Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Gizadijaren azikera-bidiak

 

Urrutia'tar Gotzon Miren Bijotzeko Semia

 

Aigitiarrak

 

Eupartes ibayaren ondotik Ganges ibayaren albuetara jun gintzan lenago, eta orain beste ibai zabal eta luze baten aldera jo biarr dogu. Nil deritxan ibai-inguruetara.

        Dirudikanez, gixadijak irakatsi dauskuzan azikera-biderik nagusijenak, ibai-aldetan eta mendi-oñetan zabaldu ta azi diran, enda ta izkeraenak edo dira. Ibai-aldetan zabaltzen ziranak geyenetan lugin egiten ziran eta lurra landuz bixikerea aurrkitu; Mendi-aldetan ebiltzanak unai ta eiztari ixaten ziran eta ez ziran ibai-aldetakuak lain iraunkorr, toki batetik bestera errezago joten eben ba-ta.

        Nil-albuetan jarri zan errija nundik etorri edo zein bidez ara jo eban jakiten ez da errez; baña Sumerri ta Asurerri-aldetik etorri zala egi-egitzat arrtu gegike. Gaurr Suez-ubidia deritxagun bidez etorri zirala nik uste. Beste batzuk, baña, uste dabe enda ori lenago Araberrira jun zala ta gero Etiopia-bidez Aigito'ra. Bide batez nai bestezx etorri an doguz gixa-semiok, Josukisto gure Jauna agertu baño bost-seiren batanei urte lenagotik azikera-bide jagi-jagija erakusten.

 

        EUREN-SINISMENA. Oinek be, Asuerritarr eta Indietarrak eta Iranetarrak letz, ludijaren asierea zelan alan azaldu gura ixaten eben oneik uste lebenez, gaudijaren asierean URETA sakon, illun eta zabala zan. Ureta orretan alde batera ta bestera, ona ta ara INDARRA ebillan eta urok bixtu gurarik letz GURARIJA, gauzak argira ekarteko gurarija. Amen be, ba, IRU gauza doguz. Ureta, Indarra ta Gurarija. Nik ez dot esango emen be gure IRUKOITZA agertzen yakula. Ez orixe; baña, nire eretxiz, Urtzi Jaunak lenengo gixonai irakatsitako goi-egijen izpijak emen be agertzen yakuz. Asieran ezer ez zala erakusteko biderik onena ILLUNA zala esatia da; guk be ezereza baltz eta illun egiten dogu. Jaungoikuak irakatsi ezik guk ezin edo gegike jakin gauzak EZEREZETIK egiñak dirala; Jaungoikuak irakatsita be errez aztu lediken gauza da ori. Eta orixe da Aigitiarrak be egin ebena. Goitiko irakasmen ori aztu ta gero gauzaen asierea euren eraz asmatu ta azaldu. Lasterr, bixi diran ixatiak, arr ta eme diran indarretik datortzala ikusirik, an URETA baltz aretan be arr ta eme ziran indarrak asmatu ebezan eta indarrok jaungoikoixundu. Ureta'k NUN ixena eban eta emastia aurrkitu eutsen NUNET ixenduna; beste jaungoikoixunak be bai ziran KEKE (arr) Keket (eme); NENU (arr) Nenut (Eme) ta orrela. Guk, euzkeldunok emiak-e atzizijaz ikurten doguzan letz eureik -et atzizkijaz ikurtuten ebezan.

        Ureta illun aretan, baña jaungoikoixunez-landa azitxubak be bai-ziran eta azitxubok arrautza-antzo zabaltzen ziran Aigitiarren adimen-aurrian. Arrautza-azala apurtu ta aorr azijak ta azijetatik urtengo diran gaudi onetako ixatiak. Lenen-lenengoz ARGIJA ta argijari RA (arr) ixena emoten eutsen. Beste batzuk AMON-RA ixentatuten dabe eta argija-zan ezkero EGUSKIJAZ bat egiten dabe. Geruago Ra edo Arr onen ordez OSIRIS agertu zan eta aigitiarrak auxe gurtuten eben Arr baño geyago. Biarr ba emen be indietarrak'-tzaz esan gebana esan gegike: uzkurtza edo gurtza-bide bi zirala, bata jaupari ta aundikigena (Arr-gurtzabidea), bestia errijarena Osiris'en gurtza-bidea. Ra edo Arr'ak bere gurtzaliak erijotz-ostez ortzijetara jasoten ebazan eta bertan saritu; Osiris'ak barriz, lurrpian eta urez andik zabaltzen diran zelai pozkaritsubetan sarituten ebazan bere gurrtzaliak. Batzuk eta bestetzuk, ba, gixonak goruagoko bizitza ebala siñistuten eben. Jaungoikua eta gixoaren geroko bizitza ixan dira beti egizko uzkurtzaren oiñarrijak.

        Ar eta Osiris'en gurtzak gain, beste gurtza-bidiak be bai-ziran Aigito'n; At eta ATHIS; ISIS eta AMMON, ta abarr. Goi- Aigito ta Be-Aigito'n jaungoikoixun edo detun ez bardinak lebezan.

 

        ERIJOTZ-ANDIKO BIZITZA. Lengotxubago esan dodan letz, aigitiarrak sinismen zintsua eben gixonaren geruagoko bizitzaz. Aigitiarren siñismen au sendo ta iraunkorra zan. Eurek euren bakaldunak iorrzteko erabillezan bidiak, au argi be argi dinoskube. PIRAMIDAK deritxen arri-murutsak orixe bakarrik dikurre: bakaldunen obi baño ez dira-ba-ta.

        Piramida orretan idatzita daukagu aigitiarren edesti ta gurtzabidia. Bakaldunene obi baño ez dirala-ta be, berta euren ormetan eta euren errayettan arrijan betirako idatzita daukaguz otoi, otoyera ta gixajasokunak, Ez uste, gero, Piramida orreik barruz utsik dagozanik. At dikusguzan orma-barruban txadontxu-antza daukan tokija dozu; txadontxu orren barruban obija; obijaren barruban zerraldua; zerralduaren barruban gorpuba eta gorpubaren onduan janari, edari, izkillu ta abarr. Batzutan abere-gorpubak be bai. Zegaitik oneik gustijoik? Aigitiarren ustez gixonagan iru gauza edo atal ziran: KA, BA eta KU. Ka ixenaz grputza edo oba gorputzaren bikoitza ikurtzen eben; ba- ixenaz bizitza edo olakoren bat, eta euren eretxiz, gixona il eta gero, ba ori txoritxuba bai'litzan egazka ibilten zan ona ta ara, emen eta an. Gixona ilda dagon arren ondiño janarija biarr dau eta ka'k diraun arrte be. Alegiñak egiten ebezan ka orrek luzero be luzero iraun ledikian eta orregaitik gantzutu egiten ebezan. Ku- izenaz gogua edo arimia ikurten eben eta gogo au argi letz azaltzen-eben, Ra edo Arr'gandik datorran izpija. Ku edo gogua da zoriontasun eta egizko ezilkorrtasuna lortuten dauzana.

 

        ILLEN IDAZTIJA. Onela deritxa Aigito'ko idaztijetatik entzute aundijena daukan idaztijari. Idazti au zer dan jakin gura ba'dogu nik onela euskeraztuko neuke: ERIJOTZANDIKARAKO IGAROBIDEA. Orixe da ixan be, gixonak erijotz-ostez zer egin biarr daben eta nora jo biarr daben azkenengo zoriontasuna lorrtu ta atseden betikorran bixi ixateko. Eun eta ogetamarretik gora diara idazti onen atzalburubak eta iru atal nagusitan zeindu gegike berau.

        Lenenguan goguaren alde-egitetzaz diñardu; bigarrenian goguak Osiris'en bakalderri zoriontsuban sartzeko egin biarr daunatzaz eta irugarrenak Abydos eretxan ikasbide-jarraitzalliak egin biarr ebenatzaz.

        Onetatik garrantzi andijena edo dauna bigarrena da eta bertan azaltzen dau goguak Osiris'en aurrian egin biarr daun autorrkixuna. Gaiztakerik ez daula jauki esatia ez da naikua, on egiten be alegindu egin dala erakutsi ta egiztu biarr dau. On egite onen arrtian gose diranai jaten emotia, billostubak jantsi, espetxeratubak ikertu ta olakuak azalten dira.

        Onez gañera Jaungoikuatzaz be zer ekijen agerterazo biarra ixaten eben: Jaungoikuaren ixakerea ta jaungoikoixunen egikunak. Orrela jaungoikoixun bategana edo bestegana bidaldubak ixaten ziran.

 

        BIXIKERA ONA. Agitiarrak gixonai bixikera on eta zuzena irakasten eutsen.

        Euren esakera banaka batzuk emen jarriko doguz. «Gixonik aundijenak okerkeri txiki bat jauki dabelako galtzen dira ta zatartu» «Seme menpekorra seme zoruntsuba, luzero ta ondo bixiko da.»

        Baña batez be Jaungoikuari zorr yakon lotsa ta maitetasuna ta bakotxak bere amari ta senarrak bere emastiari zorr dautsan lotsa ta laguntasunatzaz iñarduben geyen geyenez. Onela irakurten dogu Jaungoikuari zorr yakon lotseatzaz: «Uarrtu ta goraldu egikezak Jaunaren onbideak. Oro Jaunak egiña dok. Jaungoikuaganazko lotsea onbiderik jagijena dok».

        Amen orain emastiatzaz edo emastiaganazko maitetasunaz irakasten dauna: «Gixon zurra ba'az eure etxia ondo atondu ta eure emastia maitatu. Emastiari janarija ta pitxijak emon; berakin asarrerik ez ixan; urringayak eta atsegiñak be eskuratu egijoxak eta onela bera eure aldez ta lagun ixango dok». Gero amatzaz lerro edarrak idazten dauz; «Eure amak bere sabelian eruan induan ta eu eruatiarren atsekabe andijak ixan yuazan. Jayo intzanetik bustarri-antzo lepuan eruan au eta bere titija eure abuan uala eruan be. Ire zikinkerijak ez yuen iñoz bera atsekabetu, azten enbillala berak ikastolara bidaldu uan, egunoro eugaz oldoztuten yeguan...ez iraindu eure ama ba; bera iraxinduz berak eskuba zuzentza-eske Jaungoikuaganuntz jasoten ba'yok, Jaungoikuak entzun egingo yausak eta eu gogorr be gogorr zigortu».

        Amaitu baño len beste irakasmen edar au emen didazkegu. Au danontzako da ona gaur berton be. «Zaindu egik eure goguan eta iñoiz ez aztu ilkorra azala. Erabagi aundijak arrtu baño len berauxe oldoztu bein eta barriro. Oro ilkor garala. Urtetsubak eta gastiak danok il biar. Ez esan GASTE naz eta bixiko naz. Ez: erijotzak umetxubak, titija artzen datozan jayoparrijak eta ondiño jayo be eztiranak, urtetsubak eta agura-atsuak letz, bardin, beraganduten yozak. Eure onerako au diñoskat. Ez aztu, ba, ta zoruntsu bixiko az».

        Onegaz Aigitiarren antxiñako azikerabidien azalmena amaituten dot gaur, urrenguan Txina'ra edo juateko.

 

        INDIETAN. Iraneta'tik Indietara juan gadixan. Gixadijaren asieran gixonak ibilli lebilzan (ebilzan) ona ta ara, onuntz eta aruntz. Ez dakit zein bidez jun ziran gixonok Indietara; ixan ledike Iraneta-ziar ara jotia baña dana-dala Indietan egindako egotaldiaja antxiñagokua eta luziagua ixan zala deritxat. Amurrapi jaun altsubaren egunetan bere ala Indietaraño be zabaldu zan, eta Josukisto jayo baño bi edo iru anei lenago Amurrapi indartsu ori il zanian, an Indi-ibayaren albuetan indarrez buztarripetuta legozanak (egozanak) bustarrijori zatitu te euren bidez bixi zirala agertzen yakuz. Aldi illun aretan ezin gegike argirik argi ikusi, baña euren idazti zarrak eskutartian artu ta aztertuten ba'doguz, argi oso biribilla ez bada be, argi-izpitxubak bai-dikuzkeguz. Lenen-lenengoz Urtzi Jaunak lenengo gixonai goitik irakatsitako goi-argijaren izpijak. Batzuk diñoskubenez indietarrok Jaungoiko bakarragan leben edo eben siñismena galduba zan; gauza gustijak jaungoikotu lebezan eta abere ta txori, arrain eta narrazki, zugatz eta bedar jaungoikotxubak ziran; baña ori iñoz Indietan jazo ixan ba'zan ez zan lenengo edo antxiñenengo egunetan ixan. Indietarrak aldi aretan Jaungoiko bakarragan eben siñismen osua. Rig-Beda deritxon euren idazti zarran darraiken olerki polit eta sakon au irakurri gegike:

 

                ZER'ik ez zan an, EZER bera be ez,

                Ortzerik ez zan, illun bakarrez

                Lexa sakonak, inguru baktzak,

                Lexak be ez ziran, ez ixendubak

                Ezilkorrik ez, erijotzik be ez

                Gau ta egunen aldatzerik ez...

 

                        Bakarrik BAKARRA zan

                        Arnasge ta bixirik

                        Barnetako beruaz

                        Ixaten azi-muina

                        Ler, ta MAITETASUNA

                        Agertu zan gaudijan

                        Maitetasun sutsuba

                        ADIMENEN iturri

                        Goitik jatsi ete-zan

                        Ala betik gora igon?

                        Azijak zabal dabiltz

                        Gauzak agertaraziz

                        Ta Jaungoikotu nairik.

                        Goyetako BAKARRAK

                        Oro ete dezagu

                        Ala ezertxorik be

                        Jakin barik da bixi?

 

        Azken au egizko Urtzi Jaunarentzat aintzagarri ez dan arren eta olerkijaren itz batzutan oro juangoikotu gurarija agertzen dan arren, nik neuk orr Jaungoikuak lenengo gixonai irakatsitako Irukoitz deunaren aztarnak susmetan dodaz. Bakarra ta Beraren Maitetasun eta Adimena. Ez ete da au gure Irukoitz beraxe? Illunduta ¡jakiña! baña alan eta be goitiko irakaskintza sakon eta egiskua.

        Asurerriko ENUMA-ELITS olerkijaz (1) zer ikusi aundija daukala, nik uste.

        Asurerritarren eta Indietarren olerki bijok asiera baño lenagoko ezereza edo bapeza gogaldu gura dauskube. Olerki bijok bata bestiaz erkatu baño ez dogu:

 

                ENUMA-ELITS:

 

                Goyetan goyak ixenge ziran

                Lurpietan be ixanik ez

                Ureta aunditik oro sortu zan

                Mum Tiamtuk egiñez.

 

        Asuerritarren artian ba'nengoke edo euren idazti zarrak aztertuten bixi ba'nendike, gorago euzkeraldu dodazan Rig-Beda'ko neurtitzakaz Enuma-Elits'eko itz neurtubakaz daben artu-emonak jakin erazoteko alegiñak negikez edo legikedaz. Bijok iturri berberaxe dabela errez aurkituko geuke (leuguke).

        Jaungoiko bakarra autortuten eben asurerritarrak eta indietarrak, baña laster iru notiñak iru Jaungoiko egin ebezan eta geruago iru baño geyago, ludi ta gaudijan ziran gauzak beste jaungoikoixuntxu. Ixan ledike baña gu gerauxe gai onetaz gustiz zuzen ez ibiltia. Biar ba, asurerritar eta indietar eta oigitarrak ez ebezan Jaungoko letz gauzok gurtuten, guk deunak goralduten doguzan letz, jaungoiko-antzeko gauzok goraldu ta lotsaz begiratu baño. Ixan be egija da gauza gustijak Jaunak ezereztik atara ta sortubak dirala eta Beraren antza dabela. Guk be bai dogu autortuten gaudija Jaungoikuaren antzera egiña dala, eta Jaungoikuaren irudija dikusgu mendi ta zelai, ibai ta lur, zugatz ta lora, txori ta aberetan.

        Guk egijok garbi garbi gorde ba'doguz Josukisto Jaunak goitik ekarri leuskun laguntza ta berak irasitako Doibatzaren bitartez da.

        Orregatik ixan ezik, gu be asurerritarrak letz-edo, or illunetan jarrita lo bixiko gintzake.

        Jaungoiko bakarragandik iru Jaungoikora jo eben, ba, indietarrak eta Jaungoiko-ixunoi euren ixenak jarri be bai. Tad, Tapatz eta Ritam ziran. Tad'gandik gauzak urteten dira armiarma'tik saria urteten dan letz eta Tapatz'en indarrez urten be, Tapatz Tad beraren buru-maitetasuna baño ez dala-ta be. Tad eta gauzaen biatartian, Ritam agertzen da. Tad'en indar egillia ixanik. Emen be barriz esan gegike Tad, Tapatz eta Ritam ez dirala iru Jaungoiko, Jaungoiko bakarraren agerpidiak baño.

        Beste batzuk Tad'eren ordez Brahma jartzen dabe. Brahma zan eurontzat Jaungoiko nagosi ta bakarra. Brahma onek Beste ixen batzuk be bai-dauz, ikusgaiz: Puruxa. Puruxa'gandik Indra ta Agni sortzen dira eta Brahma'gandik Brahmanspati eta Prakapati. Ritam'en ordez Baruna agertzen da, Brahmanspati beraxen beste ixen bat ez ba'da beintzat.

        Jaungoikua gurtuteko bidiak ez ziran beti bardiñak Indietako erkijetan ez eta erki beraxen aldi batzutan, be. Bide nagosijak Indu-bidia, Brahma-bidia ta Buda-bidia dira. Lenengo bidia jauparijak geyen erabilten eben edo leben. Errijarentzako jayegi-edo zan. Irugarrena errezago ta errijarentzako oba zan. Iru bidiotan baña asmorik gorenguena Urtziren antza lortutia zan. Obeto esateko, euren burubak urtzutu edo jaungoikotutia. Orretarako KARMA esaten eutxen ekitaldija bijotzez jabon eta erabiltzen eben. Karma itzaz eurek berrjayotzak ikurtuten ebezan. Euren eritxiz gixasemiak-eta lenago beste bizitza bat ixan eben eta ondo bixi ixan ziranak abere batzutara ta txarto bixi ixan ziranak beste batzutara sartzen ei-ziran. Berjayotze ta aldakuntza gusti onen asmo ta azkenengo elburuba NIBBANA eritxen egoerea zan. Nibbana orretara eltzen ziranian zoruntsubak ziran.

Trimurti edo Irukoitxa. Gai onetzaz diñarduben idaztijetan irakurri daruagunez India'ko Jaungoiko goernguenak Brahma, Xiba ta Bixnu ziran. Agerkun onek baña geruagokuak dira. Antxiña-antxiña ez-ezagu-nak ziran. Egija esan ta ondo aztertuz ez dozu gure Irukoitzaz egizko antzik aurkituko. Onek irurok batzutan bata bestiaren aurka be agertzen dira batez be Xiba ta Bixnu. Indietarrak jaungoikoixun onek gurtuten asi ziranian beste jaungoikoixun askotxu gurtaten ebezan jangoikoixun ar eta emiak gurtu be. Ibayak eurak be eta mendijak eta zugatzak eta sugiak eta lurra ta ortziak eta ixarrak eta illargija eta eguzkija eta beste edozer. Orrela diñoskube beintzat; baña sakon begiratu ezkero indietarrak orren beste tentel ez zirala esango neuke edo leuket nik. Gauza orrek gurtuten letz agertzen ziranian euren Jaungoikorik goyenengua gurtuten eben nai ixen bataz gurtu nai beste ixen bataz egin.

        ARRAMAYANA eta MAHABARATA. Indietarren siñisgayak olerki nagosi bitan aurkituten doguz. Euren ixenak Arramayana ta Mahabarata. Olerki onek irakurri ta aztertutekotan be auxe goguan euki biar dogu; olerkijok ez zirala aldi bakarran idatzijak ez eta gixon bakarrak asmatubak be.

        Josukisto gure Jauna bixi ta gero asmatubak dira idaztijok eta orregatik geu kistarrakendik be zeozer artu ebela errez be errez sisnistu gegike.

        GIXARTE-MUETAK. Indietan iñun baño geyago gixonen arteko ta malla ez bardiñak ontzat artuta zabaldu ebezan.

        Gixonen alkar matetasuna ez zan gustiz ondo ezagutuba ta gitxiago jarraituba. Alkar maitetasun ori kistarren arteko bide dala esan gegike. Kistar euron artian be ez biar dan beste erabillija.

        Indietako mueta onek ezagututeko ta batez be indietarrak zelan eurok ontzat artu legikiezan jakiteko, ikusbidez antxiña emen gure alde onetan be kistarren artian askotxu zabalduta eguan oitura bat emen gogoralduko dot. España'n Asturietako mendijetan enda edo gixatalde iñok nundik etorran ez ekijana zan ondiño urte asko ez dirala: BAKEIRO ixena leben. Bakeiro orrek txarto be txarto ikusijak ziran mendi-oñetan zabaltzen ziran uri ta errijetan. Kistarrak ziran, batzuk diñuenez Moamedarren-pian negarrez egon eta Astueritako bakadunak askatutako kistarrak ixan be, baña alan eta be beste kistarrak ontzat iñoz be artu ez. Ondiño gaur berton ikusi gegike Asturietako sarkaldeko txadon edo eleiza batzutan idazkun auxe:

        «Onarte eltzen dira bakeirotarrak» (Hasta aqui llegan los vaqueiros»)

        Txadonetan be andik aurrerago ezin jun. Marra aretatik aurrera beste kistarrak bakarrik, ez bakeirotarrak.

        Bakeirotarrai ez eutsiela ardura aundirik ez bardintasun onek.

        Urrengo olerkijokaz egiztu gegike.

 

                Los vaqueiros son vaqueiros

Echos mismos lo xuraron

                Y vale más un vaqueiro

                Que veinticinco aldeanos.

 

                Vale más una vaqueira

                Con una saya de estopa

                Que no una de la aldea

                Vestida de buena ropa.

 

                Más quiero ser de la braña

                Y que me llamen vaqueira

                Que no ser de la marina

                Y me llamen sardineira.

 

        Orren antzera Indieta'n be mueta ta KASTAK ziran. Berengo mueta IKUTU-EZIÑ-AK edo intouchable ziran. Onek Brahma'gandik urrun bai'lebiltzan begiratubak ziran. Beraz beren-berengo mallan. Ondiño belgundarijentzat lan gogorra ixaten da Ikutuezin orrek kistarren artian artu ta euren batzarretara eruatia.

        Baña Indieta'ko lenene aldijetako azikereak bakarrik azaldu gura dodaz emen. Eurak edesti-ziar eta gaurko egunez derabillezan oldozkerabidiak aztertutiak urrunegi eruango gengikez eta eta guk ezin gegike edo legikegu gai orretan geure aldija jarduerazi, beste erri ta endak, euren gixakera-bidiak erakusteko, begira daukaguz ba-ta. Orretatik zarrenak-edo Oigitiarrak eta Txinarrak dira.

        Urrenguan, ba, Oigitogaz diñardukegu.

 

(1) Ikusi EUSKO GOGOA. I'go urtea 11-12'gn. zenbakija, 65-68 ing.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.