Euskera
Méthode basque
Dom J-B. Arymbat et Dom B. Pons. Méthode Basque. Belok'en 1952
Onatx bukatua Aita Harymbat eta Pons'ek antola duten «Methode Basque» euskal-ikas bidea: oraingo au irugarren sorta duzute, «equivalent des subordonnées». Urrezko giltzez izten dute ikasbide au ortan berriki argitara irugarren sorta orrekin. Lenegakoak ere oso bikainki antolatuak zetozin, oraingo au aiek bezela, apain ta ernegarri datorkigu
Euskera ikasi nai luken prantsesak edo euskaldun prantseztuak, argibiderik izango du ikasbide ortan. Egoki leunduta arkituko du gure izkuntzaz yabetzeko bidea.
Arrera ona izan omen dute aurreneko bi sortak. Oraingo onek ere izango al du.
Gure zorion-agurrak artu bitzate Belok'eko beneditano suhar eta euskalzale azkarrek.
|