L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Uztaila-Dagonila. 7-8 garren zenbakiak) —<eugo1728>




 

 

—Euskera—

 

Berrio-Otxoaren bizitza

 

Goiria'tar Andoni, Karmeldarra. Berrio-Otxoaren Bizitza. Bilbao 1952

 

Euskaldunen betiko leloa izan oi da «euskera izkera santua» dala. Bañan nik urrengo au geituko nuke: izkera santua bai, bainan ez santuen izkera, zoritxarrez. Orain arte gure artean izan ditugun santuek, alderera yasotakoek alegia, ez dute euskerarik erabili beren idazlanetan, eta maiz ezta mingainean ere. Beraz «gure izkera santutxua» santuek zapuztu dute, geientan, eta ez zituen beñipein moiz ere gorarik eman. Ez dakit guk zer dalata ibili bear dugun santu santuka euskera dala-ta. Ez, euskera ere, beste izkera oro bezalakoa, ez geiago; gutxiago bai. Santuek ez zuten ontzat artu izkera arrotzak maiteago zitutelako, eta lizunkeriz yotako erderak erabili naiago izan zituten euskera errugabe ta aratza baino. Ez zuten benetako euskalduntasunik izan. Egia ortxe.

        Bainan lege orok, beti ere beren ixurbideak. Eta goragoko santu-lege orrek ere bai. Berriotxoak beintzat amari egin zizkion eskutitzak euskeraz idatzi zituen eta ortxe dauzkagu santu ortzargi orren gutun zoragarriak. Bai benetan xamurrak! Besterik ez da ere gogoz maite bear genuke euskal idazleak Berrio Otxoa zorionduna. Beraz txalo beroenak merezi ditu Goiria Aitak egin digun liburutxoagatik.

Bizkaiera errex eta errikoian idatzia datorkigu Aita Antia domekarraren itzaurre bat dakarrela. Goiriak dionetik, liburutxo au idatzi baino len Balendin'en sorlekua aren aide ta ezagun guziak ikusi zitun, baita bizkaitar zoriondun ua bizi izan zan toki guziak ere, Elorrio, Logroño eta abar. Poliki bildu ditu al izan ditun berri guziak.

        Atsegiñez irakurriko duzute Berrio Otxoaren bizitza.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.