Olerti / Oraingo Neurtitz Berriak
Egan
Orixe
Bildur ikararik ez-baña, larrua
bilduxe bezala kolkope xulora
sartu naiz ontzira. Lurreti yalkiaz
zeru gaiña goibel asi gera gora.
Dabid'ez naiz oroi: «Yaunaren egalen
itzalean nago, poza daridala».
Ontan, arnas zabal, barrendik irtena,
kolko ximur au bein lasatzen didala.
«Uso ba'nintza»rik ez iñork agotan.
Ixil, begi-kuku, burua makurrik,
arkume salgai antz or-emenka daude
zenbait yaun andere, goi-miñak arturik.
Aur bat: arat onat, lurrean bailegon,
yostetan; arekin dut ene yarduna.
Or beste bat: ama lo-nai utzia du.
Nini polit onek ba dizu laguna.
Osasun galdurik ez dute; barnean
ez kezkarik ere gaitz egiñarenik.
Aieri begira nagola, ba-noa,
noizpenka lurrera begiak saietsik.
Odeia gaindituz ozkarbian gera.
Eguzkik ez emen lurrean dun garra.
Oiñetan daukagun odei uxal onek
zer iduri digu? Belar sail igarra.
Ezker dut gazte bat, urtez aski mardul,
ago-xabalka da, eziñik egurats.
Bero zakarrean alaxe txoria.
Aurrek eta nik, zer lasai dugun arnas!
Ameriketan bai oian zabal, itsu!
Zertako da Larraun? An, muskillez muskil,
egun bat bidean lurrik uki gabe
millaka tximuen saldoketa dabil.
Ibai, mendi gotor, itsaso t'aintzira
ikusi ta gero, jeixten asi gera.
Aize-magalean ontzia zanbulu...
ta ni... kolko-lasai aurrekin lurreia.
|