Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Egaztiak elhekan

 

Peillen'tar Txomin'ek

 

Egünaz, arranuak, odei artetik, zer ez tü begiaz ikhertzen, gaiaz, hüntzak, bestiak bezain sogile hun da eta biek elkharrekin zer ez dakite.

        Biak oihanian, ülhün ñabarrian, elhestan ari ziren azken berriez eta chaharretaz e.

        Huna zer zion hüntzak arranuai:

        Hüntzak:

        «Oart ziá, lehenago, chocho gachuak, belechegek garhaitutürik, hen esküpilat igan zirela.»

        Arranuak:

        «Bai eta urthe zonbaiten bürian, bele eta üskiñaso salduen heltzia, hen libratzeko. Lagüngua hua emanik, erran behar da beren herrilat ützüli zirela bertan; bena haleike, ez ützi gabe, bele eli bat bere hümekin eta üskiñaso ezin egon eli bat beriekin; batak haincheko mendi beltzetan, bestiak mendiska hoietan jarri ziren, bien arteko lephua, hegi izatez.

        Huntzak:

        «Belek mendi basa ta goihenian, ziloetan beren habiak egin zütien eta aizinan igaiteko harri artetan ützüligaintikan ari ziren. Han chochuetarik hürrünska ziren; bena doi hüllan irakasteko nula herriko nausiak ziren: hatü eta aragi behar zienak ukheiten zütien igitü gabe.

        Arranuak:

        «Uskiñasoak aldiz, chochuekin beti, beren jite gaitzakilan uhuñkeria tchar egiten edo aharra tcherkhatzen hasi ziren. Hots, üskiñasoek mendi hotz hetan ez zakiten nula debea. Usü hegi lepho hartá, biaka edo launaka ebilten ziren, beste herrilat soz, beste gaintiko chorien inganatzen eta bilhaskan artetarik. «Bost urthen bürian hegasti hek bakia hautse. Egia erraiteko arte hartan, beren sorlekhü hurrunian, alkhar maradikatü zizien bi kastetako hegasti harrotzek. Baietz bi gaintiko mendiak chochuenak zirela eta behar zirela herri guziaz bat egin, üskiñasuek orotan aharra ezari gabe, beliak hen gaña juan, kalitü, lehertü ta garhaitü hil arrail ützi zunbait.

        Hüntzak:

        «Garhaitzeko bidian, erran gabe dua, eho zizien zozo tanda bat. Uskiñasuen mendi gain-gañian, harro-harrua, belen nausi beltza ari zen nurartino heltüko ahal zeion büriaen itzala.

        Arranuak:

        «Bena berenetaik deithu zitizien. Sor lekhütik adiskide ta zordünekin, salduan laztoko heotsian huna ziren. Heltü eta behala belier lekhia hütseazi zizien, sareazi harpe zokho-zokhutan.

        Hüntzak:

        «Geroztik hara hunakaz beren aharrekin herria seheka eta saha ürhentü dizie. Gaiaz, arrolla hoietan, bide bazterretan üskiñaso bat edo beste hiltzen da: gozia, hotza edo mina.

        Arraunak:

        «Ni segür nüzü belechegen denbora nahiago likiela orano, ez eta oraikua. Ez basa izatez eta ez aski azkar e bai zozo hoiek beren bürua mithil jartera ützi.

        Hüntzak:

        «Bena egun batez, Arrano Jauna, ikhusiko tutzu bizirik egon direnak, berenetan buruzagia haitatzen.

        Arraunak:

        «Bai gure lagünguaekilan jaun Hüntza».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.