L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti / Idazti berriak—

 

Andre Mari Euskalerriko mendietan

 

Ibinagabeitia'tar Andima

 

Aita Emiliano, Karmeldarra. ANDRE MARI EUSKALERRIKO MENDIETAN. Etxenagusiaren Irarkolan. Maria Muñoz, 8. Bilbao'n 1952. 264 orrialde.

 

Egilleak Euskalerri'ko mendietan arkitzen diran Birjiña ezagunenen berri ematen digu liburu mardul ontan. Itz-aurrean adierazten digunetik, ez omen zen liburuaren asmoa Birjiñon irudiak, soilik, irakurlearen begipean ezartzea. Arnas aundiagokoa zen Aita Emilianok aurrenekoz idatzi zun idaztia. Bainan, inguratzen gaitun egurats exkaxak beartuta edo, etzaio idazleaxi, birikak betean arnas-artzerik eman. Alare liburu okitua ondu digu idazle yatorrak.

        Euskalerriko mendaitzetan barreiatuta bizi diran, bai bizi, euskaldun on-utsak ematen dien ats beroarekin, Andre Mari aipatuenak, kine-za pian bezela, liburuaren orrialdeak zear agertzen zaizkigu.. Aipatuenak diot, amaikatxo apalagoak, baso itzal ta izkutuetan gelditu diralako goroldioz ta basa-liliz inguraturik. Eziñezkoa zitekean gainera Birjiña guziak aipatzea, Andra-Mari-enkiklopedi bat antola bearko zuen ortarako. Arantzazutik asi, eta Lurde'n buka, orra Andra-Mari'z mamitutako Pan-Euskadi...! Akitania'n bertan ere Andre-Mari geiago billa zitzakean. Baita gure atxiñako Euskalerriko puxka aantzi-eziñetan: Errioxan, Bureba'n eta Oskan alegia. Bereiz-zaleak gerala (separatistak) darasate zenbait iz-yario ta politikari ertsik.. Ni neu ez beintzat, ni batu zale naiz, antxiñako gure puxketa guziak bildu ta antola, Santxo Nagusiren garaietan bezala, Euskadi oso ta dirdaitsuena munduaren aurrean eraikitzeko.

        Beti ere karmeldarrak euskaltzale gartsu izan dira. Lekuona'tar Imanol'ek liburuaren AURKEZ' ean dion bezala, izan dute karmeldar oñutsak au rrelaririk euskal lasterka-zelaian. Aita Prai Bartolome «Euskalerrijetaco olgueta ta dantzeen neurrizco gatz-ospindua» eta «Icasiquizunac» idatzi zituen bizkaitar idazle trebea. Geroago ere izlari aipatu, eta idazle antzetsurik eman du Karmelgoordenak. Pozgarria benetan, ain gartsuki aipatzen ditun Birjiñatxoen irri-parre eztienaren mendean, «la tierra de María Santísima»koak euskera zangopilatzen, narriotzen, zikintzen, eta Gurutzearen izenean Euskalerri osoa itzulaztu ta sakailtzen ari zaizkigun bitartean, Aita Emilionaren gorako idazle bat euskera aberats, yori, ta yatorrez agertzea.

        Ederki dio Lekuonak, Argitasun ta Gozoa dariozkala liburu onek. Alakoxia du izan ere idazkera! Gure Andre-Mari'txoen irudiak arteziz i rudikatuak agertzen zaizkigu, bizi ta bizkor, aren luma-puntuetatik. Irakur zazu, Begoña'koarena: «Aulkitxo baten exerita dago, Jesus Aurtxoa altzoan ezker alderuntz duala. Esku batez sorbalda gañetik eusten dio, beraganuntz leunkiro estutu nai ba-lu bezela, amak beren semetxoakin oi duten antzera. Arpegia alai maitekorra benetan, irriabar goxo eztitsuena bai irtengo ez irtengo, buruko ille-adats kixkurrak mordoxka atzeruntz erortzen zaizkiola......» Ez ote irudi polita irakurle? bere biotzetik darion pozak eta Andra Mari zaletasunek aren idazkera are argiagotzen dizute.

        Itz batez esan: eztitan irakurriko duzu liburu eder au. Gure mendietako aize oizkirriz birikak ase, eta antziñako elezarren ikutuz aurren xalo tasunari biotz nekatua iriki. Bai, ondo dakigu, Arantzan zu? eta Bego oña! gezurtxoak dirala, alare zeñen gezurtxo goxoak! Egilleak ere ondo zekian or bañan «baseliz bakoitzaren edestiari buruz, an edo emen bildu al izan ditugun egi-ale guzien ondoan, ontzat sartu nai izan ditugu, euskaldunok oro, geure loreusaiko aurtzaroan, aiton-amonatxoen belaungañetan ikasita dakizkigun ipui goxo eztitsuenetariko batzuk, naizta egi-egizkoak eztirala yakin...» Ondo egin duzu, bestela makiña-mende onek, zearo galdu aziko digu aurtasunak giza-biotz-begietan erein oi duen goxotasun, eztitasun ua. Ba ote, gizon elduetan ere, aurtxoen xamurtasun ta betargia baño zoragarriagorik? Yesuk ere Yuda ko zelai eme aietan orixe bera esan zuen.

        Ar bitza idazle trebeak gure atsegiñak, eta bidenabar baita karmeldar euskaldunek ere.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.