Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Francotarpean maixu

 

Antxeta

 

«Azpi-jorra» Ikastolan

 

Itxasoa, etengabe muxuketan ari zaion D. Jaioterri ederrekoa nauzu. Bere orruak, nere ama zanaren abesti goxoz bat egiñak, aingeru-amets-loan murgiltzen ninduten.

        Arrantzale seme izanik, itxas-griña biotzeratu zitzaidan eta gezal-aireak zailduko nindutelakoan nengoen.

        Garaia zetorkidanean, Jauna'ren esku begiraleak, bideak aldatu-azi zizkigun itxas dei-xuriari agur egin-bearrez. Gure asabengandik zetorkigun itxastar bizibidea eten egin zan legorrean sustraitzeko. Orduzkero noizbeinko gau-amets beterik ez det arrants-bidea.

        Itxas-urrutimiña nere barruan ito bezin laister, zorioneko aberri-miña sortu zitzaidan, eta Jainkoak ala nairik maixu egin nintzan.

        Nere lan-tokiko euskal-errixka lilluragarria, mendi tarteko ixilpean datza; eta astelenero bere kolko beroan maiteki artzen nau.

        Euskeraren ikasbiderako, onuragarri benetan izan zaizkit ezkutuzko abertzaletasun azi-ereintzan ezagutu ditudan erriak. Eta zein pozik daramazkidan urte auek! Orrelako euskal-txoko paketsuan, aberri aldeko dan nere gogozko lanari lotuta, guretarrak eusko-ikurriña zabalduaz etorriartean bizi ba'nindeke!

        Esan detanez, joan-etorriak sarritxo egiten ditut, eta au dalarik, gure erritxoak begietan dabilzkit. Gipuzko-zear, bultzi txukun batek narama geienetan: bakan bakanki, eusko-gogoaren itogarri «correo» edo dalako tramankulu zar-ilunak. Fu-fu'ka aberri barrena dijoakigularik, Euzkadi iztun biurtuko ba'litzaiguke!

        Ebro arutzko zakar ta ondakin guzien ekarle ta emalle degu bultzi kirastu au. Erriz-erri, euskeraren arra gaizto sakabanatzallea: emen motz bat, an karabineroa. Alakoxea degu «correo zatarra, aberrimuña ikututzeraño, etengabeko laisterrean dijoakiguna, Maketerri'ko «urre»-zama, an-emen, arinduaz; urtez-urte, erdel-kutsuaren ereintzale.

        Bultzia nardagarri ba'zait nere leioaurreko ikusgaia ez, ordea: mendietako ezetasun txoragarria, lengoa (guda-aurrekoa, alegia); baserri txuriak; eusko-enda garbiaren mutil-eredu jatorrak atxurdetan, goldaketan... oiek ere lengoak, eliz-dorre, errekatxo... lengoak.

        Bañan orain, bidez-bide dijoazkigun berde jantziko aiek... a!, ez ditugu lengoak. Bigoteduntxapel-okerrak, arrokeri ta nausikeria erri txikietara berekin dakarzten oiek,? Gure mikelete ordezkoak ote ditugu? Gure zori obeko ertzaña!

        Bañan mingarriak zaizkidan ikuspen ta gogoeta illunak utzi ditzadan, eta orain, ene biotz, alaitu zaitez, nere lan-errixka begiz-jo bai degu.

        Auxe dezu X erria. Zuaitz, basarri, garo-usaiaz ikastola jazten eta edertzen.

        Eliz-dorre goituan, goizeko bederatzi danbada ozentsu, eta bere deira, txori alai eran, eskol-atea zabaldu orduko, mutikoak ba'datozkit.

        Francotarren agintaritzari belarri ta begiak itxiz, ta bildurrari aberkoi kemen bularra erakutsiz, maixu abertzalea eskolan nagusi.

        Mutikoak, uzkur edo lotsati...? Bai zera! Zerez lotsa? Maixua, adixkide dute, lagunarteko; beti euskeraz itz egiten baidie, aberri-gaiak noiz-nai ezpañeratuz.

        «Egun on Jainkoak», eskola-sar-garaiko len itzak dituzte. Euskel esangai jator onez ikasteari asiera emanik, eta eskola-barruan gure maitasun-izkuntza jaun da jabe dalarik, zeri bildur?Eraztunari? Makillari? Ez dezagun aipa emen alakorik. Zigor oiek aurreko maixu erdeldunak zerabilzkin. Jopukeri ta morroikeri adierazgarri dan ikurrin-edo gorri-ori agan goratu bitartean, beso jasorik euki bearra zuten mutiko gizajoak len. Orain, zokoragarri etsirik daukagu oial gorri-oria. Bere ordeko, eta adizkide-arteko ixilpean iru margodun eusko-ikurrin garbia degu maitien. Euskal-edestiz, aberria maitatzen ikasi dute nere mutikoak, baita gure Lendakaria ere; eta gai guzi auen alde, euskera utsez otoitz dagiote Jaunari ikastola sar-irteran.

        Euskeraz otoitz, euskera nausi... bañan, maixuak, erri-ikastolan francotarren agindurik autsi ote dezake?

        Onatx erantzuna: francotar-ikastola erakundia txit motela etsirik daukagu. Izparringietan soilki zurikeri bidez aintzakotzat artzen bai'dute maixutza. Ez da beterik. Eta gaurko erri-ikastolak ajolaz artzen ez diranez, irakaslea lan-sari lotsagarriz estu-estu bizi da.

        Euskotarrek, irabazpide ugariak dituztenez, ez dute maixutzarako joerarik eta emen datza gure aberriaren ondamen iturria.

        Maixu euskaldunak ain urri izanik, erdeldunak ditugu aien leku-utsen betetzalle, eta eskola barruan lege-egille danez ondorenak ez ditugu biotz altxagarriegiak.

        Euskeraren zigorlari, legea baño, maixua degu; geienetan beauxe bakar-bakarrik eta bere gogoz errudun; eta au ala dalarik, eusko usaiaren etsai amorratuak diran irakasleekin elebitza edo bilinguismoa erdi-uts etsitzen dugu.

        Aldeko lege bearrekoa ba'degu, are geiago maixu-euskaldun-abertzaleak. Elebitza, agintari aldetik gaitzetsia izanarren, irakasle abertzaleak (len eta orain) bildurra uxatuz ta zentzuz jokatuz, lege biurtu lezake eskola-barnean.

        Au da benetan, guri dagokiguna, eta auxe da, francotar-otso-aboan, nere agindupeko ikastolan egiten detana.

        Esanik daukadanez, maixu esukaldun urri bada ere, ba'ditugu; gazte gutxi: eta abertzalerik... ez egitez, beintzat. Auen eskoletan, erdalkeria nausi da; bildurraren-bildurrez, beren buruz euskerari leku emateko gai ez dira, edota gure aberriaren gain-bera aintzat artzen ezdute.

        Nik bañan, nere buruari galdera auxe egiten diot: gure artean, beste bizibide obeagoak ain erruz ditugunez, aberriari begiratzeko izan ezik, nola ta zertarako maixutzara jo? gaitz egiteko? euskera baztertu-aziaz, erderari leku egiteko?

        Erdelkeria, mendi ta errixka muñak ikutzera dijoakigularik ikusiaz, ezetzik ez diot.

        Orain amabi urte, nork esan zezaiguken erdel-abesti lizunkoi zatarrak, zoritxarreko falanje-gaiak, eta euskera ordeko erdera, neska-mutil ezpañetera ain sendoki iritxiko zanik!

        Goietan ere, erdera jabe. Mingarria!

        Ainbeste txokotan arroturik genduan euskera, etsai-ortzak karraskatu ta erauzi digute. Etengabeko arerio-ekiñak beria egin du!

        Eskoletatik datorkigun gaitza neurtu eziña degu.

        Pralleen eskolak, eta.... mojenak, batez ere, ixildu ditzagun, Jainkoak Ejipto'rik ere ez bai'tzuan orrelako zigorrez jo.

        Orain ene biotzari atsegin-poz pixkat damaiodan, nere eskola barruko euskera ta aberri-aldeko lan-ixilla gogora ekarriaz. Onexeri «azpi-jorra» deitzen diot.

        Guzia arduraz egiñik, ondoren bikaña ateratzen diardutala, zalantz izpirik gabe esan nezake.

        Euskel-dotriñari dagokion lekua egiñaz, euskal irakurketa-idazketa, ta atzalgarri bidez iztegitxoak osatzea, egunerokoa degu.

        Erderakada zakarrak, ala diralarik mutikoai ulertu-aziaz geroz, baztargarri etsi ditugu.

        Euskal-ikasgai berezi (edesti, esakerak, olerki, iztegi, t.a.) zentzuz jokatuz, kuadernotan azalgarri etsitzen ez ditugunez, idatzirik ta buruz ikasiz gero, bilgarri diran paper-orrietara dijoazkigu.

        Eta abestiak?

        Ikastol-aldi ondorengo bakar egonetan, gertute eginkizunean edo nere buruarekin gogatan ari naizelarik, pillaka erakutsi dizkiedan eusko-abestiak (aberkoiak ere) baso mendik ixillaren etengarri, urrutiak ia itzalia, nere ikasie ezpañetan dabiltzatela entzuten ditudanean, biotz-dardara goxoa itzez adirazi eziña det.

        Ikastolak zenbat atsegin damaidan!

        Ixilpeko lan onek agirizko ondoren jatorrak dakazkit, eta mutikoak abertzale sutsu-ameskor ote datozkidan iñork galdegingo ba'lit, auxe erantzungo nioke: abertzaletasun azi-ereintzan erri batzuek ezagutzen ditudanez, nere urruntzeak ez dutela mutillen-arteko abertzaletasun-sua oztu, pozik esan dezaket. Eta itz auen euskarri ta sinisgarri, metatzen ari naizen mutiko gaztetxoen euskal-idazki zoragarriak dituzu.

        Erdelkeri bazka ditugu eskolak.

        Aberriaren zorigaitz-arra ikastoletan sorturik izan da, eta ikastoletan bear degu il.

        Gure Aberriak azkatasuna iritxi dezakenerako eskola-gaiak gertu ditzagun, lei guziz, dezakeguna egiñik; maixu abertzale bidez sutu ditzakegun ikastolak.

        Onatx emen gure aberriaren oñarri sendoena: Euskal Azal ta mamiko Ikastola.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.