Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Edesti—

 

Eskualdun handi bat

 

Aita Xabier Iratzeder, O.S.B.

 

«Lazkanon dago, Aralar zolan, eskual-lurrean etzana, Eskual-ametsik den zabalena asmatu duen gizona». Nork daki orai Eskual-Herrian, nork daki haren izena.

 

Nor zen

        Senpere Bastidarrean, Lapurdiko etxe xuri-gorri batean sortu zen; eta Bastidarreko seme horri eman zioten, frantses-liburuetan, «Jean Bastres» izena (8/3/1832).

        Goizik irakitan hasi zitzaion odola eta pentsaketa egon zen: «Zer eginen dut handitzean?"

        Bi amodio bazituen bihotzean, aitamen bihotzek ixuriak: Jainkoa eta Eskual-lurra. Biak nahi zituen maitatu, biak osoki mai tatu, begiratu, goraltxatu: «Nahi dut Apeztu».

        Joan zen ikasterat, apeztu zen, Larresoron irakasle bilakatu eta gero Hazparnen eskualdun-predikari.

        Bainan kexu zagon, ez zaukan bere ametsa osoki eskuratua: ez zuen, bere ustez, Jainkoa aski errotik maite. «Ez othe nuke zenbeit komentu edo ordretan sartu behar?» Ez zuen ere Eskual-lurra aski maite, aski zaintzen. «Galtzen ari da Eskual-Herria... Zer egin, haren bizirik atxikitzeko eta Bizi bethierekorat osorik hel-arazteko?"

        Argentinarat joater izan zen, hango eskual-semeen Sinestea begiratzeko. Baionako Apezpikuak geldi-arazi zuen. 1870 eko gerla, hasten baitzen orduan joan zen bere-oldez eskualdun soldadoen lagun,

Prediku-alkian bezein kartsu eta bihotzdun, agertu zen gerla-tokian. Haren prediku sarkorrak aipatzen dituzte oraino, Eskual-Herrian; eta behin, omen, Ziburun gizon guziak xuti-arazi zituen, zin egin-araziz: ez zutela geihago burrorik erranen.

        Soldadoekin tokiz-toki zoalarik, ezagutu zituen «Pierre-qui-Vire»-eko Beneditanoak...

        Gogo-bihotzek argitu zitzaizkon tanpez: aurkitua zuen, bila zabilan Ametsa!

 

Haren Ametsa

        Ikusten zuen Eskual-Herria histen ari; eta eskual-gazteak ehunka urrunerat joaki...

        «Ez othe dio horrek, (zion berak), gure Herri maiteari egiten zauri bat zabala?

        «Bainan zer egin?... Bermatu zenbeiten baztertzerat aberastasun egarri errabiatu hortarik.

        «Ai, gazte maiteak! Egarri zarezte diruz eta zorionez. Huna, eskerrak Jaunari, huna! Zatozte eta aurkituko ditutzue neu rririk-gabeko eta ezin-galduzko aberastasunak; aurkituko bethiereko zoriona eta ehunetan geihago, mundu huntan berean."

        Gain batean bilduko zituen eskual-fraideak; eta mendez-mende hel-araziko zituzten zerurat eskual-lurraren oihu-kan tuak, beren anaiak zainduz eta zeruetako Eskual-Herri egiazkorat deituz.

        1870-eko buruilan Eskual-Herriak bazituen bere Fraideak.

        BELOKE-n, Baiona eta Hazparne arteko larre-gain batean, hasten zen hein kantua eta eskual-lana.

        Hogoi-ta hamar urthez aitu zen Senpertar handi hori, bere egintzaren finkatzen eta zabaltzen.

        Eta 1904-ean, bere fraidekin frantses-legek Beloketik ohildua, hil zenean, bazoaken bihotza lasai: piztua zuen Ametsa etzen hilen, erro azkarrak eginak zituen eskual-lur et eskual-Ariman.

        Lazkanon zuen azken hatsa emaiten, bainan frantses-muga berritz ideki orduko, haren hatsak, nola aize-hegoak larre sua, piztuko zuen, azkarturik eta zabaldurik, Belokeko eskual-gain saindua.

        Bai zinez, kanta zitaken haren hil-harri gainean:

        «Lazkanon dago, Aralar zolan, eskual-lurrean etzana, Eskual-ametsik den zabalena asmatu duen gizona...»

 

Haren ondokoak

        Hogoi bat urthe itzuliak direla eskual-fraideak. Hetarik ainitz barreatu ziren urrungo anaietarat eta han gelditu: Argentinan (Abadía de Niño-Dios), Oklahoman (U.S.A.), Jerusalemen, Lazkanon (Gipuzkoa).

        Mundu-zabaleko eskual-anaien amodioaz bethea zuen bihotza Aita Bastrek. 1887-ean igorri zituen jadanik bi Beloke-tar Oklohomarat; eta, hogoi urthe gabe, bertze hogoi-ta hamar. 1905-ean Californiak bazuen bere eskual fraidetegia, Monte Bellon. 1899-an bertze bi aita gazte joan-arazi zituen ere Argentina-rarat; eta ondotik ethorri hogoi-ta harnar Beloketarrekin, eraiki zuten «Entre-Ríos»-eko eskualdean fraidetegi kartsu bat.

        «Eman ta zabal zazu Munduan fruitua». Belokeko haitzak, fruitua nasaiki zabaldu-eta, ari dire berritz muskiltzen eta loratzen.

        Gauegun igaiten zaio zeru alde fraiden kantua; eta, hastapeneko ezin-bizia gainditurik, ari dire Belokeko gazteak Eskualgogoaren alde ameska eta indarka.

 

Zer ari diren

        Lehenbiziko lana: othoitz-kantuez eta fraide-bizitzeaz eskual-anaien eta mundu guzikoen salbatzea, mundu-zabaleko herritar guzien eta Jainkoaren ararteko egoitea eta hil-anai guzi-guzien zeruraraztea, zeruetan eraikitzeko Jainkoaren Erresumarekin... bethiereko Eskual-Herria.

        Aita Abadeak igorri-arau, jausten dire noiztenka zelaietarat predikari, jendeen argitzeko eta beren khar-gaindiduraz sustatzeko.

        Heien lur-lanak are aipatuak dire inguruetan: moda berriko behitegi, oilotegi, udaretegi, erletegi... Horiek oro egin beha rrak. Jainko-Aitak ere itsas-mendi eta landereak egin zituen, gizona eta Eliza egin-aintzin.

        Horiek oro egin beharrak; bainan orai da Beloketarren eskual-lan handia haste. Zer eginen dute? Geroak erranen. Bainan —nork sinets?— ez baitute oraino beren gainean elizarik, beren eskual-karraren araberako eliza eraikitzen badute noizbeit, zer eliza! zer eskual-jenden Amaren beila-tokia!

        Beren eskual-goiburuaren araberako, liburuak ager-arazten badituzte, zer eskualgogoaren zabaltzea! Hastetik izan dire, heien artean, idazlariak: orok ezagutzen dituzte Aita Joanategi-ren liburu mamitsuak. Egungo egunean berritz edozoin eskual-agerkaritan, ikusten ditugu horko izenak: Beltchu, Fraide, Otto Apeza, Aita Tchi, J. O. eta bertze... Berrikitan osteka bildu da jendea Donibane-Lohitzunen, Beloketar bi antzerti aditzeko: «Mortutik oihu» eta «Eguerrri». Orai hiru urthe argitaratu da Aita Lertchundi-ren Kantika-liburua, 371 eresi zahar ala berri dauzkana. Nola ez aipa oraino heien eliz-lanberriak: Mugerreko eskual-bezperak, jaz Baionan egin «eskual-liturgia»-ko hitz-aldia, Andre dena Mariaren Laudorioak, eta bertze. Nola ez aipa ere Monzon-ek, besapean, Apirilaren 6 batez eraman olerki-liburu agertugabeak: «Pindar eta Lano» eta «Zerumenditik».

        Bai, irakitan dago gain hortan Eskual-Gogoa. Zer jaliko da hortik? Geroak erranen, Geroak eta Aita Bastre-n eskual-Ametsari, goiko-Suari ufa eginen dioten bihotz zabalek.

 

* * *

 

        Harrabots geihago egin duen Eskualdunik bada. Mundukoen aintzinean omen handiagoa bildu duenik bada.

        Hunek, etxeko-jaun ixil batek bezala eta zenbatez hobeki, bere etxaldea lantu du: eskual-lurrean bethiereko bizia erein eta eskual-gogoaren begiratzekoa eta zabaltzekoa bere larre-gainean ont-arrai...

 

20/4/1950

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.