L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Arana Gori'tarr Sabin'en lan osoen irrarkaldija

 

Sabindiarr-Batza

 

«Euzkotarren arrtian eta euzkotarrak ixan ezta-be geure errijaren berarizko ixakaraen aldez arduraaixaten diranen arrtian,, Arana-Goiri'tarr Sabin'en lanak argitaldubak ikustia, gurari oso zabalduba da, Arana-Goiri Euzko-Aberrtzaletasunaren iraslia ta Euzkadi-Pizkundiaren aldezlaririk nagusijena ixan zalako».

        Olan diño gure SABINDIARR-BATZA'k zabaldu daun orrijan. Eta orrijarekin batera arrpide-txantel bat zabaldu dau, lenengo idaztija (TOMO I) erosi gura dabenentzako.

        Lenengo idazti ori irarrkolara bidaltzeko gertuta dago, ta bidalduko dogu arrera laztana aurrkitzen ba-dogu. Eta orixe da «Euzko-Gogoa"' ren irakurrliai jakin-erazo gura dautseguna.         Txantelak ludi osuan zabaldu dira ta asi dira beteta etorrtzen. Guatemala'n dagozan euzkotarrak eztira azkenak ixango, gure ustez. Eta euzkeltzaliak lenenguak ixan biarr-dira.

        Arana-Goiri'tarr Sabin'en lan osuak sei idaztitan agertuko dira ta euretarik bi euskeraz eta euzkeratzazkuak ixango dira.

        Arana-Goiri'k egin eban euzkel-lana ikaragarrija ixan zan eta gitxik ezautzen dabe. Ba'liteke gaurrko egunian euzke1dunik batek osoro ez ezagutzia. Beraz, biarr-biarrezkua dogu Arana-Goiri'ren euzkel-lanak osoro argitaltzia, guztijok ezagutu daitezantzat.

        Irarrkaldija 2.000 ijekiduna ixango da, idazti bakotxarako. Lenengo 200 ijekijak zenbaturikuak ixango dira ta ingi berarizkuan irarrijak.

        Idazti bakotxaren saneurrija 600-700 liberakua gitxi gora-bera ixango da oroko ijekirentzat (600-700 francos), eta zenbatubentzako 100 x 100 ganezka.

        Saneurri-txantelak arrtu dozubenok ainbat lasterren beteta bigurrtu gure zuzenbidera: Villa «Antoinette», Beyris, Bayonne (B.-P.). France. Eta artu eztuzubenok bertora eskatu.

        Sabin'en ixenian eskarr-zorr geratu gayatzubez.

 

Bayona'n 1952-Orrilla'n.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.