- Literatur Aldizkarien Gordailua - Euzko-Gogoa aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia) —
Fitxa
Faksimilea
—Olerti / Neurtitz berriak—
Jauregi otzean
Mirande'tar Jon
aitoren-alabak
negar dagi.
Goizean joan zaio
senarra gudurat.
—Noiz datorke?
Mendietan elur,
aizeak urduri,
zeru goibel...
Egunen luzea
bakar-bakarrikan
otoitzetan!
Elurte zuri gain
zenbat odol-istil,
odol urdin...
Nasaiki jan dute
Ilbeltzeko zakur
gosetuek.
Napar jauregian,
andere gazte bat
beltzez jantzi.