Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak) —<eugo1229>




 

 

—Irakurlearen Txokoa—

 

¡Bizi Nai!

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

Atzo bidaiz (korreoz, alegia) poz aundia ekarri zidaten: Guatemala'ko euskal-aizeak, urteari asiera ederra emanaz, Zaitegi ta Orixe burukide ditugula, alajaña!.

        Ba-det txango, ba-det leku. Nere konbentutik urbil, pagadi kerizpeak dei gozoa egin dit. Aberats naiz nere papel auekin. Noan nere eskutura.

        Sartu naiz zugazpe gozoan. Baso maitea, txori-eliz, neu artzeko besoak zabalik det. Arta-sail albo, bideitxur bat lenbizi. Atasarea arutzatxeago. Laja aurrean naiz. Basarriaren atze-aurre, txakur zaunkalari bana. Neronek beste «polizi»-txakurra daramat bide-lagun.

Ain zuzen, «Lagun» du izena: gizonaren lagunik zintzoena danez. Txakurrak alkarri «ongi-etorri» egin diote. Atadi-aldean, itzal-babesean, emakume bat zapi-konponketan. Arabaki ta zuloak ditu arek buru-auste, etxekoen soñak berriro estal ba-litza.

        Etxe-inguru, zugazpe giro: ostropea det nere eguzki-aterki. Odolgi bigunak azpi gozoa eskeintzen dio nere oinpeari. Noan aurrera. Txoko bat dut basoan nere ames-kabi:maitale eskutu, antxe nai det euskal-bazkaria, gizonen begigeriza, egin.

        Baso baztarrean zai dauzkat lagun bi. Alkarri besoak emanda, an daude mendetan oñak lurrari itsatsita, gizaldi joanen maxiaketa ixilla orrazten. Ezagun naute, ta enbor-ondoan jarleku sorgiña eskeintzen didate. Nere pago zar bi. Ni il baño len, nagusiak bota-arazi ba-litza, min nezake biotzean.

        Zabaldu det «Euzko-Gogoa». ¿Euzko ala eusko? Azken urtetan piztutako auzia. Betor euskera, naiz euzkera: baña betor azkar eta ugari. Gaitezen adiskide; ta bakoitza bere iritzi-jabe. Burrukak, erdal-zalientzat bitez.

        Basoa sorgindu zait, eta Bolibi'ko zabaldietara narama irudimen-aztiak. Zorioneko begiak, lur-itxas aietan argiz aseak! «Orixe» gazte-berritu zaigu:noizbait ere, euskera lanak eman dio poz-bide. Arrebarekin solas-giro: Orexa inguruak ames:anai-arrebak egunetako oroitz-aparia izan digute.

        Aguro asko irentsi ditut orriak: gero, nere ames-lañoak urtu zaizkit. An beian zugaitz-artetik ageri, gure Azkoiti euskalduna biziliñua ariltzen. Onenbeste erdal-burruka ondoren, erri asko erori dira. Azkoitik euskaldun dirau oraindik, Jaunari eskerrak. Baña ari zaizkio azpi-jorran.

        Aurrak eskoletan ez dute Kristau-Ikasbidea euskeraz ikasterik. Oker diot. Pralle ta mojen eskoletan, eztago euskeraz ikasterik beste zemait eskoletan, bai. Ta jakiña! erderaz eztakiten aurrak, ez dute kristau-legerik ikasten.

        Parre egin diteke, negar egitekoa ezpalitz Aurra Kredoa esaten ari da: erdera etzaio buruan egosi, ta ain poliki ere, auxe esaten du:... padesió bajo el Joder (onelaxe) de Ponsio Pilato... ¿Zer zaio erderaz eztakin aurrari «poder» izan edo «joder»esan?. Gañera itz au soldautzatik arrunt ekarri oi-dute gure mutillak, eta aurrarentzat ezagunagoa bestea baño. ¡Ondo izurratua daukate bai burugabekeri auekin gure aurren Kristau-Ikasbidea. !Noiz bukatuko ote-zaizkigu eliz-gizon eta emakumeen eskoletako bidegabekeri auek!

        Ta ala ere, amesik etzait atertu. Gure izkuntza, burruka itoan degu; baña euskal zaletaldetxo bat geran artean, ez digute euskera galduko.

        Banaka batzuen bizi-naiak, aurrera aterako du gure izkuntza zarra. Pago zar biak-negarra dariote egunero. Gaur pozezko malkoak darizkite. Euskalzaleon guda-irrintziak basoa burrundatu dute. ¡Biziko gera!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.