Uztailla-Dagonilla. 7-8' garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Uztailla-Dagonilla. 7-8' garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Maite kantak—

 

Iru alaba

(Rumba-aidea)

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

Iru alaba ditut, iru:

Maribel, Maribi, ta Marilu.

Iru alaba, txiruliru

Obe nuan etxe bete diru. (bis)

 

¡Ai, Peru!

Alabak ez dira aingeru.

¡Ai, Peru!

Mutillak dituzte inguru.

¡Ai, Peru!

Laster naiz, txiruliru,

ez alaba, ta ez diru.

 

Maribel ziaro itxutu da

senargai begi-bakar batekin:

Maribik naikoa lan ba-du,

artu dun senar pardelarekin:

Marilu aseko da ongi,

bere gizonaren jipoiekin.

¡Orra nere iru alaba!

Bakoitza bere gurutzarekin.

 

¡Ai, Peru!

Alabak etziran aingeru.

¡Ai, Peru!

Ezkontza ez da beti zeru.

¡Ai, Peru!

Orra nola gelditu naizen,

ez alaba, ta ez diru.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.