Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Deunak—

 

Arriandiaga'tar Imanol M.B.S'aren goizparrki-euzkeralpena

 

Urrutia'tar Gotzon Miren-Bijotzeko Semiak

 

Arriandaga'tar Imanol abea nor zan euzkel-idazliak ondo be ondo dakije. Nik ezagutu dodazan bururik argijenetakua zan. Adimen-auzietan zusterreraño zuzen zuzen eta arin juaten ekijana. Euzkel-gayetan gorenguen artekua, Sabinen lagun eta jarraille zintsua.

        Erroma'n urte askoz bixi zan eta azkenez Euskadi'ko baztertxu batera aldendu zan bertan ludijari agur egiteko ta bere Egilliaren besuetan lo baketsuba arturik, an goyan bere gogo-begijak Urtzi-aurrian edegi ebazan betiko zoriontasuna lortu ta gure aldez otoi egiteko.

        ZILLESGISTI ta LAGIZTI-gayetan sakon be sakon ikusten eban eta Erroman, eta Erroma-ataz asko ziran bere eretxi-billa ibilten ziranak.

        Berak geyen maita eban jakingaya, baña, euzkerea zan eta euzkera-aldez lan goralgarriak egin ebazan. Ezixen batzuekaz emen eta an idazkun askotxu zabaldu ebazan eta danak sakonak eta argijak. Batzutan bere ixen osua erabilten eban, beste batzutan ARGORI (Arriandaga Gorotzika Imanol), emen ARTEZ, an Omabeitia'tar Karmele (bere ama zanaren bigarren abixena); geyen erabillana, baña, MIBISUS edo M.B.S. [Miren Bljotzeko Semia] zan M. B. S. orrek lateraz C. M. F. dira ta Arriandiaga'ren Gopatzaren ikurra dirakurre.

        Ondiño irarri barik lan askotxu itxi bazan eta onen artian berak maitien ebana, gaur argitaltzen asten garan GOIZPARRAIK ETA BELDUBAIK EGIÑA zan. EUZKERALTZE AU NOZ EGIÑA. Urte asko dira Arriandiaga Abeak lan au esku artian lerabillala. Matai deuna legezko Goizparra 1915'nian euzkeralduta eukan; baña ez eban orduban argitaldu, GEYAGO landuta txukundu gura ebalako. Zeregiñez zamapetuta ebillan arren, aldija lortu eban lau gozparrkijok eta Beldubak Egiña euzkeraltzeko ta 1934'gn. urtian bere lana amaituta eukan irarrkolarako, bere Gopatzako Nagosijena zan Maroto Pillipa M. B. S. edo C. M. F. 'ak baimena emonez.

        Ijekijak, baña, garbijago ta txukunago idazkiñaz jarteko-edo. Zabala-Arana'tar Joseba M. B. S. 'ari bidaldu eutsozan. Ijekijok Zabala-Arana abeak Gazteiz'ko Gotza-ingora bidaldu ebazan; baña eurokaz zer jaso zan jakitia ez da errez. Noren eskubetara jun ete-ziran? Iñok jakin ez. Lekuona jaunaren eskubetara jun zirala surrumurruba zan, baña jaun onek es ei ekijan ezer auzi orretzaz Euzkadi sakabanatu eban guda-ostez. Guda atan ainbeste euzkel-idazti ta idazkunak erre ta ezereztu ebezala-ta, oneik be ezereztu ete ebezan? Iñok jakin ez; edo dakijanik ba'da, dakijan orrek bururik ezin jazo, egiñaz guri lagunduteko.

        Zabala-Arana argija erail eben nun edo an guda-atan eta beragandik ezer ezin jakin. Arriandiaga abeak bere idazkunok galdubak edo zirala uarturik eurok berridazten asi zan eta lan ori amaitu be bai, nai ta gexorik eta erdi illik ebillala.

        GOIZPARRKIJOEN EUZKEREA. Askok be askok ez dabe maitatuko Arriandiaga argijak emene derabillan euzkerea. Zietsegija dala usteko edo dabe.

        Baña uste ori derabillenak iru gauza goguan euki biar leukiezala deritxat. 1a. Arriandiaga abeak ez eban GAURKO euzkeldunentzat bakarrik idazten GERUAGOKO euskaldunentzat baño. Bere eretxija, emetik 50 edo 100 urtera euzkereak aurrerakuntza aundija egingo daula, zan, eta orduban euzerea ondo landuta ta txukun be txukun agertuko dala.

        2gna. Buruban eta bijotzean ondo zainduta euki biar dan bigarren gauza Ormaetxea'tar Nikola argijak «ERRIA, ERRIA» ixenpurubaz Euzko-Gogoa'n idatzi lebana. Orixe da Arriandiaga abeak bijotzez zainduten ebana, orixe da geruago Euzkadi'n euzkel-ikastola-bidez zabalduko dana.

        3'gn Irugarren gauza Ormaetxea berak idazkun orretan gomuterazoten dauskuzan Ledochowski Abearen itzak dira: «Euzkera landubegija derabilzula diñoste. Aurrera! Orixe da, ba, garaipenarako bidia-ta». Datorkezan urtietan gure euzkereak aurrera ta aurrera egingo dau jaundako 50 urtietan egin daun letz. Biar ba, geyago ondiño. Geure ikastoleak barriz dedegikeguz, gure olerkarijak euren olerki ta abestijak dazabaldez, gure neska-mutikuak ikastola ta etxartietan olerkijok euren jokuetan derabilkez eta euzkereak aurrera egingo dau. Iñoz be ez atzera, aurrera beti. Nor da euzkereak aurrerakadarik ez daula egin eta negarrez dabillan ori? Nun ziran oin 50 urte, gero ixan doguzan EUZKEREA, EGUNA, EUZKO-DEYA, EUZKADI, EUZKAL-ESNALEA, EKIN, JAUNGOIKO-ZALE, ta abar, ta abar. Eta orretatik EGUNA egunero ta euzkera UTSEZ agertzen zan beste edozein eguneroko bezin zabal eta izparrkari, EKIN eta JAUNGOIKO-ZALE ta EUSKAL-ESNALEA be euzkera uts eta garbiz. Orain or daukagu gure EUZKO-GOGOA, ori be euzkera utsez eta aberatsez beteta. Zer ixango ete-da emetik 100 urte barru? Arriandiaga abeak etorteko diran urtiok begi-aurrian ebazan eta ordurakoxe idazten eban gaurko euzkeldun ta euzkeltzaliak aztuge. Aintza berari!

        Nik ez dot Arriandiaga'ren euzkerea ikutu nai; berak idatzi leban letz izten dot. Bera irakasle zan eta berak bai ekijan zer egiten eban. Nik bai-dakit EUZKO-GOGOA edozein euzkera (ona ixan ezkero batez be) derabillenentzako edegita dagola. Orregaitik dakart ona Arriandiaga'ren bizkayera goxo ta biguna, or ta emene izkabillak sorterazoko dauzala jakiñez.

UARRGAI URTENENAK. Arriandiaga abearen euzkerean uarrgairik urtenenak bi dirala deritxat. Ixenen askar-bidia eta aditz egikorraren len-aldija. 1a. Arriandiaga abeak eta berakin beste batzuk ixenen askarra -aik egiten dabe. Aspaldi dala gai au EUZKEREA'n erabilli eben eta aldez eguazanen zijuak makalak ez ziran. Bai-dira euzkegijetan -aik eta -eik askarrikurrtzat derabillezan bazterrak. Beraz egikor bakarra dan -ak askarretik ezeinduteko -aik askarrgille letz derabil Arriandiaga abeak beti Goizparrkijen euzkeraltze onetan.

        Beste uarrgaya aditzan dago. Arriandiaga'k aditz egikorraren len-aldijak antxiña oin-aldijak letz erabillijak zirala uste eban eta beraz aditzok orrela derabiltz erabilli be.

        Ni ez naz bide orreik zaintzen emen jarriko gaur beintzat; baña era ta bidiok or dagoz iñok jarraitu gura ba'dauz jarraitzeko ta jarraitu gura ez ba'dauz itzalez begiratu, agurtu ta aurrera bere bidez juateko.

        Goizparrkijotan iketa-aditzkerea derabillala-ta ez da iñor gelduko. Ori be auzi zarra da eta urte askotxu dira nerauk JUANGOIKO-ZALE'n Zamarripa Paulo jaunaren aurka bide ori zaindu nebala ta ointsu Oiarzabal'dar Martin'ek Euzko-Gogoan be bai.

        Irakurle: Goizparrkijoik astiro, arduraz eta maitakiro irakurri ta aztertu.

        Iñor ba'letorketsu oiturea ta errija ta lengo bide zarrak aipatuten erantzun egijozu gure Kintilen aundijak erromatarren aldijan erantzun ebanaz:

«Ego consuetudinen sermonis vocabo consensum eruditorum, sicut vivendi consensum bonorum». Niretzat —diño berak— izkeretan oiturea, jakitunen baikuna da, bizitzan onbidetsuen baikuna bizitza-oituera dan antzo. (1) Geyenak egiten dabena baño oba dogu onenak egiten begiratu ta arduraz artu; geyenak obendi dirala-ta ezin doguz euren oiturak ontzat artu ta erabilli biar, onenak egiten dabena da guk erabilli biar dogun bidia.

 

(1) Gai onetzaz ikusi EUZKEREA, 1929, azilla 15, 231'kn. ingoskija.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.