Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Izan-aditza

 

Orixe

 

Eguzkialdeko aur euskaldun bati galdegiten ba'diozute «être» nola esaten dan euskeraz, izaitea erantzungo dizue; etziñaldeko beste bati galdegiten ba'diozute «ser» nola esaten dun, izan erantzungo dizute. Biek dute arrazoi. Euskerak bi izen ditu aditz bakoitzarentzat: izan, izate, egon, egote, ukan, ukaite, joan, joate. Izan, egon, ukan, joan, izan ere diran gauzengatik esanak dira; izate, egote, ukaite, egote, izanez jantzirik naiz izanez erantzirik dauden gauzengatik esan oi ditugu. Bi aditz-izen auetatik edertasun bereizia datorkio euskerari; batarekin, izanean diran gauzak adierazten ditugu; bestearekin, ez izanik ere, diraken edo ditezken gauzak adierazten ditugu. Or asmatu dute pilosopo batzuk «diranen mundua» ta «bururakizunen mundua». Euskerak berezko argitasunez ematen ditu bi sail oiek, iñongo izkuntzak baño garbiago. Ortan euskera bere etxean ari da, alor bateko bi sailetan bezala. Zenbait aldiz, latiñaren kutsu txarrez, arek bezala nasten dugu; bañan ez genuke nasi bear. Aitak semeari obe izateko esaten dio —oraindik ez baita— ez, ona izaneko. Bi Aditz izen auetatik ederki ateratzen ditugu latiñezko participium, gerundium, supinum eta gañerako guziak: izan-a, izan-aren, izan-ari; izate-a, izatearen, izateko.

        Bi Aditz-izen oiek ez dute noizaldirik edo mugarik. Denbora esateko, euskerak beste itz askoren artean muga esan du (muga gaitzez, mugonez). Orregatik muga gabe esan dezake noizaldi gabe adierazteko: infinitivum (tempore).

 

Oraiñaldia

        Oraingoa ta lengoa ditugu beste noizaldi guzien iturburu. Oraiñalditik ateratzen clugu geroaldia, ta lenalditik, litekena ta zitekena. Ortaz, aurreneko biak aztertzearekin, gañerakoak azterturik daudela esan dezakegu.

        NAZ NEZ NIZ NAIZ NUZU... Zein da jatorrena bost joka-itz auetan? Ala beste seigarren bat asmatu bear dugu, oietatik bidez atera ditekena? Asmatu bear ba'dugu, gure- buruz utsez ez-baña lengo euskaldunen eta lengo euskeraren tankeraz asmatu bear dugu. IZAN onek zer du bere muina edo erroroa? Iza nere ustez, ukan'ek uka bezala (da-uka-t, da-uka). Nola ageri da gaurko jokaeran iza au, naiz gure izan'en jokaeran?

        Joka-itz bakoitzean or ageri zaigu, nordan edo persona bakoitzaren ezaugarria, letra bereiziekin: n- da lenengoarena, z- bigarrenarena, d- irugarrenarena. Obeki esan, irugarren nordanik ez da, Balmes'ek dion bezala. Irugarren jotzen dugun ori, norgauza ez-baña zergauza da. Ortaz ez litzake asmakeri, izan'en joka-era lengora biurtu naiez onela esan ba'geneza: n-iza; z-iza; d-iza; g-iza; z-izate, ditza. Goazen bakarka.

        NIZ, NIZA. Lengo euskerara geienik urbiltzen dana, Naparroa Barreneko NIZ au da. A ori galdua du, beste zenbaitetan gerta oi dan bezala: ala biza ordez alabiz, adi beza ordez adi bez.

        Lenik, gaizki oiturik gaude, erderari jarraituz, norberari bakarrari dagokion jokaera aipatzen, besteekikoa geroko utzi rik: naiz, zera, da; gera, zerate, dira. Niz edo niza esatean, nizaizu, nizaio; nizaizue, nizaie, esan bear genuke. Orrela obeki ageri da iza. Sarritan gertatzen dana, bakarrarekikoan iza erro ori galdu ba'da ere, besteekikoan agertzen da askotan. Ni etorri niz esan, naiz «ni etorri niza» esan, ez dago makur aundirik. Nizaizu, nizaio, ordez guk naitzizu, naitzio esaten dugu, eta gipuzkoarrak natzaizu, natzaio.. Zertako t ori? Baztarrak nasteko. Askoren einerako gorde bear genuke. Zerteko a ori? Orren bearrik ere ez dugu. Natzaio, zatzaio gatzaio, zatzazkio. Itsusi diralako edo, nakio, zakio, gakio erabiltzen ditugu. Politak dira; bañan auetan ere sartu ditugu letra nasgarri batzuk. Urrikal zakigu esan bidean, Zuguri urrikal zakigu, urrikal zazkigu, zaizkigu, zakizkigu entzuten da Elizan. Zertako z, iz, kiz, gañez dauden oiek? Ortaz, izan'en jokaera, lengora ekarriz, onela diteke: niza, nizaizu, nizaio; nizaizue, nizaie; soy, te soy le soy; os soy les soy.

        ZARA, ZARE, ZERA, ZIRA. Zein joka-itz artu laurotatik? Laugarrenak du itxurarik geiena; baizik ere ziza ordez zira dala. Zerk egin du ori? Gertatzen da izkuntzetan z edo s (gure z ta latiñaren s berdintsu dira) r biurtzea. Gertaera oni rhotakismos esaten diote. Onela gertatzen da latiñean, honos, honoris, honosis ordez; flos, floris, flosis ordez. Honos'etik bai honor ere, eta geroagoko latinean flos'etik flor ere. Izan aditza jokatzean, guk ere baditugu dira, ziran, lira, lirake, bira (bitez lengoa). Bizkaitarrak ba dute ziran edo zirean baño lenagokoa zitzazan, z ori r biurtu gabe. Bai ta ere ba'litzaz (ba'lira), ba'litzakez (ba'lirake). Beraz, zira baño lenago ziteken ziza. Iketa'ri begiratzen ba'diogu (iketa zuketa baño zarrago da) bigarren nordanarena hiz, yaiz, aiz, egiten dugu. Ara denbora berean r ta z: zira, hiz(a).

        Ikus detzagun orain bigarren nordanean, besterekiko joka-itz oiek; zizait (zizaida), zizaio; zizaigu, zizaie. Guk zaitzit, zaitzio; giputzek zatzait, zatzaio, berriz ere a ta i gañetka ipintzen ditugula. Politagoak dira zakit, zakio; bañan ez dira itsusi zizaida, zizaio.

        DA. Irugarrengo ontan daude lanak! Non ageri da or d-iza? Gauden lasai. Gure egunotaraño bizirik iraun du Naparroa Barrenean d-iza-ko batek. Dizako ta dizaio gauza bera dira, zako ta zaio bezala. Beste aldera, zizakon (zizaion) esaten dunak zergatik ez du esan bear, dizako?. Gauza bitxi bat gertatzen da emen. Irugarren nordan edo persona orren ezaugarria d dugu bakarrarekiko joka-itzean; zergatik z besteekikoan? Edo esan dezagun dait, daizu, daio zait, zaizu, zaio ordez, edo za, da ordez. Ez ez; lenaldian edo igarotako aldian zizaion bezala, orañaldian esan dezagun dizaio, eta ortatik len lengo diza. Azkenik, irugarren oiztan askoaren einean dira lengo ditza'tik dala, zergatik ez bakarraren einean diza?

        GARA GARE GERA GIRA. Berriz ere z r biurtua, eta au ez dut nik asmatu; iketan zarragoa bizi baita oraindik z Uharte Mize'n gizak (gu), gitzak, t ori gainez dula. Gipuzkoan ere entzuten da i ta a tokialdatuz, «gu etorri gatxik (gatzik, gitzak) etorri gatxin (gatzin, gitzan) Entzuten ere dugu gatxitxik, gatxitxin. Besteekiko jokaitzetan or dauzkagu: gizaizu, gizaizio, gizaizue, gizaie, iza garbi ematen dutenak. Guk gatzaizu, gaitzio, gaitzizue, gaitzie; giputzek gatzaizu, gatzaio, gatzaizue, gatzaie. Gakizu, gakio, gakizue, gakie politago dira; bañan gizaizu, gizaio, ez dira itsusi.

        ZARATE ZARETE ZERATE ZIRATE. (Zirezte ere bai). Lengotik urbilen zirate dago. Ira ori iza dala, besteekiko joka-itze tan garbi ageri da: zizaidate, zizaiote; zizaigute, zizaiete. Asko erabiliz, bakarrarekikoan z ori r biurtu da; besteekikoan zarra gelditu da. Berat, zizate berritzea ez da asmakeri.

        DIRA. Onela euskalki guzietan, aldakuntza batzuk gora bera: diraz, dire, direz. Bakarraren einean gertatzen dana emen ere: d-ira (d nordanaren ezaugarri) eta zaizkida, zaizkizu, zaizkio (z nordan berorren ezaugarri). Diza'tik ditza etorri zan bezala, ditzait ditzaizu, ditzaio egin bear genuke. Bañan matxinada aundi samarra litzaken ezkero, dizaizkit, dizaizkigu, dizaizkio, utziko nituke oraingoz. Ariora egiten dugu lenaldian: zizaizkidan, zizaizkizun, zizaizkion.

 

Geroaldia

        Ditekenari dagokiona orainaldiko ontatik datorren ezkero, bi itz ontaz ere. Dizake ordez diteke erabiltzen dugu, lenbiziko ori galdu dalako. Naizake ordez (nizake obeki) naiteke era berean. Nizaizuke, nizaioke, nizaizueke, nizaieke: zizaidake, zizaioke, ta abar, lenaldiko joka-itzeri ke erauntsiz.

 

Agintzekoa

        Imperativus ez da noizaldi: geroko izatea du egiñean, eta oraingoa aginduan bizait (bizaida), bizaizu,  bizaio, bizaigu, bizaizue, bizaie. Biza séalo; bira (zarrez galdua) bitza séanlo. Emen bai garbi ageri dala iza! Noizaldi guzietan oraiñaldikoa dugu arautik geien igesegiten duna. Bañan or ere geinetan, erroa iza naiz ira dan ezkero, zergatik ez lengoratu euskaldun zarren onerako, ta berrien erreztasunerako?

 

Lenaldian

        Oraiñaldiak ez du ezaugarririk, noizkoarenik, bere joka-itzetan; geroaldiak ere ez; bata, oraindio gertatzen ari baita; bestea, ez baita gertatu. Noizkoa, lenaldiak egiten du, batez ere. Noizko onen ezaugarri -n dugu, joka-itzaren azkenean.

        Noizaldi ontan, auek dira nortzuen ezaugarri: nin-, zin-, z- gin-, zin-, z-t, gure baitako aditzetan; nen-, zen, z-; gen-, zen-, z-te, besteren baitakoetan.

        NINZAN, NINZAIZUN, NINZAION, NINZAIZUEN, NINZAIEN. Emen garbi ageri da erroa, iza'i ori sudur-soñu biurtu rik. Lengoan esan bezala, t ori gañez dago bakarraren einean, askoren eineko baita. Naparroan entzun izan diet, ez bañan, emakumeeri, batez ere, t ori gabe. Iketako jokaeran, ez da ain garbi gelditu erro ori, bañan bai aski garbi lengora biurtzeko. Oso gaizki esaten dugu «ni etorri ninduan, nituan» eta abar, u ori besteren baitako aditzena baita, eta k du adijabe edo sujeto. Ark ni ikusi ninduan. Naparroa Barrenean ederki esan oi dute «ni jin nintzian"; Gipuzkoan z ori x egin oi dute: «ni etorri nintxian, etorri nintxinan». Besteekiko jokaeran obeki: «ni iri etorri ninzayian, ninzainan; ni ari etorri ninzaioan, ninzaionan; ni aieri etorri ninzaiean, ninzaienan; ZIÑAN (ZINZAN, B.), ZINZAIDAN, ZINZAION, ZINZAIGUN, ZINZAIEN. Zinzan ori nik Bizkaian entzuna, ziñian edo ziñan banon obeki. Iketan ari gerala, Euskalerri osoan agertzen da INZA ori: I etorri inzan, inzanan; inzaiean, inzaionan; inzaiguan, inzaigunan; inzaiean, inzaienan; inzaidan, inzaidanan.

        ZAN, (ZIZAN), ZIZAIDAN, ZIZAIZUN, ZIZAION, ZIZAIGUN, ZIZAIZUEN, ZIZAIEN. Bakarrarekiko joka-itza, zan, da bezala, erabiliz gastatua dago. Besterekiko guzietan ziza, iketakoan ere bai, eta zergatik ez uste izan IZ ori galdu zaiola? Bizkaian galdu zaizkio besterekikoak ere: zitzatan ordez, yatan esaten dute; zitzaizun ordez, yatzun; zitzakon ordez, yakon, eta abar. Emen ere, oraiñaldiko irugarrenean bezalaxe, nordanaren ezaugarria nasten da: z eta y, da, daio, edo za zaio ordez, zan, zaion, edota yan, yakon. Zergatik ez esan, emen bizkaitarreri gertatu zaiena, oraiñaldikoan guziori gertatu zaigula?: diza, dizako, ta abar? Beraz, joka-itz guziak bateraturik eta lengoraturik: ZIZAN, ZIZAIDAN & Besterekiko joka-itzetan ere ederki ageri da IZA sudur-soñuarekin: zizaioan, zizaionan zizayian, zizainan; zizaion, zizaionan; zizaiguan, zizaigunan; zizaiean zizaienan. Oinbeste iza eta inza'ren ondoan zer misterio diza, zizan osatzea?

        GIÑAN, (GINZAN), GINZAIZUN, GINZAION, GINZAIZUEN, GINZAIEN. Ginzan, bai eta ginzazan, neronek Bizkaia'n entzunak. Len esan dugunez, bakarraren einean, bai Naparroa Barrenean, bai Gipuzkoan, orobat egin oi dute askorenean: «etorri gintxian (NB), etorri gintxian, gintxinan» (G). Zertako ez baztarreratu GIÑAN ori, idaztean beintzat, eta ez artu bizkaitarren GINZAN? Iketan ez da olako INA'rik: `,'etorri ginzaian, ginzainan; ginzaioan, ginzaionan; ginzaiean, ginzaienan».

        ZIÑATEN, zinzaten ordez. Beste nortzuekiko joka-itzetan eta bai iketan ere, INA ez-bana INZA dugu: zinzaidan, zinzaion; zinzaigun, zinzaien; inzaidean, inzaidanan; inzaion, inzaionan; inzaiguan, inzaigunan; inzaiean, inzaienan. Zergatik ez esan «zuek zinzaten» beste jokaldi osoan bezala?

        ZIRAN (ZITZAZAN, B). Zitzan ziran biurtu baldin ba'da rhotakismo orren bidez, bakarraren einean ZIZAN esan oi zuten iñolaz ere. Auek ez dira izkerazaleen ametsak. Gutxiagorekin antolatzen dute geienetan beren aburua. Besterekiko joka-itz guzietan eta iketakoan IZA ageri da: zizaizkidan, zizaizkizun, zizaizkion; zizaizkigun, zizaizkizuen, zizaizkien. Zitzian (zitxian, zitxinan); zizaizkidean, zizaizkidanan; zizaizkian, zizaizkinan; zizaizkizuen, zizaizkioan, zizaizkionan, zizaizkiguan, zizaizkigunan; zizaizkiean, zizaizkienan.

 

Liteken gertakizuna.

        Noizaldi ontan, lenaldikoaren -n kentzea aski da, ta -ke ipintzea: ninzake, zinzake (ziñake) lizake; ginzake (giñake), zinzateke (ziñateke)., litzake, litzakez (lirake). Bi atal egiten dugu noizaldi au: baldinkizunezkoa ta gertakizunezkoa. Ni zintzo ba'ninza, zerura joan (go) ninzake. Orain gaizki ipintzen dugu (go) ori. Ikus bestela, izan adierazten duten beste aditzetan: ni zintzo ba'ninza, zerura joan ninteke, nendike, nindaite, ez, joango ninteke.

 

Ziteken gertakizuna.

        Au ere, bi atal berdinetan zatitu oi dugu: ni zintzo izan ba'ninza, doatsuago ninteken (ninzake-n galdu dugu). Noizal di ontan, lenaldiaren -n ta -ke batean arkitzen ditugu.

        Balio luke, irakurle, euskaldun guziak onetan elkar artu genezan, idazteko bederen. Izketerako, ere nork daki, emeki e meki sartu ez ote liteken, geroaren geroan?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.