Elerti
Estropak
Talaimendi
Agorraren bigarren igandea. Euskal-erriko kirol-jairik ospatsuenak dira, ez mariñelaentzat bakarrik baita Goierri aldekoentzat ere. Gipuzko guzia gaur Donosti'ra irauli dala esango nuke. Geltokietatik kai aldera dijoazten taldeak ugiñak dirudite, ta ango ixkanbilla ta alaitasuna arraunlarien margoko lepo-zapitan agertzen dutelarik beren errikidien aldeko joera bizia. Batzuek orlegia (Ondarribi'tarrak), besteak zuria (Donosti'arrak), onuzkoak oria (Orio'tarrak), aruzkoak urdiña (Zaraurz'tarrak); denak, Urgul aldera dijoaz «estropa» ongi ikusi dezaten tokitxo on bat arkitu naiean.
Jokalariak «Portaleta'n» gero ta geiago txanpon batzuek nundik aterako jo-ta-ke ari dira. Goiz antzean baserritarren batzuek, sakelean dituten txanponak jokatzeko asmotan «Portalera'ra» inguratzen diranean, ikustekoak dira. Antxen dabiltz batera ta bestera deadar ta bulla tartean ixil-ixilik beren gogoko posturaren bat egokitu artean, eta une orretan kezka aundi gaberik beren diruak irauliko ditute. Ez dira mariñelak bezela itza ta pitsa dariotela ibilliko. Maltzur-maltzur ta emeki-emeki berea egingo dute.
«Concha» ta inguruko alderdi guziak nun-nai jendez okiturik arkitzen dira; Urgul'ek, «Santa Clara'k» eta Igeldo'k erlekabi iduri dute; ur-ontziak ere leporaño dabiltz araka-onaka «estropa» asi bitartean. Inguruko kai geienetako ontziak nabaitzen dira beren artean, erritarreri gogo berotzera etorriak.
Itxasoa bare-bare ageri da ta «estropa» egokia izango dalakoan dago jendea.
Arraunlariak gertu daudez ta beren treñeruekin batera ta bestera dabiltz ordu zai.
Gaur dute azkena. Aurreko igandean, lenengo txandan, Donosti'k Getari'k ta Ondarribi'k eman zuten asiera ta berealaxe menderatu zuten Getari, bañan Donosti'k ta Ondarribi'k gudu latza izan zuten, naizta Donosti'arrak aurretik eldu. Bigarren txandan Orio'k, Zarautz'ek ta Zumaia'k ekin zioten ta lenengo arraunketatik nabaitu zan Orio'tarrak aldi onetan jabe zirala ta amaitzean ikusi zan danen buru zala amaika segundo gutxiagoan egiñik bere joan-etorria.
Bigarren «estropearen» berri zerbait eman dezagun orain.
Getari'k, Zarautz'ek ta Zumaiak eman diote gaur asiera lengo igande antzera bukaturik: Getari lenengo, Zumaia gero ta Zarautz azkena.
Orio, Ondarrabi ta Donosti dituzu oraingoan.
Eldu da garaia ta arraunlariak bern margozko alkandorakin erne dagoz. Pare-parean jarriak dituzu. Urduri gizataldeak, arraunlari ta jokalariak batez ere. Laixter irtengo dira, keñuaren zai dagoz. Ara! asi dira. Ori kementasuna! Ori txanpa!... Lenengo arraunketa estua zerebait lasaitu dute. Alkarren parean gutxi-gora-bera «Aquarium» aldera inguratu dira; ango ixkanbilla ta deadarrak. Ekin!, Jo!, Ori dek eta!...
Au urduritasuna! Jendearen geldik egon eziña! Bata besteari bere iritzia azaldu naia! Aruzkoa oker ziak!... Donosti'arrak lau segundo baietz Ondarribi'tarrari!... Ezetz!..Baietz!.... Orio aurretik ezetz!.......
Ziaboga ingurura eldu ta, pixkat zabaldu dira; aurrelariak eldu dio bere arraun luzeari ezpalian, baita besteak ere, ekin ta ekin alik eta azkarrena jiratzeko. Orio pitin bat aurretik eta Ondarrabi ta Donosti albo-albotik.
Zuzendu dira ta ba'datoz, oker aundi gaberik or nunbait, danak batean.
Jendeari kezka ta larritasuna pizten asi zaio. Nor iritxiko ote da aurretik?..... Zergaitik Donsoti'arrak geiago joko ez ote dute? ... Zergaitik Ondarribi'tarrak ugiñak aiñ ederki artu? ......Orio'tarrak berrogei ta bat, Ondarrabi'tarrak berrogei ta bi arraunkada......
Inguratzen ari dira, Ia gazteak! ....Jo ta ebaki! .... Zuena dek eta!.....Eutsi!......
Irurak alkarren leian datoz. Batek jo besteak ere bai, bat aurrera bestea ere bai. Gauza estua dator emen.
Atzetik datoz ontziak ekin ta ekin txistuari beren erritarrak bizkortzen, gero ta estuago gero ta larriago.
Orio aurreratu zaie ta Ondarrabi ere Donosti alde batera uzten ari da. Jendea deadarrez ta ojuka. Alde guzietan zarata ta ixkanbila. Larritasun kezka jokatu dutenak. An dira izatekoak!. Emaiok!.....Jo zak! kiyuena.....Ara!....Amaitu da!.
Orio lendabizi, Ondarrabi bigarren ta Donosti irugarren. Denak jaso ditute arraunak baño ez luzaroan, ler egin da, atxituta baidaude.
Ez irabazlerik eta ez garaiturik ez da; oinbeste bide ondoren orko sei, zazpi edo amabi segundon gora berak ez du alde aundirik.
Batzuen poza besteren kezka, batzuen parra besteren negarra, batek irabazi dualako besteak galdu dualako. Auxe izaten da «estroparen» auzia beste jokoen gisa ta emendik igarri gure esaera zarraren arrazoia: «Jokua ezta errenta, obia ollua erreta».
|