Olerti / Euzkel Pizkundiaren Olerkirik Onenak
Jantzi daigun euzkerea
Enbeita'tar Kepa
Odeyak illun itzalak dabiz,
Ekatxa dator errira,
Ama zar batek tamalez diño
Jarririk oni begira
«¡Ene galduba, semiok nigaz
Gomutetan ezpa-dira!»
Oñazez bere begi apalak
Iturri bigurtzen dira.
Lo txarra kendu eta itxarturik
Ikusi daigun bakotxak
Ortzia baltzik, mendijak zuri,
Lurra gogortuta ixotzak.
Euzkera zarra erdi billoxik
Dardagan darabil otzak.
Au ikusirik, ez laguntzeko
¿Nun dira euzko-bijotzak?
¿Zer balijo dau zuri, baltz, gorri
Edo nabar ixatiak,
Baldin ezpa-dau zer ikusirik
Orraz Euzkera maitiak?
Aldi batera itxirik, bada,
Politikeri-nastiak,
Euzkereari danok zabaldu
Biar dautsaguz atiak.
Erdi-billoxik ba-dago bere,
Jantzi biogu Euzkera,
Erabilteko txukun-txukunik
Alde batetik bestera.
Jauna'k guretzat emon euskun-ta
Euzkeldun onak ba-gara,
Guazen jantzi ta indartuteko
Biar daunaz laguntzera.
Negu baltzian il zadizantzat
Nai-zabez billoxik itxi;
Alperrik, baña... iñoiz be ori
Ezingo dabe jadetsi.
Seme zintzuak egingo zabez
Orraztu ta «sedaz» jantzi;
Zure gurenda baita edonun
Urrezko izkiz idatzi.
|