L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Orrila-Garagarrila. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Euskera'ri buruz, «Euzkadi Irratia»ren iru galdera

 

Lenengoa. ¿Nola ikusten dezu euskeraren gaurko egokera?

Bigarrena. ¿Zer eragozpen eta zer suspergarri nabaitzen dizkiozu une onetan, gure izkuntzari?, edo, nor direla deritzazu bere laguntzalle aundienak eta etsai gogorrenak?

Irugarrena. ¿Zer egin leike oraindixe, euskerea indar-berritzego?

        Galdera oiek zuzentzen diegu, gure laguntzalle ta erantzun nai diguten guzieri.

        Euskeraren aldeko kezka bizi bat sortu nai genduke, ta bide batez, benetako euskeltzalien iritziak zabaldu, ia asmo batera etortzen geran, guzion artean euskerari aurrerakada indartsu bat, emateko.

        Artzen ditugun erantzunak irratiz zabalduko ditugu bialtzen diguten izen edo izen-ordeekin.

        Orri au artzen dezuten bidetik biali erantzuna otoi.

        Euzkadi Irratiak euskeraz mintzaldi bat egiten du bere irratsaio guzietan. Irratsaio abek lau dira:

        Goizean, 8,30'tik 9'ta 49 metroko irradan.

        Eguardian, (lenengo saioa 1'tik 1,30'ta 49 metroko irradan. Bigarren saioa 2'tik 2,30'ta 49 metroko irradan.

        Ta iñularrean, 10'tik 10,30'ta 46 metroko irradan.

        !Entzun eta entzun-arazi Euzkadi Irratia, euzko gudari burrukalarien deya!

        Lagun bear gera gure asmo ta gure izkuntzari benetako bultzakada bat emateko. Eskerrak aurrez galdera oien erantzuleeri.

 

EUZKADI IRRATIA.

1.952'gn. Dagonillean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.