Ilbeltza-Otsailla. I-II garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Ilbeltza-Otsailla. I-II garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Euskeraren etorkizuna

 

Mix eta Garai'tar Yon

 

«Euzko Gogo'aren» 5 ta 6-garren zenbakian argitaldutako «Euzkadi ta Txekoeslobakia» idazkaia ardura aundirekin irakurri det. Ni ere atzerriko euskalduna naizelako, agian nere edestiak ere beste euskaltzalei atsegin emango diote.

        Nere amona euskotarra zalako, luzaroan euskera ikasi nai nuen, bañan izti onik ezin arkitu nezaken. Azkenez, 1946'garren urtean, Mendizabal'en izti bikaña erosi nuen eta bereala euskera ikasten asi nintzan. Aste batzuen buruan nere lenengo idazkia euskeraz eratu nuen, eta ordundik euskaltzale sutsua naiz. «Argia» rentzat irakurgai batzuek eta ipui bat idatzi nituen; onetzaz gañera Jork Berri'ko geienetako Idaztegian lan egiten detelako, gure euskal-idaztien biltza ongi osotu nezaken.

        Tauer jaunak zuzengi dionez, iltzeko zorian zeuden izkuntzak ere askotan berpiztu ziran —txekoera ez ezik gure mendean beste mintzaera batzuek ere bai; adibidez, Balt'eko laterrien izkuntzak—. Lituaneraz, Estoneraz eta Letoneraz baserritarrak bakarrik mintzatzen ziran, bañan beren azkatasuna artu ondoren, erri oetako biztanle guziak urte gutxien buruan abenderriko izkuntzaz berriz itz egiten zuten. Ala ere, nere ustez ebraeraren berpizkundea gure aroko eredurik arrigarriena da. Lenbiziko judarrak Palestina'ra etorri baño lenago, beren rabbi ta jakintsuak bakarrik ebraera ulertzen zuten. Bañan oso laister berriz bizi zan, Palestina'ra datorren judar bakoitzak ebraera ikasi bear bai-zuen. Gañera, umeak beren ikastetxeetan asieratik ez zuten beste izkuntz bat entzuten. Gaur unei gizon ebraeraz egunero mintzatzen dira, eta elerti berri ta aundi bat sortu da. Urte bakoitzean irartzen diran idazti ta izperringien zenbakia egitan arrigarria da. Orrela izkuntzeko matxinada bat ogeitamar urteen barrenean gertatu zan. Eta gogoratu bear degu ebraera Europa'ko judarrentzat izkuntz guztiz zalla dala! Ildako mintzaera ain laister eta errez berpiztu biliteken, bizi dan euskeragatik ez genduke etsi bear. Jaurlaritzak izkuntza estutzen ba du, izkuntza beti indartzen da. Beraz euskeraren garaipena euskotarren gogotik bakarrik eseki dago;beren gogoaren aurka iñork euskera ezin il dezake.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.