Ereserti
J.S. Bach
1750-1950
Ibinagabeitia'r Andima
Irurogeitabost urte bete-ala, 1750'grnko. Uztailaren 28'an BACH ereslari aipatua Leipzig'en zendu zen. Beraz berreun urte aurtemein KANTARI AUNDIA, ala zeritzaten garai artako bere ezagunak, il zanetik osatzen dira.
Deduzkoa benetan, deduzkorik ba'da, ertilari bikain eta ereslari garai oni EUSKO-GOGOA'n gorasarre egitea.
Mende bi igaro dira utzi zizkigun ereslanak zear. Alaz ere, aldiak artzitu bearrean, ondu egin dizkigula esan gentzake. Luzaro ez-ezagun, estalpean iraun zuten. Aunitz lan emeretzigarren eunkian baizik etziran eguzkitaratu. Gaur, ordea, ereslariak oro, txundituta bezela aren lan zoragarriaren aurrean makurtzen dira. Aldi guziekiko dirala esan diteke eta eres-tankera, oro bere baitan gordetzen ditutela.
BACH'en muga-bageko antzeak teknika akitu-ezinaren bidez, eres-iturri oro darabilzki. Mirariz, ereslanak zear beti ere beartzen ari zaigula dirudi: batzuetan goitar, bestetzuetan nabastarrez. Lan bakoitza ongi ausnartu eta astiro idatzia esan diteke. Thoma-Schul'en zeduzkan ardura-arazoek ordea, ortarako betarik etzioten laketzen noski, asteoro lau eres-lan berri egitera beartzen bai'zuten. Alaz ere, eres-lari ugari ta aberatsagorik ez da sortu izan, musikak bere oñarriak sendotu zituanez geroztik. Beraren kantata zoragarriak koral sakonak, eresaldi (concerto) ernegarriak atzo sortuak esan ditezke.
BACH'en musika Yainkoaren eskuz gantzutua dirudi. Eres-lan guziak berebiziko zerbait barnean daramate, intxaur oskolak mamia bezela. Bere esku-trebea lan oro zear, len esan bezela, ageri da; aundi ta txikietan, antxen oar zenezakete Bach'en zildaia, Bach'en arima soñu biurturik.
ARBASOAK. Yatorriz zekarren gure Bach'ek eresiaren indarra bere zainetan. Amaseigarren euntarotik bere arbasoen ar tean, Bach izenpean ain zuten ere, zenbait ertilari loratu ziran. Bainan Jon Sebastenen arima, ereslariek batez ere goganbeartu zuten. Izen aundirik ba'zun garaitikoen artean: Jon Kistobal Bach eresgille trebea Eisenach'en organulari izana eta Jon Mikel Bach, au ere Gehren'go organulari antzetsu ta bipila. Jon Anburtzi biolinari azkarra zenuten eta Erfurt'en erriko musikari izateko tokia eman zioten. Ementxe, 1671 grnk. urtean, Elisabeth Lammerhirt'ekin ezkondu zen. 1671'ean Eisenach, Luther'en errira, aldatu ziran. Zortzi seme-alaba izan zituten. Etxeko gaztena Jon Sebasten BACH 1685 garreneko Martiaren 31 garrenean yayo zan.
Etxe-giroa ere musika-kantuz inguratua arkitu zun gure ereslari aundiak. Egunero, etxadi artan, seme-alabak, gurasoek
lagun, eresaldi goxoenak zemazkiten, bakoitza zegokion ereskiñari lotuta. Anaiarreba zoriontsu oneik seaska-ertzetik ereskin ezagunenak laztandu zituten: naiz txirula, naiz klabiera, naiz bioliña dagozkion neurri guzietan, ezagun ezagun zituten. Or ikus, nola gure Bach'ek, oraindik gazte zalarik, ereskin bat bederaren izkutu, izkuntza berezi ta mintoa barne barnetik zezagutzin. Eres-paperean soñukin bakoitzaren oiu, zinkurin eta ametsak ixuriko zituanak, ala bear ere, noski.
Gazterik ordea, Jon Sebasten'ek gurasoak galdu zitun: amar urte bete-ala. Anai nagosiak gaztexoaren ardura bere gain yaso zizun, Jon Kistobal'ek. Ereslari trebea zenuten orduko, organulari otsandikoa ere bai eta bere aipua egina zun Jon Sebasten ardurapean artu zuanean. Ereslari nagosien lanak ere zain-zanetik ezagutzen zitun. Bere bildumetan maitasunez idatzirik zeduzkan Pachebel, Froeberger, Kerl eta beste eresgille aunitzen lanak. Bach gaztexoak orduantxe bere begiz musika-lan aipatuenak irakur eta arakatu al izan zitun.
Amabost urte egin zituanean ordea, askatasun-azkura bere barnean nabaitu zun eta anaia utzirik Ohrduf'era kantari bezela yoan zitzaigun, ango Michaelis-Shul'era. Ementxe, batez ere, Korala ezagutu zun, baita XV-XVI garren euntaroetako polifonlarien lan aipatuanak ere; Viadana, de Lassus eta beste zenbaitenak.
Gerora, Doisland'eko beste-uri askotan ibili zan, ango ereslarien nabastarrea iritxi ere bai. Batzuetan kantari, bestetan biolanari, noiztanka txirulari, ereskin guziok, arestian esan bezela, muin-muinetik ezagun bai zitun. Bainan bere neurri osoa Arsntadt'en eman zun, ango organu ederraz yabetu zanean. Garai artakoak diotenez, Bach'ek antxe aberastu omen zun bere organu-teknika arrigarria eta Alemaniako organulari ospetsuena izatera iritxi ei zan. Emetik Mulhausen'era aldatzen da ango organulari kokatzeko. Geroago Weimar'era eta andik Cothen'era Kapera-maisugoa (Chapel-maister) artzeko.
Ordurako aririk zegoen Jon Sebasten gaztea eres-lanak idazten eta inguruak arritu ta arrotzen. Leipzig uri ezagun aundira diyoa eres-zuzendari (director musites) izateko. Orrez gainera Thomas Schul'en Kantari (Cantor), au da, ikastetxe artako koro-zuzentzale izendatzen dute, baita ere Unibersidadean eres-irakasle ta koro-zuzendari ere. Beraz KANTARI AUNDIAK, bere gogo ta soñaren izari betea uri onetantxe emango zigun. Atergabe lanean, tai gabe eres-lan berri ta sakonak idazten. Aren aipuak goi-mailak ukitu zitun, eta Postdam'era ere, erregearen yauregira, otsegin zioten zenbait eresaldi adieraz zezazkien. Ederki erakutsi zizkien bere musikaren gogo sakon eta giar sendoa.
Berriz ere Leipzig'eratu zan eta Yainkoaren gorasarrea gogo-andiz eta erti bikainez kanta ondoren, egileari arima biurtzeko garaia eldu zitzaion.
Gaixo, erbail itsu zelarik, azken-atsa Yaunari itzuli-urtean, oeburutik azken ereslerroak, azkenengo koralaren neurri ta ar moni nare ta sakonak yaulki zitun, bere suin Altikol'ek paperean maitasunez eta lotsaz yasotzen zitun bitartean, ondorengo itzak gaitzat arturik, bereak auek ere:
Yainko ona zure aitzinean
agertzera noa.
Naizen au, osorik, zuri nagokizu,
Zure antz-ederra itzul niregana,
Ordu ontan Yauna ez uka grazia.
Nere azken-atsa onezkoa bedi,
iratzar nadila Zure aurpegiaren
so bete-betean, beti ere
ezagun zatzaidan.
Amen, amen.
Zure nai gurena
egin bedi Yauna!
Gain-gainetik bada ere, KANTARI AUNDIA'ren berri ikasi dugun ezkero, aren lan berebizikoa nolarebait aztertu dezagun. Zail litzake, orrialde labur mear abetan, gizon garai onen eres-lan guzien berri ematea, eziñezkoa ezpalitz. Baina irakurle euskaldunak, benetako eres-maitaleak iraizean bederik ori izan dezan, orratx idaztera noan lantxoaren sail-banaketa:
1.-Bach'en abots-lanak
2.-Ereskin-lanak
3.-Irakas-lanak
Azkenean Bach'en kera (estilos) eta bere ondarea arakatuko ditugu.
I. BACH'EN ABOTS-LANAK
KORALAK. Eliz Zarberrituak (Reformata) sortu zanetik, kanta-era berezi bat bere yarraile, musika-zuzendari eta organulariei bearrik ezarri zien, eta Eliza artan kanta-era orrek musika guzia bere ingurura darakarrela dirudi: KORALA duzute. Lenago erri osoak batera abestu oi zun, gerora, ereslariek, iru-lau abotsetara ereskidetu zuten.
Bach ere, bere aurretikoek bezela, korala biotz osoaz maitatu eta lantzen asi zan. Koralak aren abots eresi guziak iro zotzen ditula genesake, baita ereskin-lan guziak ere.
Norbaitek dionez, «Bach'en eliz-ereslanetan korala bere ta elizaren arteko elkarpidea duzute; erri-melodi xalo ta utsa lei muxin egin berrean, goratu eta apaindu egin zitun bere armoni-era gelgarriaren bidez bizi berria emanaz. Berekoiek, maiz, lan urri-kaxkarrak sortu oi ditute, funts gabekoak. Munduan izan den ereslari aundienak ordea, bere gogo eta adimen arrigarria erri-abesti xaloetan murgildu zitun. Goi-mailak iristeko, makurtu ondoren, lan miragarriak ondaretzat utzi zizkigun eta lur-barnean erroak sartzen ditun zugatz adaburutsua antzo, ereserti osoaren gainean bere itzal ongillea egundaino edatzen ari zaigu».
Koralak bere lan guziak zear arkitu ditezke; kantata, moteta eta Nekausteak barna. Itzak geinetan iñorenak izaten ditu, bainan zegokion arteziz ahapaldi egokienak autatzen ba'zekin, itz bakoitza ondo aztatu ondoren, armoni zoragarriz yazteko. Berari zor, korala noraezekoa gertatu zan: batzuetan erriari zegokion kantatzea, bestetan koruari, noiztanka organuari koralaren mamia soinu biguñez adiraztea.
Bere seme Karl Ph. Emmanuel Bach'ek aitaren koral-bilduma lenengoz argitara zuanean 370 abesti zitun. «Arretaz ikus zazute, dio semeak itzaurrean, erdiko ta azpiko abotsak zeinen leun eta ixurkor darabilzkin».
Bach'ek, geientsuenik, melodia zan bezelaxe uzten zun. Bere antze ta artezi osoa erdiko ta azpiko abotsak yazten erabil tzen zun, melodia nabarmenagotzeko. Akorde bakoitza esanguraz beterik ateratzen duitzarenari yarraituz. Altu eta tenor'ei eman oi die diese ta bemoldun zatiak kantatzeko arloa, dagokien melodia aldatzeke ordea (ikus «Christus der uns selig madt», Yonen Nekaldian, «Es ist genug» Irutasun-ondorengo 24 grn. iganderako Kantatan). Bestetan, berriz, baxuei egozten zien arlo bera, (ikus HERZ LIEBSTER JESU WAST LAST DU, Yon'en Nekaldian eta O MENSCH BEWEIN, Matai'renean). Baxuarentzat beste zeregin mamitsuagorik ba'du noski; bere neurri luze ta berdiñekin, lanaren yarraibide osoari eutsi bear dio, nota biribil eta elkarrideekin ordea, koral osoaren bilbea sendotu, oñarriak etxea bezela (ikus FREUT EUCH IHR CHRISTEN Ebakunde-eguneko Kantata'n).
Gorago esan dugunez, koralak egiteko abesti ezagun edo erri-kantak erabili oi zituan Bach'ek. Ba dira ordea, berak oso osorik idatzitakoak ere, melodi ta guzi. Anna Madalena Bach'en liburuan agiri dira batzu. Argi ta garbi darakuskigute, nolako maitasunez, nolako aingeru ikutuz idatzi zituen abesti oiek; bearba, bere emazteak kantatzeko, aots-zoli ederraren yabe bai zenuten. Entzun-ala oartu diteke abesti auetan Bach'en idazkera. Melodiak Italiko Kantataren yokuera pixkat izan arren, Bach'en estiloa bereala nabarmentzen zaigu abotsari damazkion goragune eta bitarte batzuen edertasun eta gozotasunean. Ezin aipatu gabe utzi ICH BIN JA HERR IN DEINER MACHT koralaren melodi sarkorra, JESU JESU: DU BIST MEIN'en kolore itzala eta KOMM SUSSER TOD.'en giro samingarria.
KANTATAK. Korala, Bach'en eragitez, kantataren guna izatera iritxi zan, kantata ordea, Kantari Aundiaren eginbidean aundienik agertzen zaigu, nolarebait organu-lanak baino areago. Ikaragarria da idatzi zitun kantaten kopurua: 1705 eta 1745'grn. urte bitartean, eun eta larogeitamabost ondu zitun.
Alaz ere, Bach aundia etzenuten iritxi kantatari soin oso edo arau egin eta aldagaitzak ematera. Kantata bakoitzean, itzei yarraituki, beti era ta neurri bereziak darabilzki: iñoiz ere ez dabilkizu bide ayutu eta zedarritutik. Beraz, zail litzake kantataren tasunak itz laburrez azaltzea. Eres-poema aundi bat bezelatsu duzute: orkestak, koralak, bakarlariek, organuak sail izugarriak bete bear izaten ditute kantaren barnean, ez, ala ere, guziak ein berean: noiztanka organuari bakarlariari baino areago dagokio; bestean orkestari koruari baino.
Bitariko kantatak bereizi ditzakegu: Eliz-kantatak eta Erri-kantatak (profanae). Erri-kantatak ere Elizakoen antzera anto latu oi zitun eresgilleak: itzak geinetan bereizgarri.
Eliz-kantatarako Idazteun eta Ebangeliotik yaso oi zitun gaiak, idazle antzetsuren batek neurtu eta orraztu ondoren. Maizenik igandeetako deritzana duzute: sei kantata elkartuak dituzute, eguerritako iru yai nagusiei dagozkienak: bulkoz seirak bereziak, keraz edo estiloz elkartuak ordea. Aurreneko lau kantata-gaiak Luka'ren berrionetik yetziak, bi urrenenak Matai'renetik. Abesbatzari, atergako lana egozten dio, zer esanik ez orkestari. Alaitasun betearen poema duzute. Iñoiz, Bach'ek kantaren lagungarri, abesbatz eta bakarlariez gainera organu bi eta orkesta aundi bat ezarri oi ditu.
Irakurle maite, ezin gintezke, iñolaz ere, itsaso amesgarri eta zoragarri orren barneraino murgildu, bestela lantxo onek ez luke mugarik izango.
Erri-kantatak etzuten Bach'en eskuetan elizakoaren erpiñik yo, txiro eta urri dituzute aien aldean. «Eize-kantaten» eiztarien goraberak musika arin eta bizkor batez edesten dizkigu. Irri-kantata bat ere eman zigun «Gobernu berri bat ba'dugu» izenburupean. Emen, batez ere, dantza-soinu eta erri-abestiei toki ematen die.
Bach'ek, Yainko-zale sutsua izaki, askoz ere egokiago abestu zitun Aren aunditasun eta aintza. Ala bear ere.
NEKAUSTEAK. Bost nekauste idatzi omen zitun Bach'ek garai artakoek diotenez, bainan bi besterik ez dira gureganatu, osorik beintzat: Jon'en Nekaustea, 1723 grn. urteko ostiral-gurenez Leipzig'en lenengoz abestua, eta Matai'ren Nekaustea «MATTHAUS-PASSION» toki berean 1729 grko. urtean kantatua.
Yonen arauzko nekaldian, ebangelariaren itzen gainera, olerkari ez-ezagun baten itzak ere tarteka sartzen ditu koralen kanta-gai, baita ere Brockes'en zenbait ahapaldi. Matairenean darabilzkin itzak, askoz ere obekiago autatu eta yasoak dituzute, beraz kantagaia osoago eta borobillago agertzen zaigu: Matai deunaren ogeitasei eta ogetazazpigarren ataletatik artua, geiena beintzat.
Eres-lan biok gogoz eta neurriz elkargandik ain bereizi agertuarren, tankera ta ere? arki genezaiezke. Kantariak, Kantataren mugartean bi-biak artzen ditu.
Tenorari dagokio edes-gaia, au da, ebangelariarena, eresi negargarriz, itz bakoitzaren biurgune ta mami izkutuena xotilki adiraziz. Aren kantak batzuetan organua dute lagungarri (Yon'enean) bestetan arizko-laukoa (quatuor acordes) Matai'renean. Tenoraren bat-bateko oiu eta ustegabeko goraguneak, poemaren asnas eta garaitasuna indartu besterik ez dagite. Nun nai arkitu ditezke akorde entzun-gogorrak, oraingo ereslarietan bezela, alaz ere amaikeran entzungarri eztiak dituzu guziak.
Abesbatzari gizostearena dagokio. Maiz odolgorri, iñoiz irrilari, aldiz garratzki, ebaingelariaren edes-gaia ebakitzen dute, antzerkia bizkortuz, eriotzara diyoan Kistoren naigabeak eta erria urreragotuz. Abesbatzak, bizigarriro, erriaren gorroto eta gaiztakeri osoa, baita ere marmari ixillenak argitaratzen dizkigu, ritmo labur, motz eta dardaritsuz, akorde garratz eta erespide ñabarrez.
Koralari, nekauste oietan, idazle zenbaiten iritziz, Elade'ko tragedietako koruarena omen dagokio. Dana dala, kristauaren biotzondo ta sendimenduak xuspertzen ditu. Otoitzera ta Kistoren atsekabeak ausnartzera garamazki. Batzu xamurrak dituzute, besteak elkorragoak, guziak ordea benetan atsegiñak. Tragedi iaaragarri oietan, koralek atseden-aldi goxoa damakigute.
Bach'ek orratio, ba'darabilzki kristaua, bere baitaratzeko beste bide asko ere. Koral ta koruek adirazia, bakarlariak adi raziko digu, bulkoak argiaraziz edota itzen guna azalduz. Bide ortaz azaltzen dizkigu Yuda'ren salkeria, Kepa'ren ukoak, Kisto'ren eriotza ta.
Nola ordea aipatu, ereslan arrigarri oietan arki ditezken une yakingarri, sakon eta erdiragarriak?
Zati bi bereizi ditezke Yon'en Nekaldian: aurrena Kepa'ren ukoak arte; bigarrena, Yesu Pilat'en aurrean agertzetik Bere eriotzaraño. Orrialde auetan ezin aipatu gabe utzi Kepa'ren ukoei dagokien atala. Aren intziri, malko ta asperenak aotskera ausarditsu eta berebiziko batez agertzen dizkigu. Bigarren atala ere, musikaz eta bulkoz izorra dago: oar besteaa «BETRACHTE, MEIN STEEL» baxuak abestua, Yosu'ren zigorraldia adirazteko. Arrigarria baita ere «KREUTZIGE»: eresiak Kistoren soña nola gurutzearen gainean luzatzen duten iduritzen digu bere nota luze ta borobilez, erespide edo laguntzak mailuaren ukaldien neurria damakigun bitartean. Abeskoren edo kontraltoak «ES IST VOLLBRACHT» ezin obekiago ganba-biola lagun, melodi benetan erdiragarriz ematen digu. Koru nagosiak, bukatu aurrean, «RUTH WOHL» seaska-abesti aundi eta naigabetsua kantatzen du, itzak, tarteka, berpizkunde-eguna iragartzen digutelarik, giro samur eta gartsuz ingurutarik. Orratx, laburki, Yon'en pasioaz esan gogo nizuena.
Askoz ere ezagunagoa duzute Bach'en sorterrian, gaur-egunean beintzat, Matai'ren Nekaustea, baita ere bere lanik garai ena dala gaineratu genezake. Yon'ena bai-no askoz ere zabalago ta luzeagoa, organu bi, abesbatz bi eta orkesta bi bear dira abestutzeko. Mendelssohn'ek ediren zun 1829 garren urtean.
Nekauste ontan ere, aurreragokoan bezela, atal bi bereizi ditezke: bata Yesu Betani'ra etorri zanetik atxillotu zuten gau artaraño: bestea Yesu Kaipa'renetik eta obiratu zuteneño. Zati biok, koro aundi biren erdian mugatu zitun ereslariak. Koralak urriagoak dituzute Yon'enean baino, ezta ere ain goxoak. Bost aldiz koral berbera darabil Nekaustea zear tono eta armoni-era berrietan yasoa: Hassler'en erriabesti HERZLICH.
Koro bi erabiltzetik aunditasun arrigarria datorkio Nekauste oni.
Orkestak, gutxi gora-bera biolen ereskin berdiñak derabilzkite: turutarik, orratio, ez du yartzen lan itzal auetan. Klabe ziña eta organua koruen eustazpitzat sartzen ditu.
Eres-lan miragarri onen orrialdeak barna sartzen dan irakurlea ezin diteke burutik berako zirrada nabaitu gabe. Antxen arkituko ditu titian-pitian, «olerkari, asmalari bulko adierazle yatorraren aztarnak».
Lenbiziko atalean sarrera-koru indartsuak abesten du, iru taldetan banatua, 12/8ko neurrian, baxuaren ukaldi berdi ñak ozen entzunaziz: lau abotsez osotutako eli batek, Siongo Alabarena egiten dizu, kristau-taldeari bere naigabe samiñak yaulkiz: urrengo taldeak gizostearen galdeak agerterazten ditu: azkenez, talde bi oien gañetik, aur-eli batek, abots bateaa, «Yainkoaren Bildots Errugabea» deritzan korala abesten du, xaloki eta eztiki. Nola ordea azaldu, abes-baltzu zoragarri onek ernerazten ditun biotzondo ta barne-ikara sarkorrak?
Igi-aundiko eres-lana duzute. Etengabe labur ta biziki, edeskantak (recitativo), koralek eta koruek drama aundi onen giroa bizkortzen dute. Alduari dagokion abesti batean, txirulak, negar-malkoak bezela, euren naigabeak ixurtzen ditute. Yesu'k «ikasletariko batek salduko duala» iragartzen duanean, Bach'ek era berazi batez saldukeria gogorazten digu. Darraikion koruak amaika aldiz, amaika ziraden bada Yesurekin gelditu ikasleak, «ni ote nauzu, Yauna?» berresaten digu. Aipagarria ere Yesu'ren otoitza Getsemani'ko baratzean: Bach'ek orekan bezela yartzen dizkigu tenor bakarlariaren edesti samiña, koruaren bake nare argitsua alderdi batetik, eta Sion'en ituntasun beti ere atzarria eta pekatarien aztuntasun lozorroak bestetik. «O MENSCH BEWEIN» koralarekin zati oni bukaera damakio. Atsekabe ta naigabearen gorasarrea dala esan diteke.
Bigarren atala Yauna billatzen ari dan Sion'go Alaba ta koruaren arteko elkarizketa batez asten da: Alduak Sion'go Ala barena dagi. Entzungarria ere, Keparen ukoai dagokion unea, au ere alduak abestua. Aipagarria koruek Baraba'ren eskabidea, Pilat'en aurrean abesten dutenean, zazpirengo akordearen gainean erriaren oiu zakarrak yasota. Izugarria ere Yosu'ren zigorraldiari dagokiona, ritmo zorrotzez lagundua. Yesu'ren eriotza Yon'enean baino deitoragarriagoa duzute: orkestari eres-une gogorrak damazkio (ikus Yauretxeko Zapia urratu zan) eta gorpuak berpizkeran dagiten ezur-otsa entzun diteke, erriak «Benetan Yainkoaren Seme zenuten» dion bitartean. Biziki edesten digu Bach'ek Yosu'k bere lana bukatu ta Yainkoarekiko pakea zildaitu zula. «MEINE YESU, GUTE NACHT» abesten du koruak koral zoragarri bat gaitzat arturik.
Ene lan au luzeegi ez dadin, «Magnificat» eta Mezak arakatzea bertanbera uzten dut, Bach'en ereskin lanetara yoteko.
II. BACH'EN ERESKIN-LANAK
ORGANURAKO. Eta ara, bete-betean, Bach'en organu lanetan sartuta. Gizon andi, ertilari andi! Buru-as agurtu dezagun yaun guren eta gizandi au, bere organu-lanen oyan itzaltzu ozkirritsuan aurrera ekin baino len.
Organu-eres-lanak kantata-Lanekin lerro-lerro dabilzkizu ereserti edestia zear. Arestian, Bach'ek idatzi musikan, kantata garaienik eta gurbilenik agertzen zitzaigula esan dugu. Organu lanak ez dituzute apalagoak orrratio. Kantata-organuari dagokienak ein berean ezarri genezazke atzipe bildurrik gabe.
Gaztetxo zelarik, organuaren oiu indartsu ta minto nareak bere biotzaz yabetu ziran. Sarri, Ohrdruf'en anaiak ereskin oni sortarazten zizkion soñuak entzuterakoan txundituta bezela gelditzen zitzaigun. Geroago Armstadt'en, ango organularitzaren ardura bereganatu zuanean, betiko ereskin orrekin elkartu eta batu zan. Iru-bi klabierdun organuak iñork ez bezela erroerrotik zezagutzin eta organugilleak eurak ere, aren aolkuei zegotzin, ereskiñok bear bezala egin eta antolazeko. Beraz ez arritu, organurako tai gabe idazteari Bach aundiak bere bizitza zear ekin bazion.
Arek organurako idatziak sailkatu ta zedarritzea ez da eskuor. Berrogeitabost urte yarraituetan aiek idatzi eta apaintzeari ekin zion. Preludi ta Fuga'rik geienak 1705-1717 urte-artean osotu zitun. Organurako Koral samalda izugarria ere garai berean idatzi zun. Aurreneko bildumak, «Orgelbuchklein» bereziki, argitara zitun, eta «Autograpth» deritzana Leipzig'en amaitu zun. Cothen'en, paper artean asimasi zitun lanak orraztu ta burutzeari gogoz dakio. Ukaldi batez papereratzen ditu Passakaille, Fantasia (sol-tipian) eta Takota fa'n yasoa. Leipzig'en eres-lanak ugaritu eta aberasteari daragoio, eta sei Sonatak ber-idazten ditu. Preludi ta Fuga nagosiak (Leipzig'ekoak deritzatenak), Siniskaiaz ogei Koral (Dogma-Koral), mi bemolean eraikitako Fuga Irukoitza, Kantatik eratzitako sei Koral, argitarazteko gertutzen ditu. Geigarritzat «Noel baten inguru aldaketan» ere burutu zitun.
Alaz ere, amar Preludi-Fuga aundietatik, iru Fantasi-Fugaetatik, lau Tokata-Fugatatik, Fantasi Bereizi bietatik, Sei Sonata, Eresaldiak (Vivaldi'tik yasoak), guenez eun eta berrogeitamar Koraletatik, egillea bizi-bitartean batxo ere etzan argitaratu. Bainan eskurik-esku zebiltzin bere ikasleen artean, Irakaslearen eres-arnas ta giroa beretu nairik.
Preludi-Fuga-Tokata-Fantasiak, Elizyaien apaingarritzat idatzi zitula dirudi. Margolari antzetsuaren lana dirudite, ma rra lodi ta ñabarrez ormak kanpotik apaintzen ari danarena. Koralari ordea, beste zeregin bat dagokio: barne lana. Eliz otoitzak ausnartuz ta biotzean erabiliz fisosofo garai batek yaulkiak dirudite. Orra nola Bach'ek elizkarien azala alde batetik eta bestetik muña damazkigun.
Iñoiz gutxitan Fuga soil-soilik agertzen da. Geinetan Preludi, Tokata edo Fantasi'ren batez aurreratzen du. Beraz, Fuga'n ez da ereslaria sartzen sarrera-eresiaren ondoren izan ezik. Gainera orrialde guziok oñezkoz lagunduak dituzute eta ain barik ezin ditezke organoz yaulki, dagokienez beintzat.
Fuga, izatez, yakintsun-lana duzute: beraz, eres-idazkera zain-zainetik yakin bear du eres-tankera ori darabilkianak. Orrezkero musika elkor ta ulerkaitza usteko du irakurleak. Ez orixe. Bach'ek bere trebetasun eta antze parebagekoz, fuga iñok asmatu gabeko mailara eraiki zizun. Eres-gaia (thema) aurreneko neurrietan sman ondoren, mila eratara arildu ta zabaltzen du, bata baino bestea entzungarri ta ei negarriago. Aldizka eres-gai bi elkarren artean naspiltzen ditu, baita iru ere, fugari indar berri ta ustegabekoak emanez. Iñoiz urduriz blei dagerkigu, bestetan nare. Bapatean eres-gaia klabieretik oñetara aldatzen dizu, eta lenago organu-klabierak adierazia oñak berriz ere daraikite, eskuak ibilaldi azkuar eta amaibakoz, gaia bera yantziago ta apañagotzen daragoioen bitartean. Zeru-zelaia zear mila inguru ta egalditan ari dan arrano egalaria uste diteke, fuga barna bere idurimen ta kemenaren egatzetan sartzen denean.
Organurako koralak, gogo utsaren kantak dirudite. Len abotsendako esana emen ere berresan genezake, organurako ere eskuarki, armoni-era berdiñez apaintzen ditualako. Ba'dira orratio, kontrapuntoz antolatuak ere. Koralaren melodia, noiztanka zerbait aldatuta, goi mailan dabilkizu, beste abotsak, ritmo beti ere berdiñez, lagunpidea ematen diotela. Bitartean oñezkoa gora-naiez agertzen zaigu, nota beltzen bidez. Baita ere kanon-erara ere idatzi zitun; abots bi erabiliz, zortziren, lauren eta bosteneko bitartez alkargandik aldenduak. Fugaeraz ere badarabilki: ortarako abestiaren atal bakoitzetik fugagaia xurgatzen du, eta fugaren lege-bideetaz zabaltzen dizu.
Preludi, Fuga eta Organurako-Koralak elizkizunetan, Motete-Kantaten ondoan dute euren tokia. Abotsak adirazi ezin dizuna, Bach'ek organuari egozten dio, bere durundi ameskor eta biguñez entzulearen bitzean betikotasunaren eta zeruaren ernemiñak sortarazteko.
Yarraituko.
|