestera sakelean eruateko, ez bijurtzeko, ta abar; gañera, gañeko azala, gogorragua, ta latzagua be bai, eragozpen barik beste batzuei irakurtzen izteko». Bai adiskide, alegin guztiak egiten ari gera, gure aldizkaria obeagotzeko; tankeraz, neurriz eta mamiz. Bai eta irar-utsak urritzeko. Ez izan auxe errexa ordea, emengo linotipilariek euskerarik tautik ere ezpaidakite. Bañan iritxiko gera. Neurriaz diozun ori antola aal izango dugu euskaldun lokartuak zu bezalako arpidedun zintzo gertatzen diranean, eta orduan ez duzu aldizkariaren banakorik iñori utzi bearrik izango, irakur dezan. Artean ar itzatzu Arantzibia olerkari maite, gure gorantzi minenak. Eta ekin idazketan, orain artu dugun abiada ontan yarraitzeko gure orgatxoak gasolinarik asko, ots, idaz-lanik asko, bearko dualako.

        Olaizola'tar Yosu'k Mexiko'tik.— «Benetan dasaizut: euzkerak aspaldidanik lilluratuta naukanez, aren jopu zindo ta maitale gartsu nauzu. Au dala-ta argitara ematen duzun «Euzko-Gogoa» ezagutu nuanean biziro poztu nintzaizun. Langillea naiz ta gogortxo lan egin bear det nere emazte ta seme-alabentzako, ogia eramateko. Alabaña zure aldizkari eder-ederra irakurtzearren pozik geldituko nintzake bazkaldu gabe egun batzuetan».

        Gora zu, Olaizola euskel-idazle azkar eta yatorra! Zu bezelako euskaldunik ez dago ez Mexiko'n ez eta Goi-Be-Amerika guztian ere. Bazkaria utziko zenukela diozu gure aldizkaria irakurtzerarren! Jarrabide ederra euskerari laguntzeko edari tanta bat ere utzi nai ez duten euskotarrentzat. Naiago dute esteak eta gibela erre «Euzko-Gogoa»ri lagundu baño. Ez dakite edo, errukarriak alakoak, gibelarekin batera euskera ta Euskadi ere erretzen ditutela. Zu langille bat zera, eta zure laguntza gure aldizkariari oparo ematen diozu. Zer esan ordea diru-itsasoan igari bizi diran euskal-aberats orietaz? Ez digute oraindik auxe ere lagundu. Oraintxe ari gera zabalkunde aundi bat egiten euskaldun guztiak, txiro ta aberats, euskerari begira ezarteko, gure aldizkarira arpidetsu ditezen. Eratzungo ote digute dirutan eta ardotan igari dabiltzenok? Ez jakin; susmo okerrenak ditugu ordea! Seme sorario ta gaiztoz inguraturik bizi da gure ama euskera errukarria bekaizti ergelez ezdenean. Beste zerbait. Zure idazlanak ere, Olaizola maitea, pozik artuko genituke gure aldizkarian. Lenago esan bezala, oraingo ontan guztion laguntasuna bear dugu Euzko Gogoa'ri, mundu guztian euskeraz argitaratzen dan aldizkari bakarrari eusteko. Milla esker.

«Amillaitz» adiskide ona: «Zuen lan goragarriak, geroak onartuko ditu, noski. Gaur lañopean gaude». Urra bear ditugu, bein betiko, laño zitalok batez ere euskaldunen gogoak lausotzen ditun erdal-gandu kaltegarriok. Zu eta gu ere, ortan ari gera aspalditik, bañan oraindik ez dugu iritxi gure yentetxoen begitako ezkatak erauzterik, euskeraren argia bete-betean ikus dezaten. «Euzko-Gogoa»ren boskarren urte ontan samaldan etorriko al zaizkigu arpidedunak. Iñoiz ez bezalako ametsak darabilzkigu euskera indartzeko. Aldizkariaren inguruan liburuak ere argitara nai ditugu, bospasei urteko, «Euzko-Gogoa'ren Idaztiak» alegia. Eleberriren bat gertuko diguzu, Amillaitz, ordurako. Ba duzu orerik aski zure barne sakon eta urduri ortan, baitare antzerik aski eleberri-opil goxoenak egiteko euskaldun nakarrak iankortzeko.

        «Orixe zertan ari da?» galdetzen diguzu «Aintzane». Iñoizko obekien. Aren lanak ez du mugarik ezta etenik ere. Liburu samalda gerturik dauka argitaratzeko. Laister eskuartean izango dituzute aren «Salmutegia», «Agustin Doatsuaren Aitorpenak» eta beste zenbait liburu eder. Gure aldizkarian ikusten duzu nola ari dan zeruko eta lurrekoak ere iñarrosten. Aren zaaro zumea «izatena» ren pillosopuetara ere eldu da. Gure maixu aundia bere onenak ematen ari zaigu. Luzaro iraungo al digu erdi-bear zoragarri ortan!

        Milesker aunitz, Aurraitz adiskide, gure zuzendariari idatzi dizkiozun urrengo itz ederren ordain: «Aspaldian izan nun, yauna, zure «Goldaketan» en egarria, eta ona emen uste barik nengoala etxeraño eldu, eta egilleak zuzenduta eldu ere. Poz pozik irakurri eta ber-irakurtzen ditut, batez ere zeure olerkiak, eta ene biotz minbera onen sakon barneetaraño sartzen zaizkit». Zu ere bikainki ari zaitugu euskal-Parnaso bidetik. Laster olerki-tini argitsuenak ukituko dituzu noski. Ba dituzu giar, sendimendu ta olerkari-giro, ots, poema garaienak idazteko ongailurik egokienak. Zu «Goidaketan»en zai egon zera. Engoitik orko irakurleek ez dute zai egon-bearrik. Luzaro gabe salgai arkituko dute orko liburutegietan. Gañera gure zuzendari dan Zaitegi Aba'ren «Bidalien Eginak» deritzan liburua ere irartzen ari dira, txukun aski. Donibanetarako or izango duzute 500 orrialdeko liburu mardula, gai ortaz erbestean idatzi diranen inbiri bagekoa. Eta gero gerokoak.... Norbait emen ari da «Euskal-elertieren Edesti» aundi bat antolatzen. Lanak ditu bañan aterako da, bai orixe.... Datorren zenbakian zure olerki ederren aldi izango da.

        Berri zenbait.— GERNIKA, Buenos Aires-en Fagoaga'tar Ixidor'ek argitaratzen zuen aldizkari ederra, igaro urtearekin il zaigu. Ba dute euskal-letrak beltzez yantzi bearrik! Gure arteko aldizkaririk txukun, sakon ta zabalenetarikoa zan! Ontan ere argi erakutsi dute euskotarrak euskal-kulturakiko daukaten arbuioa. Naigabez irakurri ditugu azkeneko zenbakian argitara dituen agur-idazlanak. Bañan ortxe dago «Gernika»k egin lana, ta euskal-bidean aurrera egin nahi lukenak, ezingo ditu aren zenbaki ederrak astandu. Ez al da betikoa izango aipatu aldizkariaren mutualdi au. Berriz ere, gure adiskide min Fagoaga yaunak auspetik aterako al du euskotar zabarrak lotsatzeko.         Euzko-Ikaskuntza Batzarra Biarritz'en. Aurtengo uztaroan VIII grn. Eusko-Ikaskuntzen Batzarra antolatuko dute. Baiñan ontaz, datorren banakoaren «Ataurrekoa»n yardungo dugu.

        Idazle ta irakurkeak: igorri izkiguzue zuen berri ta zuen lanak. Onartuak izango dira zuen asmo ta aldizkariari buruzko aburuak ere. Guztion artean euskera yaso bear dugu. Eta betoz arpidedun berriak; etxeak, iraungo badu, euskarri sendo ta ugariak bear ditu, bestela kito!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.