Euskera
Euskal gai
Ormaetxear Nikola
Olabide'ren Itun Zarra. «Urte batzu ba-dira il zala, ta aren Itun Zarra argitara bear lukete Yesulagunak» esan dit norbaitek. Bai zera! Norbait asmo ortan lanean asi ba'da, utzi dezala lan ori pakean, lardaska aundi bat egin nai ez ba'du, gaiñekoeri zor zaien begirapenagatik. Nori dagokio beraz eginkizun ori? Zanak naiko zukenari. Nor da ori edo nor-ta dira oiek? Oiartzabal'dar Martin yauna ta Ormaetxear Nikola. Auek dute iñork baño eskubide geiago egiteko ortan. Jakiña, ez gera gu paper aien yabe, baña bai, zanaren ilburuko bezala lan oiek atontzeko. Asi danak begira beza paper aiek nolabait samar erabilli. Aien artean ba-dira bereiz guk ezarten genizkion zuzenkizun batzu, berak ontzat emanak. Ez detzala xeatu.
Gaiñera ba-dugu zanaren eskuzko lenengo idaztaldiaren zati bat. Etzait iduri Yesulagunak ortaz yabegorik dutenik, eta baldin ba-dute, biurtuko zaie. Bost kopia atera genizkion, Yesuitek yaramonik egiten etziotenean; bi aldiz Toulouse'ra yoan gintzaion, iruron artean lanak aztertzeko. Bestalde, Eusko-alderdiak Gernika'n sugar artetik atera ez ba'lu, betiko galdua zan Biblia ori. Eta mundu guziak dakina, Lagundiko zenbait nagusik atzeman ba'lute, sutara yaurtiko zuten dudarik gabe. Auek ola, oiu egiteko eskubide dugula dirudit, eta, oarkizun au Oiartzabal yaunaren berri gabe egiten dutan arren, nik nere aldetik ez nuke gelditu nai orro aundi bat atera bage. Ez bedi argitara Itun Zar ori guregana gabe!
|