Olerti
Ondar-mondar
Orixe
«Ibalan» iaunak zeruetaraño iaso nau pozik nengoke antxe! Urte guziko Meza-Bezperak lanarengatik. Utsik ez dit egotzi, nik nai baño geiago ta aundiago ageri ba'dira ere. Makartxo bat orregatik: «niteon» nizkion ordez, eta aditz-ioku orri dagozkionak.
Eskubide du, bai, Ibalan'ek, «ditiot, nition, ditit, zitidan» etzaizkiola atsegin esateko. Bakoitza bere agoaren eta belarriaren mendeko da; ta beiñez bein, besteren ago belarrietara etziten ez ba'da, aurreratxo ioan diteke, ta bere gogoko ez dun gauzari oker iritzi. Guk erabiltzen dugun tiot, nition, tit, zitidan, [ditiot, ditit, obeki] oker dagonik ez du iñork argiratuko.
d-u-t d-ut
d-it-u-t d-izk-ut
d-it-io-t d-izk-io-t
d-it-it d-izk-it
n-it-u-n n-izk-u-n
n-it-io-n n-iz-kio-n
z-it-i-dan z-izk-i-dan
Nik bai, bestera, izk ori gaizki dagola, gipuzkeraz ere, ondorioari gagokiola; erabiltzen dalako zapuiztu bear ez ba'da ere.
Izk esatekotan, esazu dizkut, nizkun, ditut eta nitun ordez.
Norena dago oker? Zuretzat politago dala zurea. Bego. Neretzat garbiago da nerea, ta nik Laphurdi aldera pixka bat so egin bearra neukan. An ere poliki saltzen ari dala dut entzutea.
Eta gero, giputzentzat ere, ulert-errexa da. Esaten ere genun Uitzi'n dazkiot, nazkion, dauzkiot eta nauzkion ordez; baña garbiago dira nik aukeratuak. Gañera, egia esan zk nasi orrek aditz-iokua asko ondatu digu, ta kokol-xuloan miñ ematen dit. Laphurdin ere it galtzen ari da, bañan oraindio berritzeko edo eusteko garai dala dirudit.
Eskubide duzu, berriz esan, gure it ori etzaizula goxo; bañan akatsa danik ez esan iñola ere.
Altube iauna poliki ari zaigu erdalkeri zenbait argitaratzen. Elkarren berri ez genula, batean asi nintzan ni ere Ondar-mondar ematen. Nik utzi samartu dut nere sailla; baña ba-dago lana biontzat ere. Nik pozik uzten diot nere arloa.
Euskaldunok oraindik elkarrengandik ikasten ari gera, eta ez dugu arritu bear bestek guri makarrik edo ala-ustekorik egoztea. Altube'k esanik dauka, ta nik nere egiten ditut aren itzak. Iru oarkizun egingo ditiot gaurkoan: BAIZIK, ETA, ZEREN.
Nik neure etxean ikasiak agertuko ditut, liburuetan agertu ez ba'dira ere.
«(Igandean ez), astelenean baizik». Ez nuke esango oker dagonik; Bizkaia'n entzunik nago astelenean baña. Guk ola esan oi dugu:
Igandean ez-baña astelenean;
Astelenean, igandean ez-baña.
Ez dugu geldiunerik egiten ez eta baña'ren tartean Ario ortara erabiltzen dugu ezezen naiz ez-ezik.
Galdekizuna urruti dagonean, BAIZIK ETA ipintzen du Altubek. Nai ta ez'koa izan ezkero bego; baña guk onela gure sukaldean:
«Ori ez-baña au esan du
Ori ez-baña zera esan du: gaurko gezurtzakoak biar egi, ta gaurko egitzakoak biar gezur biurtu litezkela». Au erritarrago derizkiot.
Beste esaera zail bat dakar; luzez zailla. Egia, oso astun gertatzen da euskerago ustean. Ontara zuzentzen du: «Ez nintzan orregatik gaxotu, BAIZIK ETA, medikuak baru gogor egiteko agindu arren ian eta edan egin nulako».
Guk onela:
Orregatik ez-baña zerarengatik gaxotu nintzan.
Orregatik ez-baña onengatik gaxotu nintzan:
Medikuak baru gogor egiteko agindu arren, ian edan egin bainun.
ZEREN ETA argitasunerako bear izanean ez litzake aizatzeko; bañan itzuri ditekela iduri zait ori ere, ordeazko galdekizuna (el complemento suplente) aurretik ipintzearekin. Onela:
«Oiei laguntzea degu egitekorik bearrekoena, premiñazkoena; izan ere, euskerak biotzekoen dituan seme oiek galdu ezkero, gure izkuntza maitearenak egin du.
EZPEREN, de lo contrario naiz solamente que... esateko obeki derizkiot ezperen: baizik ere: ori bai: solámente'.
|