Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Landareetaz asi-masiak

 

Ibinagabeitia'tar Andima

 

IX'gn. Atala

Lore gabeko-landarak

(Kiptogamak)

 

Aztertu ditugun landarak, erro, azubil, osto eta igalidunak dituzu. Landarak ordea, ez dira tankera batekoak guziak. Izadia aztertuago ta landare tankera berriagoak arkitzen ditugu. Lore ta igalidunak, landare barrutian, baten batzu baño ez dituzu, bada aunitz landare, atal oek gabekoak dituzute.

        Idazti onen asieran bizi-ñimiño ta legamietaz mintzatu gera. Oek, esan bezela, ez dira azi bidez ugaltzen, erdibitzez baizik.

        Landare mallan gorago dauden beste batzu, espora edo azi-bakan bidez ugaltzen dira. Azi-bakanak landare batzuetan sortzen diran kizkin ugalgarriak dituzu, adibidez, ira-landaretan, eta lurrera erortzekoan, azi-bakan auek, sortu dituanaren antzeko landarak ernetzen ditute.

Azibakanak (esporak) iratze ta oxinbelarretan oi bezela, landare ostopean ezarritako pillatxoetan daude. Maiz, errez urratzen diran xorroetan gordeta, asta-putzak deritzaten landaretan bezela. Auek, lertzean, azi-bakanez egindako laño beltza bezelakoa sortarazten dute.

        Erdibitze ta azi-bakan bidez ugaltzen diran landara auek loregabekoak edo kiptogamak dituzu.

 

 

X'gn. Atala

Landare-Sailketa

Sailketaren-Oñarriak

 

        Zergatik landara saillak egiten diran. Eziña litzake, ustekabe ta banaka eskuratzen zaizkigun landarak, bat-batean, ezagutzea. Bakoizka ikasi bear bagenitu, landareizti edo Botanika ezin ikasia litzate, bizitza guzia ikaspen ori nolarebait burutzeko bearko genuke-ta. Eragozpen auek baztertzeko ta yakintza au ikaserrazago egiteko, yakintsuek landarak sailletan banatu ditute.

        Ikasgaia ikasi ondoren, zoazte egurastokira ta bertako ezki-ondoak begiratu itzatzute. Bata luzea da, bestea arritsuago; angoak lau adar ditu, aragokoak bi, emengo onek bost. Beraz, bi berdiñik ere ez. Ala ere, elkarren antzeko dira. Mintegian, zugatz-ondo berberaren azietatik yaio ziran agian. Guztiak dira ezki-ondo. Arako karrikan guziak akezi, eta aruntzagokoan berriz, lertxun.

        Izen auen bidez, zugatz-sailak bereizten ditugu; sail oetan ezaugarri berdiñak dituten zugatz edo landarak artzen ditugu. Ezki guziak ezaugarri berdiñen yabe dira, eta akezi-ondo bateri dagokienak gainerako akezi guziei ere badagozkie.

        Akezi, ezki, makal ta lertxun izenak zugaitz bakarrai ez ezik, sail osoai dagozkie. Auxe duzu sailketa. Onela errexago ikasi genezazke landaren ezaugarriak.

        LANDARE-MOTA.— Botanikan, landareiztian egin dan saillik egokiena belarkimota deritza. Sain ontan kidetasun eta antz aundia duten landarak, au da, ama landare batetik sortutakoak sartzen dira. Makal bi antz-antzeko dira, eta makal bakarretik sortu zitezkean. Beraz, makal-mota osatzen dute. Krabeliñek (maoak) beren mote egiten dute, azak berena, eta abar.

        Norbaitek aza ta aritza landare berberaren azitik erne dirala belesaizue, etzenioteke sisistuko noski. Aza ta aritza ezin ditezke aide izan, orregatik mota berezietan sartzen dira.

        BELARKI-SALDOA.— Mota asko elkarren antzeko dira, baña ez bapatean edo bertan ezagutzeko bestean. Oekin botanikalariek (landarezaleek) talde berri bat egin eta landare-saldoa osatu dute. Mota biltze au, lore, igali eta maiz orrien tankerari begiratuki egin oi dute. Esate baterako: ler (piñu), izai ta nekosta, mota berezi oekin, osto ta igaliz antzeko diralako, lerkari landare saldoa egin dute, dakarten igalia ere ler-alea bezelako dalako. Gari, olo, elbitz, arto eta lastozko azubil eta igaliz buruxkadun diran beste zenbaitekin ere, saldo bat osotu dute: ots, askikari'ena, askiarekin zer ikusi andia dutelako.

        LANDARERIAREN TALDE NAGUSIAK.— Naiz saldotan landarak elkartu, oraindik asko ta asko saldo oetatik kanpora gelditzen ziran, eta sail zabalagoak antola bear izan zituten. Ori dala bide, landaredian talde aundi bi sortu zituten; talde bakoitza saldo aunitzez osatua dago. Landare-talde auek ugalketari dagozkiola berezi ditute.

        LANDARE-IZENAK.— Belarki bakoitzari, yaintsuek elkarren artean aditu ditezen izen egokia ipiñi ezik, sailketa utsa izango litzake. Landare bakoitzak lurralde berean, maiz, izen ugari ditu. Ortik nasketa izugarria sortzen da. Naspil oro aizatzeko LINEO yakintsuak landare bakoitzarentzat izen egokia asmatu eta aurrerantzean arkituko ziranak izentatzeko ere, bidea erakutsi eta oñarriak yarri zitun.

        Adi bidez, lur-sagarra (patata) SOLANUM TUBEROSUM deritza: aurreneko izenak aria adieratzen digu, urrengoak mota. Izen au duzu landararen yakintza-izena, errian erabiltzen dana, berriz erri-izena.

 

                LANDAREDIAREN TALDE NAGUSIAK

                        LANDAREDIA

                        LOREGABEAK

                        (KIPTOGAMAK)

                        Loregabeko ta azi-bakan dun landarak.

 

                LOREDUNAK

                        (Panerogam)

                        Lore ta azidunak.

 

        Azi-atal-bakarrak. Oien osto-zañak elkarzutak dira. Loreak, maizenik koroiak bai, baña kukulik gabeak. A.B. Ezpata-belarra.

        Azi-atalbikoak. Atal biok aziak ditute. Osto-zañak sare antzera. Lorea, geienetan, kukuli eta koroidun A.B. Artea.

 

 

XI'gn. Atala

Loregabeko Landarak

(Kiptogramak)

 

        ONTOAK.— Ederki ezagutzen dituzute. Or-emen, oian ospelean, irikitako aterkien irudiz yaio dira. Ala ere zuek ikusten duzuten ziza, ziza osoaren zatia baño ez da, azi-bakanak ugaltzekoa. Zizaren beste zatia lur azpian, sare antzera edatuta dago: mizeli edo erro-sarea deritza. Arigarriro zabaltzen da.

        Ziza txiki ta ñimiño batzuk etxe ta soroak ere ondatzen ditute. Oetxek egiten dute ogi, gozoki ta ugalen lizuna. Aizeak ekarritako azi-bakanetatik erne ziran, ta benetako ziza-oian-kumeak dirudite. Landareen eri asko ziza txiki biazkarkariok sortzen ditute: oien erro-sareak ostoak erre ta errukarriro ximurtzen dizkiote.

        Landare oyek korapil gabekoak dituzute. Beraz ezin dezakete eguratsetik ain bearrezko zaien ikazki-bioxidarik (CO2) beretu. Abereak naiz belarkiak lenago gertutakoa yasotzen dute, ta ayen bizkar bizi dira.

        Landare abetan yateko egoki diranak ere ba dituzute. Ortarako goñube edo lurpeak antolatzen ditute ziza-lurrez. Basoetan ere mota yangarriak arkitzen dira, baña zizotatik geienak edentsuak dira. Ondo ezagutu bear, beaz, yan aurretik. Onto asko txiki-ikuskiñez baizik ezin ikusi ditezke. Ogetazortzi milla (28.000) mota gutzienez, azertu ditute.

        ALOKAK.— (Gorbelak). Alokarik geientsuenak itsas barnean edo aintziretan bizi dira. Tankeraz askotarikoak, baita margoz eta galgaz ere. Idoietan agertzen dan lokatz orlegia alokazkoa izan oi da. Gorbelak koropil edo orlegingodunak dira. Maiz ordea, koropila margo bereziz estaltzen zaie, ta musker bearrean, kolore nabarrez aurkesten zaizkigu. Baten batzu, berez, tokiz alda litezke. 12.500 mota, or nunbait, berezi omen ditute.

        ONDORALDIAK.— Arkaitz eta zugaitz zenbaiten azubillean orban orlegi, gorrixka ta oraillak azaltzen dira; ondoraldiak dituzu. Landare nasiak dira, onto eta aloka elkartuz osotuak. Alokak, koropil gabeko ontoari landareentzat bear-bearrezko dan ikazki-bioxida (CO2) ematen dio, ontoak orde, ain atsegin zaizkion ur ta ezotasuna. Iru milla mota, gutxi gorabera, ezagutzen dira.

        OROLDIAK.— Oroldiak, aurreragoko irurak baino gorago daude landare malladian. Osto-xe ta azubil dunak dira, erro ta odiño gabeak ordea. Margoz musker ta txikiak, toki ezo itzaletan, orma zar ta aitzei erantsita bizi dira, baita iturri-oianetan ere, mulko ta taldeka. Astiro begiratzen badituzu orriño artetik azi-bakanez betetako eltzeñoak dituzten ari me-meak oartuko dizkiozu.

        IRATZEAK.— Landare oiek tankeraz loredunen antzeko dira. Sarri erro ikusgarriak dituzte, bestetan berriz, lurpe-azubillak. Ostoak kiribilduta ateratzen zaizkie ta azi-ala, ezarian-ezarian irikitzen. Ostopean orban borobiltxo eraz azi-kutxak ditute, ta kutxa oetatik azi-bakanak yalgitzen dira.

        Azi-bakanak, esan bezela, kizkin ugalgarriak dira. Ez dute aziazalik, ez erneñorik, ez erroñorik ezta beste ezer nabairik ere. Ira edo garoak lurralde arrizu ta lats iturrien baranoan bizi dira. Ira ar eta ira emea arruntekoen dituzu, ar naiz eme, uste bezela izan ez arren. Baita ezagunak dira oxin, orma ta iturri itzaletako garaiskak. Tropiku lurraldeetako iratzeak zugaitz ikusgarriak dituzute. Lau milla ta bosteun ira-mota ikertu ditute.

 

 

XXII'gn. Atala

Loredunak

(Panerogamak)

Azi-Atal Bakarrak.

 

        ASKIKARIAK.— Landare saldo au garrantzitsuenetakoa da, ugari, eta batez ere, gizadiari onura aundiak dakarzkiolako. Askikarien azubilla utsa da eta unerik une, zearka, solairuak ditu. Ostoak luze ta segaillak egiñaz. Lorak pillatuta dauzkate ta buruzka osatzen dute; sarri, eldu arte, ostolekaz bilduta daude.

        Seska, ingea ta azukre-seska ere, saldo ontako dituzu. Oiek baño ezagunagoak dira gari ta artoa, oiekin eguneroko yakia egiten dugulako.

        PALMAKARIAK.— Palmondorik ez da gure lurraldean ageri. Oien azubil gainean galdor bat egiten duten osto luze batzu ikusten dira. Saldo yakingarria au ere, ekartzen dizkiguten onurak gatik.

        Apirkako palmondotik datil-mordoak artzen ditugu, benetan igali goxoa. Kokondotik koko-aleak. Oien barneko mamia yateko on da, eta landu ondoren olio berezia ere ematen dute. Apirka, Amerika ta Ozeani'ko beste palmondo aunitzek, olioa, guriña, fekula, oialgaiak eta alkola ematen dizkigute.

        LILIKARIAK.— Landare belartsu, tipul eta txistor dunak dituzu. Sei lore-osto dun estalki bakarra dute, sei autsari ta azkorri irukoitza, au da, iru gelatxo duna.

        Nunaitar diran landare apaingarri aunitz: idi-biotz, kasinto eta zitoria. Oez gainera, txistordun landarak era bai: tipul, baratxuri t.a.

 

 

XIII'gn. Atala

Azi-Atal-Bi Dun Landare

Saldo Yakingarrienak

 

        ELTZEKARIAK.— Saldo ontan belar apal eta zugatz arroak sarzen dira. Ingumalorak dituzte, mitxirritaren irudikoak. Igalia leka bat, azal bikoitza. Eldu-aroan berez irikitzen da. Eltzekarien azi asko yaten diugu, babak, tillistak, illarrak t.a. Beste azi batzu aberentzat onak dituzu. Akezia zugaitz itzalgarri ederra da egurastokietarako.

        GURUTZARIAK.— Aurkez-aurke dauzkaten lau lore-ostoak gurutza egiten dute. Kukulak lau kukul-ostodunak dira. Igalia lekatxo bat legorra; erdian, luzetara, mintz bat dauka, eta aleak mintza oni erantsita, leka berriz, azalez estalita. Igalia zoritutakoan, leka-azalak berez lertzen dira. Gurutzkarietan landare onurakor asko dituzu; azak arbiak, udarbiak t.a. Lore apaingarri batzu ere bai txidar t.a.

        PIRRINPINKARIAK.— Pirrinpinkarien lorai, irikitzerakoan, kukul-osto biak erortzen zaizkie. Lau Lore-osto ta izar antzeko xaki dun azkorri gizena inguratzen duten auts-ari asko ditute. Oien igalia kutxaño deritza, ots, barruan azi pikor aunitz ditun igali legor ta borobilla.

        Beren lore-koroi gorria gari soroetan yasotzen duen pirrinpina landare ezagunetakoa duzu. Lobelarra ere saldo ontako da. Landu-ta, opium delako gaia ematen du, benetan zital gaiztoa, pitinka artu ezkero lo-erazten duna.

        LARROSKARIAK.— Landare oien lorak benetan atsegingarriak. Kukul osoa dute, ala ere gañean bost kukul-osto agiri zaizkie. Lore-koroiak bost lore-osto ditu. Auts-ari ugari ta azkorria kukul azpiari itsatsita dauzka. Zoritu aroan kukul barnean azkorria ere azten zaio, larrosondotan oi bezela. Usu, masusta eran azaltzen dira, sasietan oi.

        Barnean ezur bat edo bi dituztenak ere ba dira, lirin-erdi gizen eta guri dun igaliak: muxika, aranak, gereziak e.a.

        Larroskarietan arrunteko landare asko sailtzen ditugu: udare, sagar, makatz eta abar. Ederki ezagutzen dituzute noski. Zelai inguruetako esparruak ere, landare auetakoak dituzute maizenik: elorri, lar, e.a.

        Sail oni larrosak eman dio izena, baña saldo onen ezaugarriak basa-larrosetan (arkakaretzetan) soilik idoroko dituzute, bada lorategietako larrose: lore-ostoak landuz ugarito dizkiete.

        GINBAILKARIAK.— Lateraz umbela deritzate aterki eraz loratzen diralako. Lore tiiak ditute, erdi zuriak eta bost lore-osto dunak. Lore tipi oiek eldartuta, lore osoa antolatzen dute. Azubilla barnetik utsa, eta ostoak motzak bainan usaitsuak.

        Perrexil, zañori ta miru-belarra ginbaikariak dira. Landare oetan perrexilaren antzeko bat bada, asta-perrezil izenez, benetan zital eta edentsua.

        EGUZKIKARIAK.— Saldo ontako landarak elar itsatsitako bost kukulosto dun loreak ditute. Lore-koroia bost lore-osto elkartuz eratua dago, gañera bost auts-ari ditu. Orriak margoz musker-illunak dira eta usai gaiztotsuak. Euzkikarietan landare onuratsurik bada: piper, tomate, luzagar, azkenau batez ere, bear bearrezkoa.

        Landare oietan badira gaizto eta zitalak ere, adi bidez; belaiki, biotzigarra ta zigorria. Kebelarra ere sail ontakoa: bere ostoekin, igartu ta artzitu ondoren, zigarroak egiten dira.

        EZPAINKARIAK.— Izenetik ageri dan bezela, ezpain antzeko lore dun landarak dituzu. Oietako aunitz urrintsu baitira, urringaitarako erabiltzen ditute, baita etxeetan sendagaitzat ere. Erleak biziki maite ditute saldo ontako loreak eztigintzarako.

        Saldo ontako dituzu izkaro edo erromeru, itze-belar, izpillu, batan eta abar.

        KUKUBIKARIAK.— Saldo ontan meloi, kukubi eta abar, sartzen dira. Lorak batzu ar eta bestetzu eme ditute. Lore-emeak azpian aunditu bat dute ta onen barnean azkorria.

        ASKARKARIAK.— Sail ontako lorak bapatean begiratuta, bakarrak ematen dute baña astiro arakatu ezkero, loreño tipi ugariz osaturik daudela oartuko zera. Lil asko dunak diralako, askar edo askotsuak deritzate. Orlakoak dituzu eki-lili, lili-pitxi larranbillu, kardabera eta abar.

        LERKARIAK.— Lerkariak kosno antzeko igaliak dakarzkiten landarak dira; kosnoaren ezkata artean aziak ditute. Ostoak geienetan labur eta orratza bezelako txorrotxak izan oi ditute. Urte osoan orlegi diraute. Oien zurak erretxiñez gainezka egiten du.

        Ler (puiñuondo) nekosta eta izaia lerkariak dira, baita beste zuaitz osto iraunkor dun aunitz ere.

 

Amaia

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.