Euskera
Atzerritar euskaltzale bat euskeraren aldezko
Tauer'tar Norberta
Letazillaren 9' ean egingo den Euskeraren Egunerako.
Ezin da ukatzeko izkuntza dela abenderri bakoitzaren onarria eta beste abenderri guztietatik bereiz-egiten duen zeingirik agiriena. Euskotarren izkuntza bakarra euskera da, Europa'ko izkuntzetatik den zarrena ta ederrena. Antzinako euskaldunak Altor engandik artu zuten eta beti ezpanetan zeramaten, euskaldun abizenetatik baita ere Euzkadiko erri, mendi ta ibaien izenetatik agiri dagoenez. Euskeraren gorestetan jai berezi bat, EUSKERAREN EGUNA deitua, urteoro Xabier tar Pantzeska sainduaren jaiegunari darraikon igandean, aurten Lotazillaren 9 ean ospatzen da. Ez da arritzeko euskaldun saindu au esukaltzaleak euskeraren maitetasunean eredutzat artu eta aren jaia Euskeraren Eguna ospatzeko autatu zutela. Guziok dakigu Xabier tar Pantzeska sainduak txikitan amaren magalean ikasitake euskera biotz-biotzetik maite izan, beti euskeraz itzegin eta euskerazko otoitzearekin ezpanetan bere gogo garbia Jaungoikoari biurtu zion.
Igaro urteetan bezela aurten ere Euzkadi'n ez ezik baita ere atzerrietan bizi diren euskotarren artean Euskeraren Eguna jaituko da.
Benetan bear-bearrezkoa da euskotarren biotzetan euskerarenganako garra piztea, batez ere oraingo egunetan, Aunamendi'ko bi aldeetatik euskerari buruzko berri illun-illunak datozkigutenetan. Berri oyen arabera orain-arte euskeraz bakarrik itzegiten duten erri ugariez erdera nausitzen ari da eta onela euskerak egunetik egunera lurra galtzen du.
Euskotarrak gogoratu bear dute euskeraren galtzea Euskalerriaren ondamendia izango dala. Euskera iges ezkero, joango dira betiko Euskalerriaren oitura garbi ta jatorrak, kanta zoragarriak eta asaben sinismen bizia. Itz batean esateko: Euskera ilko bada ilko da Euskalerria ere, euskera galduko bada, guzia galduta dago. Orra zergatik euskotarrak beren izkuntza begininiak bano obeki gorde bear dute beren semeei joritasun osoan uzteko.
Euskera gaizkatzeko euskotarren gain dago, bana lan au ekiteko abertzale zintzo guzien laguntza noraetzekoa da. Elburu au ardiesteko euskera maite degun guziok alkartu ta eskalzaleen bazkun aundi bat antolatu bear degu. Gude-aurean Naparroa'n izan zen Euskeraren Adiskideak izeneko alkartasuna eredutzat artu dezakegu. Alkartasun onek Naparroa'ko erri ugarietan, an galtzorian dagoen euskeraren onean lan txit merezigarria egin zuen.
Euskera bizkortzeko asmoan bazkun berri oni lagundu bearko diote euskotar zintzo guziak bai gogozko lanerakin bai dirurekin. Aren xede nagusia izango da euskotarren artean euskerarenganako maitetasuna piztu eta beren izkuntza ez dakitenak euskera ikasteko eragitea euskerazko idaztiak argitaratuaz eta euskal-ikasteak eratuaz. Arreta berezia zuzendu bearko da aurrei euskera irakastera, ayengan esuko-abendaren bizia dagolako.
Euskotarrak esuko-jakintza bat eratu nai badute, euskeraren bidez bakarrik egin dezakete. Baste izkuntza baten bidez au ez da alekoa, erdera azalean gelditzen delakotz, ez diteke euskaldunen gogoaren mamiraño eldu. Jakintza euskeraz landatzeko jakintsu ta olerkari argia den Zaitegi ta Plazaola'tar jaunak Guatemala'n argitaratutako EUZKO GOGOA izeneko aldizkaria garrantzi aundikoa da. Orregatik euskotar guzien eginbearra da aldizkari oni eusteko.
Nere lerro oyek amaitzeko Zerbitzari' ren «BIZI DADIN ESKUARA» izeneko olerkariaren bertso ederrak aipatzen ditut:
Mintzairetan Eskuara omen da lehena,
Dene den, Eskuara da segur ederrena.
Othoi atxik dezagun eder bezen garbi,
Eskuaraz mintzatuz noiz bai eta non nahi!
Eskuara hain da eder, hain da maitagarri,
Non behar baitiogu laguntza ekharri,
Bizi dadin maitea orai eta gero,
Berma gaiten hortarat Eskualdunak oro!
Gora Euzkadi ta Euskera, euskaldunen izkuntza bakarra.
|