L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Orrila-Garagarrila. 5-6 garren zenbakiak) —<eugo1626>




 

 

«Euzko-Gogoa»ren sariketa

 

Euskerari indar berria txertatu nairik, 1953'gnko. Euskeraren Egunerako olerki eta itz-lau norgeigoka antola dizu «Euzko-Gogoa»k.

        Itz-lauz gaia: «Arana Goiri'gandik Azkue'ren eriotzarañoko euskal-elertiaren edestia»: gutxienik 200 orrialde aurkeztu bear ditu idazleak.

        Itz-neurtuz gaia: olerkariek aukeran dute gaia, ta gutxienik 10 olerki aurkeztu bear ditu bakoitzak, naiz ta olerki batek besteakin ikustekorik es izan.

        Baldinkizunak: 1) 1953'gnko. Dagonilaren 31' garrenera arte duzue aurkezteko epea.

        2) Sariketa oietan, oi danez, zure izena idazki-azal itxian idatzi bear duzu, agerian goiburu edo lema yarririk.

        3) Edozein euskalkitan bitez.

        4) «Euskaltzaleen Olerti-Egunetan» 1936'garren arte sariztutako olerkariek ez dute esku ta bide. Olerki-sailean aurkezteko; bai, ordea, beste edozein sariketan saritutakoek. Olerkariok aurkeztu ditezke itz-lau sailean.

        5) «Kirikiño Saria» iritxi zuten idazleek ez dute eskubiderik itz-lau sailean aurkezteko, bai, ordea, olerki-sailean aurkezteko.

        6) Saritzat euskaldun aberats eskuzabalek bialtzen diguten dirua: gutxienik, 100 dolar sail bakoitzerako.

        7) Eskuratzen ditugun idaz-lanen yabe «Euzko-Gogoa» geldituko da.

        8) Norgeigoka ontan mai-buru: Zaitegi, «Orixe». Epaile, Zugadi.

        9) Gure zuzenbidea: EUZKO-GOGOA. Liceo Landibar 3ª Av. N. No. 49 Guatemala, C. A. edota: EUZKO-GOGOA Apartado 624 GUATEMALA, C. A.

 

        Biltzen asitako dirua:

        «Orixe» k 5 dolar

        Zugadi'tar Andoni'k 5 dolar

        Zaitegi'k 5 dolar

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.