Uztailla-Dagonilla. 7-8' garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Uztailla-Dagonilla. 7-8' garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Maite kantak—

 

Maitearen illarri gañean

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

        —1—

Ames-egunak

igaro ziran antziña,

urtu zitzaigun

poz aien laño ariña:

ezin zait aztu

zure oroipen samiña:

zurekin juan zan

bizitzeko atsegiña.

 

        —2—

Negarrez dago

poztu oi-zendun etxea,

gure maite-itzak

entzun oi-zitun lorea,

ta biok pozik

egin oi-gendun bidea.

¡Bai beltza dala

nere barruko illunpea!

 

        —3—

Zu ziñan nere

biotzeko erregiña:

orain nigandik

betiko zera aldegiña.

¡Au da biotza

barruan lertzeko miña!

Obe nuan bai

biok batera il ba-giña.

 

        —4—

Zeru-azpia

txulo argiz betetzen danean,

izar bakoitza

zeruko leio dala gabean:

maitea andik

zeletan dedan ustean,

gora begira

egon oi-naiz goiz artean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.