—Olerti / Neurtitz berriak—
Ba-nin adiskide bat
(Ich hatt' einen Kamaraden)
Ludwig Uhland
euskaratzailea:
Mirande'tar Jon
Ba-nin adixkide bat
Hoberik ezpeitzen
Tabala da ezagün
Enekin gai et'egün
Gerlan ibili zen. (berritan)
Bala bat horra zeikü:
Ene ala ire?
Laguna dü ebaki
Zertako enai hunki
Harekin ni ere! (berritan)
Hedatzen deit eskia!
Harmatzen ai nintzan
Nik ezin daiat eman
Eskia, ago heben
Bethiko bizian.(berritan)
|