Gizarte Gaiak
Gurea othe da geroa?
Aita J. B. Harymbat
Azken aste hautan, oren beltz eta lazgarriak iraganik daude gure eskual-langileak. Huna zer gogoarazi dauzkidaten gerthakari horiek.
I
Orok dakitena da lur huntan, gizona bakhar-bakarrik nekhez baizik ez ditakela bizi; egungo egunean nekhezago bai zik ez. Hortakotz dituzte tinki atxikitzen gizonek, elgarrekin dituzketen lokarriak, auzoa auzoarekin egin-ahala bakean biziz. Bainan orai auzoa ez dut nik, nere etxearen sahetsean dagokena baizik. Oraiko bizimoldeek gizonak nola-nahika nahasten dituzte; hurranekoa urrunduz, urrunekoa hurranduz, lana non nola gerthatuko denaren gatik. Nahasiz haatik bizi-moldeak ez ditu gizonak batetaratu, bainan ondikotz ardurenean zatikatu: hemendik langile, handik nagusi, hortik argin, handik erosaltzale.
Orai ikhus ditzazkegu garbiki zatikatze horren ondoriak; langile eta nagusien arteko lotsagarria. Batzuek diote egin bide ekin batean, zuzenak ere badituztela; bertzeek aldiz dirua emanez geroz zorrik geihago ez dutela.
Ez da hori, bixtan den gauza, gizonen arteko liskar-bide bakharra bainan hori da ehun urthe hautan gizonek ezin trenkatuz ko gudua: ez badago bethi argi zabalean hedaturik, agertzen da noizetik noizerat, bethi bizi, bethi samin, bethi nardagarri.
Hola ditugu ikhusi Donibane-Lohitzuneko itsasturiak, arran-lantegietako nagusiekin samur, geihago arraintzarat ez joan nahi; hola ginituen ere, abantchu ilabethe batez, Mauleko langileak lanik gabe, beren lanaren sariarekin nihundik etzitezkelakoan bizi, are gutiago andrea eta haurrak haz; lana utzirik, herriko karriketan ibili dira denak bizpahirutan. Hazparnen aldiz, ez dira langileak lanetik gelditu, bainan heien alkartasunaren buruak joan dira nagusien-ganat, nahi zituztela bizipideak goitiarazi.
Denak orai lanari lothu badira berritz, nola halere gostuan bizi, nola ez ditake gure bihotza gainditzekotan? Aspaldi hun tan eskual-langileak bai-eta lurreko langile guziek, ez othe lukete gizonki bizi nahi, bethi ondoko egunen arrangurarik gabe? Ez othe ditezke langileak osoki gizon izan, Jaungoikoak eman dohain guziak baiiatuz, heien iduriko bertze hainitz gizonek egiten duten bezala? Baietz ihardesten badatazue, erakuts dezadazue non dauden munduan, duela berrogoi-ta-hamar urthe baino hobeki bizi diren langileak. Egia erran, baditake lekhuka hobekiago bizi diren, bainan ondikotz, toki horiek bakhan dire; eta holakotan, maizenik, langileak ahantzirik edo ez ikasirik daude non nola aurkhi dezaketen, berek luketen egiazko zoriona. Egiaz, bai othe da zorionik bihotzetan? Ez othe gaude bethi geroak zer ekarriko daukunaren arran gurarekin? Bazter guzietan ari dira, behar dela nonbeitik funtsezko bake bat moldatu; nehork ez du nehoiz bakea orai bezainbat aiphatu! Bainan nolaz ahantz berehala, hamar urthez lurr guzia inharrosi duten bi azken gudu izigarri hauk; nolaz ahantz iragan-berria dugun gudu hau, Euskadi eta Euskatorrak zangopilatuz hasi zela, oroz gainetik beren askatasuna eta beren sinhestea maite zuten Euskotar zintzo eta zuzenen odol garbia ixuriz hasi zela? Eta egungo egunean oraino, nork erran lezake, elgarren artean bakea dutela gizonek ezagutzen ditugun bi erresuma haundi ikhusiz bethi elgarri ari: «Hi bahiz eta ni banuk?"
Guda bururatua omen da, bainan nolaz daude erresumak deusere egin gabe, hoinbertze urthe hautan; bethi elgarri ari aintzinetik thorra, gibeletik jorra, deusere nehoiz zabalerat agertu gabe? Alderdi guzietarik derraukute, orai dugula egiten geroko zoriona edo zorigaitza, bietarik bat, har edo utz. Bainan uste ohte dugu bertzeak direla guretzat lanean ariko? Ez othe ginuke hobe, bakhotxak bere sailetik artzea, zuzenki, gizonki, bakea baratxe hedatuz, jaidura tzarrak emeki jabalduz? Hori dugu bai, hori zinez, eskuko xoria. «Eskuko xoria ez utz, airekoaren menturan».
Aspaldi danik, bethi danik, gizonek nahi lukete elgarrekin bakean bizi. Aments eder xoragaria! Ondikotz, bakhotxak nahi luke bere bakea auzoarenaren axolik gabe: hola jokatuz, bakezko toki baten orde, ifernu bat dute eraikitzen. Hau da zinez gauza bitxia: bakea nahi, herra biltzen. Hainitzek nahi dute anaitasun, amodio geihago lur huntan ezarri, bainan azkenekotz, zer dakusagu bazterretan? Haundiak ttipia balia nahi duen bezala, ttipia aldiz bizi ahal duen bezala. Zer da beraz gizonen, egiazko gizonen eginbidea? Ikhus lehenik non ditaken ororen zorion-bidea eta gero, orok bat eginez, oldar gaitzean hari buruz joaitea. Sobera ahantzirik gaude, Bodin jaun aiphatuaren erran hau: «Ontasun bakharra, gizona». Orai lan zerbait egin nahi duenak, bere bortz pentsaketak hunela egiten ditu: zonbat diru, zonbat igorriko, zonbat bilduko. Gizona, langilea, hura gero, hura azkenik; balioko duke, egin dezaken lanaren arabera, bertze tresnak bezalatsu. Bakharrik, duela ehun urthe, tresna-gizon hori behar zen azkar, eta guti saristatu; orai aldiz beharko diote kontu eman, duen gogoari esker, lana bethi-ta hobeki egin beitezake; gizona ez da bertzenaz bertze tresnak baino geihago.
Hola da gure mendea peko errekan, nihundik ezin athera, ahantzirik beita, oroz gainetik gizonari behar dela lehenik behatu; ahantzirik beita, gizona bazter guziak eta xeha litazkela, erdeinatzen eta zangopilatzen dutelarik; ahantzirik ere gizonak zer nahi egin eta jasan dezakela, haren alde ari direlarik.
II
Gizonek beraz, bakea nahi dugu, denek batetaratu nahi dugu. Bainan hel-buru-hortaratzekotz, behar dugu zerbait ukhan gogo-bihotzetan; lur huntako ilhunbetan, behar dugu argi zonbaiten dirdira, ororen bidari. Gizonen artean, egiazko anaitasuna ezartzekotan, behar dugu denek elgarrekin lanean arizan, batek jo eskuin, bertzeak jo ezker arizan gabe.
Eta bizkitartean, so egiten dakienarentzat, hortan gira orai denak: batzuek diote Eliza Ama Sainduaren erakaspenetarik kanpo, ez ditakela zorion biderik gizonentzat; bertzeek aldiz diote baietz, berdin edo hobeki zoriona aurkhi dezakegula, ez dugula hortako Jainko edo Eliza beharrik, gizonak berak aski direla.
Ez dezakegu hemen erran, non nolaz bi alderdi horiek, gizoneri eman dezaketen elgarren arteko bakea eta zoriona. Bainan guk, Euzkotarrak, gure goiburua «Jainkoa eta Lege zaharra» dugunaz geroz, badakigu gure Eliza Ama Sainduaren erakaspenetarik kanpo, deus onik ez ditakela guretzat; badakigu ez dugula deus egitekorik Jainkoa eta Eliza ukhatzen dutenekin, deus egitekorik ez dugula, beren nahietarat heltzeko, edozoin maltzurkeri edo tzarkeri egin dezaketenekin;
Gu, Euzkotarrak, Kristauak gira; gure bethiko bizi-moldeek eta ohidurek goraki diote egiazko anaitasun bat nahi dugula ezarri ororen artean gure Aberrian; ez gero herrari datxikon azalezko anaitasun gezurti bat: herrak bihotzak zaurtzen ditu, gero eihartzen, azkenik usteltzen; guk, nahi dugu Jainko-Semeak erakatsi anaitasuna, elgarren amodio eta laguntzeari datxizkoten anaitasun barna eta beroa, bihotzak altxatzen, sustatzen dituen anaitasuna. Orok badakite orai lur-zabalean zer gauza miresgarriak eginik ziren Euzkadin, guda lazgarri madarikatu hau gabe. Bainan Iratzederrek zion bi Aberri dituela Euzkotarrak; Euskadi eta lur-zabala. Eta orai haintzlur-zabalean hedatuak girenaz geroz, lanari jarraik bethi hurriki hurriki egiten beita biziki. Badakigu nondik eman zoriona eta nola itho ezeria. Orhoit bethi, Rerum Novarum gutunean, Aita Sainduak zionaz: «Den tokian, bakhotxa lot dadila lanari, luzatu gabe, gero menturaz berantegi beilitake... Aberatsak eta nagusiak beren egin-bideez orhoit ditela; langileek aldiz, nahi dituztenak, zuzen-bideez galdegin. Hortaratzeko bide bakharra da erlisionea. Denen lehen eginbidea beraz, erlisionearen erakaspenen zabaltzea, gizonek berek asmatuek ez beilezakete bertzenaz luzaz iraun».
Kristauak gira, Euskotarrak, bai; nolaz dituzte bada hoinbertze nagusiek Elizaren erakaspenak ahanzten? Nolaz ere hoinbertze langileek ahanzten, nagusiak ez direla heien etsaiak, bainan bai heien anaiak? Denek ez othe lukete orhoitu behar Jesu-Kristoren hitz hautaz: «Zure Judiak eta osteak harritu, hitz horiek zituzten bazterrak erreberritu. Ez ditazke nihundik gizonak eta gizakiak batetara herra eta berekoitasuna goretsiz; gizonak eta gizakiak batetara ditazke Jainko-amodio, bake eta zoriona orotan barreatuz, heratuz, zabalduz.
«Zure hurko-laguna maita zure burua bezenbat». Hogoi menderen buruan, beren mami guzia, indar guzia, su guzia, galduak othe luzkete hitz horek? Ez; maiz gogoan erabiliz, ohartuko gira, oraino ere daudela berdin, zorion, bake eta amodioedatzale'' oraino ere dakarztela berdin, indar eta su.
«Su emaiterat ethorria naiz lur huntarat, zion Jesu-Kristok, eta zonbat nahiko nuken lothua balitz».
«Pitz bekigu deneri
Kristo zure su hori»,
hola baizik ez beitezake izan GEROA, GUREA.
|